Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

30
zenbakia



2025eko apirilaren 11a

Berri Orokorrak

1. Udaberriko opor on!

Udaberriko (1)
Beste urteetan baino luzeago egin bazaigu ere, iritsi dira udaberriko aurtengo oporrak. Deskantsatu, gozatu eta indarberritu ikasturteko azken txanparako!

2. Juul kanpaina

Biga8
sira-1-labirinto-magikoa (1)
51Lq33Gx0iL
Hormak
Apirilaren 1ean, LH 3. mailatik DBH 4. mailara bitarteko ikasleek 2021az geroztik idazle eta ilustratzaileen lanak bozkatu dituzte. Jarraian dituzue adin bakoitzerako aukeratu dituzten gustuko liburuak:

LH 3-4. mailak:

  • Biga8. Aldaketak datoz! Romain Pujol eta Vincent Caut. Arg.: Astiberri.
  • Biga6. Arrosa koloreko bizitza! Romain Pujol eta Vincent Caut. Arg.: Astiberri.
  • Biga5. Bat eta bakarra, Romain Pujol eta Vincent Caut. Arg.: Astiberri.
  • Miraren mendekua, Nerea Loiola eta Xuhar Epelde. Arg.: Erein.
  • Sira eta labirinto majikoa, Ibon Martin. Arg.: Travel bug.
LH 5-6. mailak:
  • Sira eta labirinto majikoa, Ibon Martin. Arg.: Travel bug.
  • 7G, Nerea Loiola. Ar.: Erein.
  • AHT, Nerea Loiola. Arg.:Erein.
  • Neska jaiotzea, Alice Dussutour. Arg: Tartalo.
  • Zonbien egunerokoa, Guy Edmonds & Matt Zeremes. Arg.: Mezulari.
DBH 1-4. mailak:
  • Festa, Jasone Osoro. Arg.: Elkar
  • Hormak, Oihana Iguaran Barandiaran, Arg.: Elkar
Euskal Herriko Ikastolen gustukoenak ikusi nahi izanez gero, hemen dituzue emaitzak.

Aitzakia polita irakurri gabeko liburuak eskuratu, eta irakurketaz gozatzeko!

3. Errigoraren partez, milesker!

Captura de pantalla 2025-04-10 a las 10.03.16

4. Euskaraldia: gaur hamaikakoaren agerraldia eta igandean Gune Ibiltaria martxan herriko plazan

OIARTZUN APIRILAK 11 (1)
Gune ibiltaria (1)

Apartekoak

1. Pello Añorgaren ipuin kontaketa gaur

pellp
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Pello AƱorgaren ahotik:
  • Eguna: apirilaren 11, ostirala.
  • Ordua: 17:00etan.
  • Adina: 2-3 urteko haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat, gomendio hauek jarraituko dira:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta
    haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.

2. Oiartzungo Dantzari Eguna 2025

dantzari
Oiartzungo Dantzari Eguna 2025 apirilaren 12an, larunbata, ospatuko da Olarri Dantza taldeak antolatuta.

Goizean zehar Euskal Herriko eta Kataluniako dhainbat dantza talde Oiartzungo kaleetatik zehar ibiliko dira dantzatzen, eta 13:00tan Don Eztebe plazan elkartuko dira ekitaldi nagusirako. Bazkalostean, dantzaldia egongo da plazan; afaldu ondoren, Gabezin taldeak kontzertua ere eskainiko du.
  • 11:00etan, dantza-taldeak, Oiartzungo kaleetatik barrena ibiliko dira.
  • 13:00etan, Don Eztebe plazan, ekitaldi nagusia.
  • 18:30ean, dantzaldia egongo da Tiriki Trauki Fanfarrearekin.
  • 22:00etan, Gabezinek kontzertua eskainiko du Don Eztebe plazan.

3. Abaraxkaken asteburuko eta opor egunetako ekimenak

ASTE SANTUKO PLANGINTZA
KAMIXETAK APAINTZEN 2025 (1)
WhatsApp Image 2025-04-08 at 17.17.27
Larunbata, apirilaren 12a, 16:30ean: Abaraxkak Haur Hezkuntzako haurrei zuzendutako kamisetak apaintzeko tailer berezia antolatu du. Ekintza honetan zuen txikienek sormen guztia askatu eta beraien kamisetak pertsonalizatu ahal izango dituzte.

Opor egunetarako programazioa:
Gainera, oporraldi honetarako Abaraxkak jarduera zoragarri hauek antolatu ditu:
  • Jolas kooperatiboak: Taldean aritzeko eta elkarlanean jolasteko aukera paregabea.
  • Artista gara: Sormenezko tailerrak artista txikientzat.
  • Putzuplast jaia: Urarekin esperimentatuz jolas dibertigarriak.
  • Xakea: Pentsamendu estrategikoa lantzeko saioak.
  • Ipuin trukea: Istorioak partekatzeko espazio atsegina.
  • Zinea: Zinemaz gozatzeko Flow filmaren emanaldia.
  • Zentzumenen jolasean: Esperientzia sentsorialak bizitzeko jarduerak.
  • Atxorraren bila: Altxorraren bilako jolas hezigarri eta dibertigarria.
Animatu zaitez parte hartzera! Ziur gaude primeran pasako duzuela egun hauetan.

4. Apirilaren 28: Bilera irekia Oiartzungo droga-kontsumoaz eta beste adikzio batzuez elkarrekin hausnartzeko

WhatsApp Image 2025-04-10 at 11.07.49

5. I. Nazioarteko Biltzarra: Haur eta gazte transexualitatea. Naizen.

Captura de pantalla 2025-04-10 a las 9.54.50
Captura de pantalla 2025-04-10 a las 9.54.57
Naizenen Haur eta Gazte Transexualitateari buruzko I. Nazioarteko Biltzarra ospatuko da maiatzaren 5ean Bilbon.
Biltzar hau diziplinarteko elkarrizketa bat sortzeko helburuarekin sortu da, errealitate hauen ulermenean aurrera egitea ahalbideratuko duena, begirada eta ikuspegi desberdinen aberastasunetik landuta gaia.

Zergatik biltzar hau?

Haur eta gazte transexualitatearen inguruko gizarte-polemika gero eta handiagoak honako hauek eskatzen ditu:
  • Hainbat ikuspegitatik (soziologikoa, psikologikoa, sexologikoa, psikiatrikoa, hezkuntzazkoa, endokrinologikoa, etab.) eztabaida eta hausnarketa bateraturako espazioak
  • Ezagutza akademikoaren, profesionalaren eta esperientziatik datorren ezagutzaren artean truke eta elkarrizketa handiagoa
  • Helburu komun bat: haur eta gazte horien prozesu biografikoetan sortzen diren beharrei arreta ematea

Zein gai jorratuko dira?

Biltzarreko mahai eta hitzaldiek garrantzi handiko gaiak jorratuko dituzte:
  • Ikerketaren gaurko egoera: zer har daitekeen ebidentziatzat eta zer ebidentzia ditugun gaur egun haur eta gazte transexualei buruz
  • Begirada eta ikuspegi teorikoetan aniztasuna
  • Osasun-zerbitzuetatik eta eskola-eremutik eskaintzen den akonpainamendua
  • Trantsituetan geratzen diren noranzko-aldaketak
  • Errealitate ez-bitarrak
  • Trans bizipenak
  • Familien elkarteen ahotsa

"Ulertu, lagundu ahal izateko

footerra
facebook instagram twitter youtube website