Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

32
zenbakia



2025eko maiatzaren 9a

Berri Orokorrak

1. Ikasturte bukaerako Guraso Bilera Orokorrak

Maitzaren 19an hasiko gara 2024-25 ikasturte bukaerako bilera orokorrak egiten. Guztiak 17:00etan izango dira. Deialdia Alexiako jakinarazpen bidez jasoko duzue.
GBO datak
Oharra: zaintza zerbitzua egongo da HH3, HH4, HH5, LH1 eta LH2ko bilera egunetan, eskaeraren arabera.

Izena emateko INPRIMAKIA

Betetzeko epeak bilera aurreko 5. egunean itxiko dira. Zaintza zerbitzurik EZ bada, jakinaraziko dizuegu.

2. 2025eko Ikastola Eguna: ekainak 8

IMG20240602130614
Ikastola Egunaren data gorde agendan: ekainaren 8an izango da, igandea. Informazioa osatuagoa eta egitarauaren berri aurrerago emango dizuegu.
Uztaileko goizeko zaintza (2)

3. XANISTEBANETAKO TXOSNAN LAN egiteko deialdia

Txosna martxan da eta, urtero bezala, oiartzuarrei xanistebanetan zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta aurten TABERNAN zein egunetan lana egiteko prest zaudeten jakin nahi dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.


  • Abuztuaren 2tik 5era (abuztuaren 6a DBH3. mailako gurasoekin osatu dugu):
    1. txanda (16:00-19:00). Txanda motzetan HHn haurrak dituzten gurasoak lehenesten ditugu.
    2. txanda (19:00-bukatu arte).
  • Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrillen afari egunak direlako bi egunak.
INPRIMAKIA

OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.
Diseño sin título

4. 2024-25 IKASTURTE BUKAERAKO GOIZEKO ZAINTZA Zerbitzua

Ikasturtean zehar goizeko zaintzaren erabilera aldatu dela ikusita, zerbitzua egoki berrantolatu ahal izateko, goizeko zaintza zerbitzua benetan zein familiak behar duen jaso beharrean gaude. Une honetan, zerbitzua behar ez duten ume asko dira etortzen direnak, baina ordutegiagatik zailtasunak dituzten familiei bideratutako zerbitzua dela gogoratu beharrean gaude.

Horregatik, eskertuko genuke gurasoen lan ordutegiagatik bateraezintasun egoeran zaudetenak jarraian duzuen inprimakia beteko bazenute. Inprimakia betetzean kontuan izan:
  • Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar da
  • Zein egunetan eta ordutegitan behar duzuen zehaztu behar duzue
  • Inprimakia betetzeko azken eguna maiatzaren 16a izango da
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

INPRIMAKIA
Uztaileko goizeko zaintza

5. UZTAILEKO udalekuetako goizeko zaintza

Uztailean Herriko Udaleku irekiak 09:30ean hasiko direnez, ikastolak 09:30 aurretik zaintza zerbitzua antolatu nahiko luke borondatez aurten ere. Ikastolan goizeko 08:00ak geroztik zaintzan uzteko aukera egongo da.

Antolaketarekin aurrera jarraitzeko, zerbitzu horretan interesaturik zenbat guraso zaudeten jakin nahi dugu.


Zaintza zerbitzu hau interesatzen bazaizue, bete ezazue inprimakia, jarraian duzuen lotura honetan. Erne! Azken eguna maiatzaren 15a izango da.


Oharrak:
  • Zerbitzu hau antolatzeko gutxieneko izen-emate kopurua beharrezkoa izango da.
  • Interesa azaldu dutenekin epea itxi ondoren jarriko gara harremanetan gaia zertan den adierazteko.
INPRIMAKIA

Apartekoak

1. Abaraxka: Ipuin kontaketa Itsaso Garzonen eskutik, maiatzaren 10ean, 17:00etan

Maiatzak 10 ipuin kontaketa
Larunbatean Itsaso Garzonen eskutik ipuin kontaketa izango dugu Arizmendienean. Ipuinak arrazakeria gaia tratatzen du, eta beraz, ederra litzake hainbat kulturetako herritarrak bertan elkartuko bagina.
Tailerrak eta herrialde ezberdinetako jakiak ere izango ditugu Orea eta Bioken eskutik. Animatu eta hurbildu zaitezte!
  • Eguna: maiatzaren 10ean, larunbata
  • Ordua: 17:00etan.
  • Lekua: Arizmendienean

2. 2025eko Euskaraldia hastear da, parte-hartzeko prest?

Txapa banaketa
Captura de pantalla 2025-05-08 a las 10.21.20
Adi euskaltzaleok! 2025eko Euskaraldia ate joka dugu. Maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatuko da, hamaika egunez, hizkuntza ohiturak aldatzeko aukera ezinhobea, "ahobizi" eta "belarriprest" rolak hartuz.

Horretarako txapa banaketa ere hasia da. Maiatzaren 14a bitarte, astelehenetik ostiralera, Arizmendienean jaso ditzakezue zuen txapak, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Eta ez baduzu izena eman, animatu eta hartu parte euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan. Anima zaitez parte hartzera eta euskararen erabilera bultzatzera gure eguneroko bizitzan!
Captura de pantalla 2025-05-08 a las 10.21.30
Captura de pantalla 2025-05-08 a las 10.26.40

2.- "Bazen behin liburutegi bat" parte-hartze prozesuan zure iritzia behar dute

Captura de pantalla 2025-05-08 a las 9.41.56
Herritar estimatua:
Oiartzungo Udalak, Ku-ku elkartearekin batera "Bazen behin liburutegi bat" izeneko parte-hartze prozesua jarri du martxan udal biblioteka komunitatearen behar eta nahietara egokitzeko. Zure iritziak garrantzi handia du parte-hartze prozesua benetan esanguratsua izan dadin, eta horregatik inkesta hau betetzea eskatzen dizugu.

Mila esker aldez aurretik!

3. Xanistebanetako kartel lehiaketa

IMG_3465
2025eko Xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri duela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. Maiatzaren 31 arte aurkeztu ahal izango dira lanak, Oiartzungo udaletxearen informazio bulegoan.

Hemen dituzue oinarri guztiak.
Captura de pantalla 2025-05-08 a las 10.28.45
Captura de pantalla 2025-05-08 a las 10.28.49

4. Maiatzak 18an haurrentzat musika kurdu eta anatoliarra ikasteko ikastaroa Landetxen Soinuenearen eskutik

Eléonore Fourniau musikariak 5-12 urte arteko haurrentzat kontzertu didaktikoa emango du Oiartzungo Landetxe kultur aretoan. Bertan, anatoliar musika kantatu eta joko du.
Landetxe kultur aretoaren lehiatila birtualean eskura daitezke sarrerak.

Informazio gehiago hemen
footerra
facebook instagram twitter youtube website