|
|
|
28 zenbakia
2025eko martxoaren 28a
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Juul kanpaina
Urtero moduan, aurten ere, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Juul kanpainan parte hartzeko garaia iritsi zaigu. Gure ikastolako nahiz Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin LH 3. mailatik DBH 4. mailara bitarteko ikasleek irakurritako liburuen eta ilustratzaileen lan gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Beraz, apirilaren 1ean, ospatuko dugun hauteskunde literarioan parte hartuko dute. Laster jakingo dugu bada, gure ikasleek zein idazle eta ilustratzaile duten gogoko, baita zein irakurgai ere.
|
|
|
|
|
|
2. LH6koen elkartasun ekintza Aita Mari itsasontziari laguntzeko
Kaixo, gu LH6ko ikasleak gara eta urteroko elkartasun ekintzari heldu nahi diogu. Hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde ikertu ondoren, “Aita Mari” itsasontziari laguntzea erabaki dugu. Aita Mari Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da. Erakunde honek pateretan Afrikatik Europara datozen etorkinei laguntzen die. Mediterraneoan zehar ibiltzen da pateretan dabiltzan emigratzaileen bila eta aurkitutakoan, Europara ekartzen ditu, beraien bizitzak salbatuz. Aita Mariri laguntzeko hainbat ekintza prestatzen ari gara:
|
- Geletan eltzeitsuak jarriko ditugu (datozen bi asteetan -martxoak 31tik apirilak 11ra-).
- Tolare jatetxean bi pertsonentzako otorduko saria duten errifak saltzen hasiak gara jada.
- Komertzioetan porrak jarriko ditugu martxan. (Hasteko, Miren tabernan. Abisatuko noiz). Jakinaraziko zaizue noiz hasiko den.
- Arraguako festetan elkartasun azoka antolatuko dugu.
Ikusten duzue: ilusioz eta lanerako gogoz beteta gaude. Orain errifa eta eltzeitsuekin zuen laguntza behar dugu. Porrei eta azokari buruzko informazioa aurrerago emango dizuegu.
|
Bitartean, ANIMATU ETA BIZITZAK SALBATU!
|
|
|
|
|
|
3. Kiva gida
Jazarpen protokoloaren eta Kivaren aurkezpena egin da azken gurasoen ordezkarien foroan. Astelehenean bildu dira hilabeteko ohiko bileran ia gela guztietako ordezkariak eta gaiarekin interesa zuten beste hainbat guraso. Bertan, prebentzio mailan egiten den lanketa aurkeztearekin batera, gurasoekin elkarlana egin ahal izateko oinarrizko irizpide batzuei buruz hitz egin da eta gurasoen eskuhartzerarko lagungarri den Kiva gida erakutsi da. Gida hori denok eskuragarri duzue, hemen klik eginda.
|
|
|
|
|
|
4. Ingurumen Aste Ekosoziala: URA
Ikasturte honetan, Agenda 30eko gai nagusia URA da. Aurtengo helburua sentsibilizazio eta diagnostiko faseak betetzea da eta aste honetan buru-belarri jardungo dugu horretan, aste ekosoziala baita.
|
Helburua
Ikastetxeko komunitate osoak uraren garrantzia, kontsumoa eta kudeaketa ezagutzeko jarduerak antolatu ditugu. Maila bakoitzak bere ikuspegitik aztertuko du gaia. Zer iruditzen zaizue gai honen inguruan ikasi dutena galdetzen badiegu etxean, ondoren familian ere sentsibilizatu gaitezen uraren erabileraz?
|
Sentsibiliazio eta diagnosi fase honetan, maila bakoitzak berera egokitutako lanketa osatuko du: ura erabiltzeko moduak aztertu, ur kontsumoari buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutu, uraren zikloa zein den etxeetan ezagutu, ikastetxeko ur kontsumoaren ikerketa osatu, jolasak, uraren kudeaketari buruzko ezagutza landu sakonki, aztarna ekologikoaren inguruan ere hausnartu, uraren kanalizazioaren inguruan ikertu eta Loiolako ur zikinen araztegira bisita ere egingo dugu aurtengoan.
|
Familien Parte-hartzea
Eta zuei, familiei, aztarna ekologikoaren galdetegia betetzeko eskatu nahi dizuegu, proiektu honetako partaide ere baitzarete. Hemen duzue galdetegia.
|
Azken Oharra
Gogoratu: ekintza txikiena ere ez da alferrikakoa. Denon artean, uraren garrantziaz jabetuko gara.
|
|
|
|
|
|
5. Prosa eta Poesia Lehiaketako liburuxka
XXXVII. XABIER LETE Prosa eta Poesia Lehiaketako liburuxka banatu dugu ikastolan gaur. LH1. mailatik DBH4. mailara arteko ikasleen eskutik jasoko duzue etxean.
|
|
|
|
|
|
6. Inauterietako emanaldiko bideo osoa
Webgunean bilduta duzue Inauterietako arratsaldeko emanaldiko bideo osoa. Ikusi nahi? Lotura honetan duzue. Gozatu!
|
Mila esker Asier Garcia, Gexan eta Mikel Mendizabal!
|
|
|
|
|
|
7. Esker Ona
Gure ikastolako komunitate osoa, familiak, ikasleak, irakasleak eta langileak, ESKERRIK ASKO esan nahi dizuegu Hartxintxar ekimenean parte hartzeagatik eta Zarauzko Ikastolari laguntzeko orduan erakutsitako elkartasunagatik.
|
Zuen laguntzari esker, elkartasun kate bat sortu dugu eta argi erakutsi dugu gure komunitateak bat egiten duela beste ikastola batzuen beharrei erantzuteko momentuan.
|
Zuen Ekarpenak
Bildutako dirua ez da soilik kopuru bat, baizik eta:
|
- Elkartasunaren sinboloa
- Hezkidetzan sinesteko modurik onena
- Gure ikasleei elkarrizketaren eta enpatien bidea
Zarautzeko Ikastolak gure ekarpena eskertu du eta momentu zail hauetan jasotako laguntza bihotzez eskertzen du.
|
Elkartasuna, hezkuntza eta konpromisoa dira gure balioak.
|
|
|
|
|
8. Xanistebanetako txosnarako batzordekide bila
Urtero, Xanistebanetako txosnako txandak osatzeko deialdia egiten dizuegu. Deialdi hori aurrerago jasoko duzue, baina orain batzordekide taldea osatu nahi genuke.
|
Xanistebanetan, 5 egunez txosna irekita egoten da eta egun bakoitzerako 2 batzordekide izendatzen dira. Arduradun horiek eguneko zerbitzua eskaini ahal izateko, hornidurak eta azpiegitura kontrolatzeko ardura daukate eta Txosna Batzordeko kide dira. Hautagaiei taldean lan egiteko prestutasuna, ardurak hartzeko gaitasuna eta ilusioa eskatzen dizkiegu.
|
- Zalantzarik, xehetasun gehiagoren beharrik edo galderarik bazenu, jarri Txosna Batzordearekin harremanetan, ikastolako idazkaritzaren bitartez.
- Izena emateko azken eguna apirilaren 11a izango da.
|
|
|
|
Apartekoak
1. Euskararen egoera ulertzeko gakoak hamaika bideo laburretan
Iñaki Iurrebasoren tesian bildutako euskararen egoera ulertzeko gakoak modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta aurkeztu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak.
|
UEMAko ikerlariak egindako tesiak euskararen benetako egoera ezagutzeko eta diagnostiko zehatzagoa egiteko hainbat giltzarri biltzen ditu. UEMA arduratu da bideoen gidoiez eta edukiaz. Irudiak eta animazioak, berriz, Hamaika Telebistako Nagore Sarasola diseinu arduradunak sortu eta ekoitzi ditu.
|
Gaurtik aurrera, astean bi pilula ikusteko aukera izango da, asteazken eta larunbatetan hamaika.eus eta uema.eus webguneetan.
|
|
|
|
|
|
2. Literatura Plazara ekimena
1545 argitaletxeko kideek hirugarrenez antolatu dute Literatura Plazara ekimena. Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diote haiek orain.
|
Adin guztietako literaturzaleentzat egitarau oparoa antolatu dute. Hona hemen ekintza sorta:
|
- Martxoak 28, ostirala, 18:00etan, Kontzejupe plazan. Irakurketa festa herrikoia. Zatoz zure liburuarekin!
- Martxoak 29, larunbata, 10:30ean, Ehuntze espazioan. Literaturan jolasa gauza serioa da. Idazketa tailerra 12-18 urteko gazteentzat.
- Martxoak 30, igandea, 18:00etan, Landetxen.
PUF bertso saio musikatua. Alaia Martin, Amets Arzallus eta Miren Artetxe. Ainhoa Urienek gidatu eta Patxi Amulet zein Bastien Mariannek musikatua (sarrerak erosi, hemen).
|
|
|
|
3. Abaraxka: Antzeztu dezagun
Martxoaren 29an, larunbata, 16:30ean, ludotekan elkatu eta LHko haurrei zuzendutako Antzeztu dezagun! saioa izango da.
|
Antzerkia gustuko duzue? Animatu zaitezte!
|
|
|
|
|
4. Lur Kortaren ipuin kontaketa: martxoak 28, ostirala
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
|
- Eguna: martxoak 28 ostirala
- Ordua: 17:00
- Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat, gomendio hauek jarraituko dira:
|
- Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
- Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
- Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
- 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.
|
|
|
|
|
5. Euskaraldiaren azal lehiaketa!
Oarso Bidasoko HITZAren maiatzaren 9ko astekaria Euskaraldiaren monografikoa izango da, eta aurkeztuko duen azala sortzeko lehiaketa zabaldu nahi dizuegu.
|
Aukeratuko dugun azalaren sortzaileak 11 sarien artean bat hautatu ahalko du, eta parte hartzaile guztien artean zozkatuko ditugu besteak! Irrisarriland eta Sendaviva parkeetarako sarrerak, Katxiporretaren produktu sortak, Go!azen eta Irabazi arte! telesailarenak...
|
Bidaltzeko epemuga apirilaren 11n izango da, ostirala.
|
|
|
|
|
|
|