|
|
|
25 zenbakia
2025eko martxoaren 7a
|
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
|
|
|
1. Martxoak 8, Emakumeen* Nazioarteko eguna
Urte osoan zehar lantzen ditugu feminismoaren balioak ikastolan. Oinarri ditugun 14 printzipioetako bat da parekidetasuna eta egunerokoan gaia lantzen jarduten dugu. Egunerokoaz gain, martxoaren 8a berezia izaten da, ordea. Modu kolektiboan gaiari presentzia emateko eguna izan ohi da eta, gaur ere, ikasgeletan gaiari lotutako hainbat lanketa egin ditugu, bihar baita *Emakumeen Nazioarteko eguna. Ikastolan ez ezik, etxeetan ere gaiaz eta egin dutenari buruz hitz egiteko gonbita luzatzen dizuegu, aldarrikapena ardura kolektibotik indartzea garrantzitsua baita guretzat. Herrian ere, hainbat ekintza antolatu ditu Oiartzungo Asanblada Feministak eta horietan parte hartzera animatzen zaituztegu, denon artean egingo baitugu jendarte parekide eta berdinzaleagoa! #NiFeministaNaiz
|
|
|
|
|
|
2. Treba gaitezen elkarrekin: MUTIL BERDINZALEAK HEZTEAREN ERRONKA
|
|
|
|
GURASO FORMAZIOA: "Mutil berdinzaleak heztearen erronka" Egoitz Arbiol Albeniz. Hiruki Larroxako kidea.
|
- Martxoak 18 , 17:00etan: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
- Martxoak 27, 17:00etan: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4. mailako familientzat.
Saio horiek aurrera eramateko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen dituzue izena emateko inprimakiak:
|
Saioetan apuntatzeko aukera astebete lehenago itxiko dugu. Izen-emate kopuruaren arabera eskainiko ditugu zaintza eta itzulpen zerbitzuak.
|
Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
|
|
|
|
|
3. Ihoteak eta Inauteriak: eskerrik asko!
Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu Ihoteetan eta Inauterietan parte hartu eta lagundu duzuen guzti-guztiei. Komunitatearen indarrik eta babesik gabe ezinezkoa litzateke halako ekintzak aurrera eramatea. Beraz. mila-mila esker denei!
|
Era berean, Zuberoako Basaburu ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoak Ihoteetan abegikor haitzeagatik eskerrak eman dizkigute eta hainbat opari egin. Eskerrik anitx! haien partez egun horietan ondoan izandako guztiei.
|
|
|
|
|
|
4. Martxoak 23, Urdiñarbeko maskarada gonbidapena
|
|
|
|
Ihoteetan hemen izan genituen familiak, irakasleek zein laguntzaile taldeak martxoaren 23an Urdiñarberko maskaradara gonbidatu gaituzte. Maskaradaz gozatu nahi baduzu, zatoz gurekin!
|
- Noiz: Martxoaren 23a, igandea.
- Parte hartzeko izen-ematea hemen
- Joateko moduak:
- Olarrik antolatutako autobusez (10 euro pertsonako). Tiketak idazkaritzan erosi behar dira.
- Norbera bere kotxean
- Bazkaria:
- Norberak bere kontura bazkaria
- Xiberutarrek antolatutako bazkaria (prezioa zehaztu gabe)
- Epea: martxoaren 16a bitarte (luzatu egin da)
Egunpasa bikaina izango dugu, guretzat hain ezagunak ez diren ohitura, festa egiteko manera eta kritika xorrotxak entzun, ikusi eta ikasteko aukera. Irakurri joan aurretiko gomendioak hemen eta animatu zaitezte!
|
|
|
5. SALBATORE MITXELENA: Izan Hartxintxar!
|
|
|
|
|
Bi hilabete dira jada Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak 2023ko matrikulazioan izena emandako familia guztiei «ateak zabaltzea» erabaki izanaren ondorioz, Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isuna jaso zuetenetik. Isunari aurre egiteko eta egoera salatzeko, Zarauzko Ikastolak IZAN HARTXINTXAR kanpaina martxan jarri eta diru-bilketarako hainbat ekintza jarri ditu martxan. Horietako bat diru-ekarpen boluntarioak egitea izan da eta, horretarako, ondorengo kontu-korrontea zabaldu du: ES73 2095 5212 1091 2486 7983, bestea, Bizuma (ondorengo loturan) eta hirugarren aukera ikastolako geletan jarriko diren itsulapikoetan egin daiteke (martxoaren 21 arte egongo dira geletan). Zorraren %72a bildu da, hau da, 102.000 euro, baina oraindik falta da zorrari aurre egiteko.
|
Diru-bilketaz gain, martxoaren 29, larunbatean Hartxintxar lasterketa antolatu dute. 3.5 kilometro lagun giroan, familian, kuadrillan, zure ikastolako komunitatearekin edo bakarrik egitera animatzen? Zarauzko kaleetan zehar murgilduko da lasterketa, eta amaieran merezitako festa antolatu dute. Lasterketa 12 urtetik gorakoentzat izango da baina txikientzat hainbat jolas eta ekintza izango dira ikastolan bertan. Lasterketa amaitzean ikastolako estalpean merezi dugun moduan ospatuko dugu! Pizza, pintxo, musika, dantza, hainbat zozketa....! festa. Adi! Hasi beroketak egiten!
|
- EGUNA: MARTXOAREN 29AN
- ORDUA: 19:30EAN
- LEKUA: ZARAUZKO IKASTOLA
Hasi motorrak berotzen! Izan hartxintxar!
|
|
|
|
|
|
6. Oxford-eko azterketa ofizialak
Oiartzok, Haurtzaro eta Orereta Ikastolon batxilergo-ikastolak, Oxford University-ren “Oxford Test of English” azterketa egiteko aukera eskaintzen du, C1 mailara arte. Froga honen bitartez ingeleseko ezagutzak neurtu eta ziurtagiria lortzeko aukera eskaintzen da, ikastolan bertan azterketa bakarra eginda.
|
DBH 3. eta 4. mailako zuen seme-alabentzako nahiz adin horretatik gorako Ikastolakide ororentzako interesgarria izan daitekeelakoan, hona hemen azterketaren beraren ezaugarriak eta Oiartzoko hurrengo deialdiaren xehetasunak.
|
“OXFORD TEST OF ENGLISH” AZTERKETAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
|
- Bi ordu eta erdiko iraupena du eta ordenagailuz egiten da.
- Hizkuntzaren ezagutzaren oinarrizko lau konpetentziak neurtzen ditu: speaking, writing, listening eta reading.
- Konpetentzietako batean desio den maila lortzen ez bada, hurrengo deialdi batean konpetentzia hori bakarrik hobetzeko aukera du ikasleak, ongi egin dituen konpetentzien frogak berriz egiteko beharrik gabe.
- Azterketak ikaslearen ingeles-maila ziurtatzen du (ez dago “gainditua” edo “ez gainditua” kalifikaziorik). Oinarrizko konpetentzia bakoitzean ikasleak duen maila erakusten du azterketak (A1, A2, B1, B2, C1). Batez besteko maila orokorra ere
adierazten du C1 mailara arte, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru
- Bateratua oinarri hartuta.
- Azterketaren emaitzak 15 egunen buruan jasotzen dira.
- Azterketaren gaineko informazio gehiago eta eredu bat ikusteko aukera: www.oxfordtestofenglish.es
OIARTZOKO HURRENGO DEIALDIAREN XEHETASUNAK:
|
- Datak: martxoak 27, apirilak 10 edo ekainak 26
- Ordua: 15:00-17:30 (azterketaren atal guztiak egun berean egiten dira)
- Lekua: Oiartzo Ikastola
- Prezioa: 95€ (A1-B2 mailak) | 105€ (C1 maila)
- Plaza kopurua: 10 ikasle (gehiagok izena emango balute, deialdi gehiago egiteko aukera egon daiteke)
- Azterketa egiteko eskaera: bete inprimaki hau (Martxoaren 13a baino lehen. Inprimakia betetzea ez da matrikula egitea. Azterketa egiteko eskaera egiten dutenekin harremanetan jarriko dira Oiartzoko arduradunak matrikulazioari lotutako xehetasunen berri emateko.
15 egunetara eskuragarri izango dute ateratako mailaren ziurtagiria. 4 konpetentzia aztertuko dituzte, guztira, eta behin azterketa eginda, konpetentzia jakin batean soilik hobetu nahiko balute ere, aukera emango diete; alegia, kaxkarrago egindako atal hori bakarrik hobetzeko eta, hartara, lortu duten mailako emaitza hobetzeko aukera.
|
|
|
|
|
|
|
7. IKASTOLEN ELKARTEKO UDALEKUAK: Zirimolaren eskutik
Dagoeneko martxan da Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak antolatutako udalekuetan izen-ematea. Ikastoletako udalekuak, udaleku itxiak eta 10 eguneko udaleku itxien eskaintza dago.
|
- Izena ematea jada ireki da eta epea maiatzaren 14ra arte izango da.
- Banaka, binaka, hirunaka edo launaka matrikulatzeko aukera dago.
|
|
|
|
|
8. Zuhaitz eguna eta eremu berriaren inaugurazioa
Martxoaren 14an hasiko dugu ikastolan Zuhaitz eguna. Egunean zehar, jolasleku berriko lorategietan zuhaitzak landatuko ditugu eta arratsaldeko 17:00etan eremu berriaren ekitaldi ofiziala ospatuko dugu.
|
- Jolasleku berriaren inaugurazioaren argazki orokorra
- Lehendakariaren eta alkatearen hitzak
- Zinta moztea ikastolako komunitatearen eskutik
- Ekintza estraeskolarretako ikasleen emanaldia: dantzari eta trikitilariak, kantua eta bertsoak
- Haur jolasak
- Txokolatada
Igandean, martxoaren 16an, berriz, herriko Zuhaitz eguna ospatuko dugu Pilotasoron. Bertara autobusez joateko aukera egongo da, baina aurrez izena eman beharko da.
|
- Eguna: martxoak 16, igandea.
- Ordua: Autobusez doazenentzat goizeko 10:00etan (Itzulera, 12:00etan pilotasorotik)
- Non: HAURTZARO IKASTOLAKO PARKINEAN. (Autobusa dohainik izango da. Aurretik eman behar da izena).
- OHARRA:* Adin txikikoek heldu batekin joan behar dute* Izena emateko azken eguna martxoaren 11, 17:00etan itxiko da inprimakia.
- Izena emateko: klik egin hemen
Haurtzaro Mendi Taldetik parte hartzera animatzen zaituztegu!
|
|
|
|
|
1. Oiartzunen jokatuko da Gipuzkoako IX. Herri Orientazio Ligako (GOL 2025) bigarren proba, Urkaben
- Eguna: 2025/03/16, igandea.
- Tokia: Oiartzun (Urkabe – Gurutze)
- Irteera: Gurutzeko frontoian, 9:30ean.
- Proba maila guztietako parte-hartzaileentzat zabalik
- Izena emateko epea: martxoaren 13a, osteguna, 22:00etan itxiko da.
- Izen-ematea: gotorientazioa.org
Haurtzaro Mendi Taldetik parte hartzera animatzen zaituztegu!
|
|
|
|
|
2. Xanistebanetako pilota txapelketaren izen-ematea
Zuen seme-alabek 2025ko Xanistebanetan pilota txapelketan izena emateko aukera zabaldu da, martxoaren 13a bitarte.
|
Txapelketaren xehetasunak:
|
- Benjamin mailan (LH3-LH4), haurrek hiru modalitateren artean aukeratzeko parada izango dute, txapelketan eskuz, xisteraz edo palaz jokatu ahal izango dute, hiruetako bakar bat aukeratuz.
- Alebin mailan (LH5-LH6), pilotari bakoitzak, berak entrenatzen duen modalitatean jokatuko du txapelketa. Palan binaka, eskuz banaka edo binaka eta xisteraz, izen-ematearen arabera.
- Eskola pilotatik kanpo dauden ikasleentzat ere irekia dago txapelketa.
|
|
|
|
Apartekoak
1. BESTE UDALEKUAK
SALTO udalekuak
UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, beste urte batez udalerri euskaldunetako gazteentzako SALTO udalekua antolatuko du. Zehazki, 2007-2010 urteen artean jaiotako gazteentzako da aurtengo udalekua. Ohi bezala, udalekua ibiltaria izango da. Aurten bi txanda egongo dira, eta bakoitzean 60 lagun elkartuko dira. Lehenengo txanda ekainaren 22tik 30era izango da, eta bigarrena uztailaren 2tik 10era.
|
Lau herritatik pasatuko da udalekua. Herri bakoitzean bi gau pasatuko dira eta herri batetik bestera oinez mugituko dira.
|
FAMILI'ON! udalekuak
AEKk, Uda Lekuk, Dindaiak eta Ebetek elkarlanean familientzako egonaldiak antolatu dituzte: FAMILI'ON! EGONALDIA. Helburu nagusia parte-hartzaileen euskara maila hobetzea da eta familien hizkuntza ohiturak aldatzea, baina baita Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzea ere, euskararen eta euskal kulturaren bidez. Gurasoen euskara mailaren arabera bi formula ezberdin sortu dituzte:
|
- B1-B2 maila duten gurasoentzat: Aste bat barnetegian, 5 egun eta 4 gau Baigorrin (Baxe Nafarroa) eta Lesakan (Nafarroa). Apirilak 21etik 25era.
- A2 maila duten gurasoentzat: Aste bat ikastaldian, 5 egun eta gau bat pasatuz Arbonan (Lapurdi) eta Orion (Gipuzkoa). Apirilak 28tik maiatzak 3ra (Maiatzak 1ean jai)
Nolakoa izanen da egonaldia? Goizean, helduak euskara klaseetan izanen diren bitartean, haurrak jokoetan ibiliko dira. Arratsaldean, guraso-haur ekintzak proposatuko dira eta arrats batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioak.
|
Izena emateko epea irekia da martxoaren 15era arte (larunbata). Izen ematea telefonoz (00336.03.20.50.10) eta email (ikastaldi@aek.eus) bidez egingo da.
|
|
|
|
|
2. Abaraxka: Gure hilak oroitzeko eguna prestatzen
Martxoaren 8an, larunbata, Gure hilak oroitzeko eguna prestatzen ekintza antolatu du Abaraxkan. Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako ekintza da. Animatu!
|
|
|
|
|
|
|