Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

31
zenbakia



2025eko apirilaren 30a

Berri Orokorrak

1. Heldu gara ikasturteko azken txanpara!

Añadir un título (2)
Kaixo! Ongi etorri oporretatik! Espero dugu oporraldia ona igaro izana eta indarrak berrituta itzuli izana.
Ikasturteko azken txanpa hasi dugu orain, eta azken ahaleginak egiteko unea da. Helmuga eta ikasturteko helburuak hurbil ditugu! Azken bultzada hau arrakastaz bukatzeko energia, gogoa eta indarra izan dezazuela!

2. Guraso ordezkari bilera: maiatzak 5, astelehena

Guraso ordezkariek bilera egingo dute maiatzaren 5ean astelehenean, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan. Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

3. Herri Urratsera joateko autobusa: maiatzak 11

Captura de pantalla 2025-04-29 a las 9.47.11
Aurten ere, udaberriarekin batera heldu da Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 43. festa, Elgarrekin lelopean. Maiatzaren 11n, maiatzeko bigarren igandean, jende ugari biltzea espero dugu Senpereko aintziraren inguruan. Hori dela eta, Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu. Bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu.

Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 09:00etan aterako da eta Senperetik arratsaldeko 19:00etan itzuliko da. Autobuseko txartela idazkaritzan eros dezakezue: maiatzaren 8a, osteguna, izango da azken eguna. Txartelaren prezioa
10 eurokoa da.

Ikastolen festa honen helburua, ikastola zaleok elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzea da. Helburu hori bete dadin, autobusez bertaratuko diren gaztetxoen gurasoen kolaborazioa ezinbestekoa dugu gai
horretan. Beraz, gurasoei arduraz jokatzea eskatzen dizuegu. Ikastolak autobusa antolatzen badu ere, ez da adingabekoek bertan izan dezaketen jokabideaz arduratuko.

4. Uztaileko udalekuetako goizeko zaintza

Uztailean Herriko Udaleku irekiak 09:30ean hasiko direnez, ikastolak 09:30 aurretik zaintza zerbitzua antolatu nahiko luke borondatez aurten ere. Ikastolan goizeko 08:00ak geroztik zaintzan uzteko auekra egongo da. Antolaketarekin aurrera jarraitzeko, zerbitzu horretan interesaturik zenbat guraso zaudeten jakin nahi dugu.

Zaintza zerbitzu hau interesatzen bazaizue, bete ezazue inprimakia, jarraian duzuen lotura honetan. Erne! Azken eguna maiatzaren 15a izango da.


Oharrak:
  • Zerbitzu hau antolatzeko gutxieneko izen-emate kopurua beharrezkoa izango da.
  • Interesa azaldu dutenekin epea itxi ondoren jarriko gara harremanetan gaia zertan den adierazteko.

5. Ikasturte bukaerako egonaldietako baimenak

HH5etik LH6ra arteko ikasleek gaur eramango dituzte etxera ikasturte bukaerako egonaldietarako baimenen orria, DBHkoek egina dute. Ibilaldira joan ahal izateko, gurasoek sinatuta ekarri beharko dituzte bueltan ikastolara, eta tutoreei entregatu.

Maiatzaren 7a, asteazkena, izango da entregatzeko azkeneko eguna.

6. Txoko jolasak Xanistebanetan

IMG-20240805-WA0029
Xanistebanetan, zein ekintza egotea gustatuko litzaizuke? galdera hauxe luzatu zitzaien gaztetxoei.

Proposamen horietako batzuk kontuan hartu (merendola, ginkana, aurpegiak margotu…) eta azken 2 urte hauetan abuztuak 5 arratsaldean Txoko jolasak antolatu ditugu.

Mapa batean gune ezberdinak markatuta daude eta gune bakoitzean jolas bat egin behar dute, mapan zigilua jarri, objektu bat eman eta hurrengo gunea topatu behar dute. Zigilu eta objektu guztiak lortzean hasiera puntura itzuli eta frutazko broxetak txokolatez bustita osatu eta dastatzeko aukera dute.

LH 1 eta 2. mailakoei dagokigu antolatzea, eta 22 heldu behar dira ekintza aurrera ateratzeko. Iazko berdina edo ezberdina antolatu dezakegu, gure esku dago.

Lan-taldean parte-hartzeko egin klik hemen.

Egin beharrekoa polita eta erraza da.

Animatu!

Eskolaz Kanpokoak

1. Maiatzaren 11ko mendi irteera bertan behera

Ikasturte hasieran aurreikusitako maiatzak 11rako mendi irteera bertan behera geratuko dela jakinarazi nahi da, Herri Urrats Ikastolen jaia dela eta. Hori dela eta, hurrengo irteera ekainaren 15ean izango da, Bidarraiera raftinga egitera.

Apartekoak

1. Pello Añorgaren ipuin kontaketa: maiatzaren 7an, asteazkena

pellp
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Pello Añorgaren ahotik:
  • Eguna: maiatzaren 7an, asteazkena
  • Ordua: 17:00etan.
  • Adina: 2-3 urteko haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat, gomendio hauek jarraituko dira:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.

2. Mendi udalekuak 2025

Mendi Udalekuak 2025 EUS
footerra
facebook instagram twitter youtube website