Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

26
zenbakia



2025eko martxoaren 14a

Berri Orokorrak

1. Martxoko keinua: URA ZENTZUZ ERABILI

HH
Martxoan sartu gara eta Agenda 30etik badator hilabete honetako keinua.
KEINUA:
  1. Hortzak garbitzean ura behar ez duzunean txorrotada itxi.
  2. Dutxan behar den denbora baino gehiago ez pasa.
Gure inguruan ur asko badugu ere, zaindu beharreko elementua da. Murriztu al dezakegu gure ur kontsumoa?
Ziurrenik bi keinu txiki kontuan hartzen baditugu lortuko dugu:
  1. Hortzak garbitzean ur txorrotada beti irekia utzi beharrean, ura behar ez duzuenan itxi.
  2. Bainatu beharrean dutxa hartzea hobea da.Inoiz pentsatu al duzu zenbat denbora pasatzen duzun dutxan? Behar baino denbora gehiago ez badugu pasatzen ez dugu ura alferrik gastatuko.
Urarekin lotutako beste aholku bat nahi?
  • Zure ontzia erabili ura edateko, eta, ostatuetan, iturriko ura eskatu. Botilako uraren ordez iturriko ura edaten hasten den pertsona bakoitzeko, urtean 36 kg CO2 gutxiago isurtzen dira.
Horregatik, Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan, eta batez ere, hilabete honetan uraren kontsumo arduratsua egitera.

Xumea irudituagatik, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.

2. Treba gaitezen elkarrekin: MUTIL BERDINZALEAK HEZTEAREN ERRONKA

Egoitz Arbiol,martxoa
GURASO FORMAZIOA: "Mutil berdinzaleak heztearen erronka" Egoitz Arbiol Albenizekin, Hiruki Larroxako kidea. Saioaren informazioa:
  • Martxoak 18 , 17:00etan: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
  • Martxoak 27, 17:00etan: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4. mailako familientzat.
Azken saio hau aurrera eramateko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen duzu izena emateko inprimakiak:
Saioetan apuntatzeko aukera astebete lehenago itxiko dugu. Izen-emate kopuruaren arabera eskainiko ditugu zaintza eta itzulpen zerbitzuak.

Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!

3. Tanta elkartasun txartelak

WhatsApp Image 2025-03-14 at 09.22.59
TANTA egitasmoa ikastolen jaien ekimenez sortu genuen. Jaiok finantzatzeko, urtean zehar diru sarrerak lortzeko bideak irekitzen ditugu: arropa salmenta, txosnak, tonbola, sarrerako kutxak, kultur eta kirol ikuskizunak… Baliabide horietako bat zozketa izan da. Jai bakoitzak bere zozketa antolatu izan du: dirua, auto bat, bidaia bat… gauza desberdinak zozkatzen genituen. Helburua bera izanik –jaien autofinantzazioa–, bost zozketa horiek egin beharrean, ikastolen jaiek elkartasun txartelak egitea erabaki genuen, eta TANTA sortu.

Txartel bakoitzak 5€ balio du, eta saria 60.000€koa da. Laguntzeko erabakia hartua du gure ikastolako Kontseilu Errektoreak eta horretarako ikastolako familiei eta langileei BI TXARTEL banatuko dizkizuegu martxoan (martxoko erreziboan kobratuko ditugu). Txartelak lortzeko aukera hori herritar orori ere eskaintzen diogu. Prozedura ondorengoa izango da:
  • Ikastolak, familia eta langile guztientzat bi txartel, gutxienez, eskatuko dizkie antolatzaileei.
  • Familiaren batek edo langileren batek, txartela EZ BADU EROSI NAHI, inprimaki hau bete behar duzue, beranduenez martxoaren 21erako.
  • Ondoren ez dugu itzulketarik onartuko.
  • Norbaitek txartel bat baino gehiago nahiko balu, familian, lagunartean... saltzeko, bete inprimakia hau. Epea martxoaren 21ean amaituko da.

4. Errigoraren kanpaina, martxan

gainburua horizontal 2
Martxan da Errigoraren Nafar hegoalde eta erdialdeko uzta eskutik eskura kanpaina, martxoaren 26ra arte. Kanpaina honetan parte hartuz:
  • Bertako elikagaien alde egingo duzu.
  • Euskara indartuko duzu.
  • Auzolana bultzatuko duzu.
  • Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.
Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak dituzu aukeran ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.

Animatu eta parte hartu! Webgunea: www.errigora.eus

Banaketa
Banaketa apirilaren 30etik aurrera egingo dute. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua (Haurtzaro Ikastola, idazkaritza) eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. 200 bat herritan daude banaketa-guneak.

Ordainketa
Webgunean bertan, txartel bidez. Zure eskaera 150€tik gorakoa bada eta kreditu txartela erabiltzen baduzu, ordainketa bi zatitan egiteko aukera izango duzu. Kreditu txartelaren informazioa adierazterakoan eskaeraren erdia kobratuko zaizu eta bigarren zatia apirilean kobratuko dugu automatikoki (abisua jasoko duzu emailean eragiketa egiterakoan).
WhatsApp Image 2025-03-05 at 15.40.09

5. Martxoak 23, Urdiñarbeko maskarada gonbidapena

Ihoteetan hemen izan genituen familiak, irakasleek zein laguntzaile taldeak martxoaren 23an Urdiñarberko maskaradara gonbidatu gaituzte. Maskaradaz gozatu nahi baduzu, zatoz gurekin!
  • Noiz: Martxoaren 23a, igandea.
  • Parte hartzeko izen-ematea hemen
  • Joateko moduak:
    • Olarrik antolatutako autobusez (10 euro pertsonako). Tiketak idazkaritzan erosi behar dira.
    • Norbera bere kotxean
  • Bazkaria:
    • Norberak bere kontura bazkaria
    • Xiberutarrek antolatutako bazkaria (prezioa zehaztu gabe)
  • Epea: martxoaren 16a bitarte (luzatu egin da)
Egunpasa bikaina izango dugu, guretzat hain ezagunak ez diren ohitura, festa egiteko manera eta kritika xorrotxak entzun, ikusi eta ikasteko aukera. Irakurri joan aurretiko gomendioak hemen eta animatu zaitezte!

Apartekoak

1. BESTE UDALEKUAK

Mugaldekoak

Ttur-tturrek, Oiartzungo Udala, Bortziritako euskara mankomunitatea, Sarako Herriko Etxea eta Urruñako Herriko Etxeak "Mugalde udaleku ibiltariak" antolatu dituzte.

  • 2010-2011 urteetan jaiotako gaztetxoek parte hartu ahalko dute.
  • Udaleku ibiltaria Oiartzunen hasiko da, uztailaren 14ean, eta Urruñan bukatuko, uztailaren 20an.
  • Izen-ematea online egin behar da, apirilaren 6a arte.
Jarduera honen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta helburu zehatzak honakoak dira:
  • Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
  • Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
  • Parte hartzea bultzatzea.
  • Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuz.
Informazio zehatza eta izen emateko egin klik hemen


MU. Kartela

2. Literatura plazara ekimena

1545 argitaletxeko kideek hirugarrenez antolatu dute Literatura Plazara ekimena. Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diote haiek orain.

Adin guztietako literaturzaleentzat egitarau oparoa antolatu dute. Hona hemen ekintza sorta:
  • Martxoak 17, asteazkena, 17:30ean, Liburutegiko ganbaran: LH 3 eta LH 4ko irakurle talde bereziak, Nerea Loiolarekin.
  • Martxoak 19, asteazkena, 19:00etan, Galdosenean: Idazle kontzientziak eta idazketa ibilbidea. Solasaldi literarioa Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Iratxe Retolazarekin.
  • Martxoak 22, larunbata, Udalbatza aretoan.
    • 11:00etan, ipuin kontaketa. Yolanda Arrietaren eskutik, 4-7 urtekoentzat.
    • 12:00etan, ipuin kontaketa eta idazketa tailerra. Yolanda Arrietaren eskutik,
      8-12
      urtekoentzat.
  • Martxoak 23, igandea, 11:00etan, Udalbatza aretoan.
    Luma Kantaria. Joseba Sarrionandia eta Idoia Beratarbide irakurleekin solasean.
  • Martxoak 24, astelehena, 17:30ean, Liburutegiko ganbaran. LH 2ko irakurle talde berezia, Amaia Egidazurekin.
  • Martxoak 26, asteazkena, 19:00etan, Arizmendienean. Pote filosofikoa. Iñigo Martinez eta Olatz Mitxelenarekin, Pantailen garaipena liburutik abiatuta.
  • Martxoak 28, ostirala, 18:00etan, Kontzejupe plazan. Irakurketa festa herrikoia. Zatoz zure liburuarekin!
  • Martxoak 29, larunbata, 10:30ean, Ehuntze espazioan. Literaturan jolasa gauza serioa da. Idazketa tailerra 12-18 urteko gazteentzat.
  • Martxoak 30, igandea, 18:00etan, Landetxen.
    PUF bertso saio musikatua. Alaia Martin, Amets Arzallus eta Miren Artetxe. Ainhoa Urienek gidatu eta Patxi Amulet zein Bastien Mariannek musikatua (sarrerak erosi, hemen).
Egitarau osoa
Yolanda Arrieta
Gazteen idazketa tailerra (1)

3. Abaraxka: Gure hilak oroitzeko eguna

Martxoaren 15ean, larunbata, 17:00etan, Gure hilak oroitzeko eguna izango da Abaraxkaren eskutik Ibargain parkean. Antzerkia, musika, erraldoi txikiak, bertsoak merienda... Animatu zaitezte!

2025 Martxoak 15 Gure hilak oroitzen
footerra
facebook instagram twitter youtube website