|
|
23. zenbakia
|
2024ko otsailaren 23a
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Korrikako peto zaharrak
Korrikako peto zaharrak bildu nahi ditugu ikastolan, idazkaritzako sarrera apaintzeko. Horretarako, lehiaketa jarriko dugu martxan: ea nork ekarri petorik zaharrena! Beraz, hasi etxean bilatzen!
|
Identifikatu ongi zuen petoak izen-abizenak eta gela adieraziz (pegatina bidez edo josita) eta ekarri ikastolara martxoaren 7a baino lehen. Tutoreei eman diezaiekezue edo idazkaritzan utzi. Adi, zaharrenak saria izango du! Animatu!
|
|
|
|
|
Eskolaz Kanpokoak
1. Eskolarteko XXXV. Mendi Lehiaketa
|
|
|
Apartekoak
1. Martxoaren 2an, GOLen orientazio martxa
Gipuzkoako Herri Orientazioko VIII. GOL Ligako 1. proba martxoaren 2an, larunbata, izango da, Oiartzunen. Orientazioa apurka apurka ezagutarazten ari den kirola da. Gipuzkoako VIII. Orientazio Ligak izaera guztiz herrikoia du, eta guztira 6 probaz osatuko den ligaxka bat da: 3 hiri edo herri barruko probak izango dira eta beste 3, berriz, mendian.
|
Oiartzungo lasterketa hau orientazio kirola ezagutzeko egokia da. Proba baso, parke eta herri eremuan izango da. Momentu oro, orientatzen lagunduko duten elementuak (bide, ibai, eraikin, etab…) hurbil izango dira, eta, beraz, hastapenerako orientazio proba egokia da. Proban parte hartzeko izen eman behar da otsailaren 28ko (asteazkena), gaueko 22:00ak baino lehen. Izen-emateko inprimakia probari buruzko informazioarekin batera topa dezakezue https://gotorientazioa.org webgunean (izena emateko garaian, kontuan hartu hiru ibilbide daudela).
|
|
|
|
2. Haurrentzako antzezlana, martxoaren 2an
- Muna (Ganso&co)
- Martxoak 2, larunbata, 18:00etan, Landetxe aretoan
- Sarrerak 5 euroan (sarrerak.oiartzun.eus edo Landetxeko lehiatilan)
MUNA lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte!! Oparia baztertu eta kutxarekin jolasten dutenentzako txango bisual eta soinoduna. Ordularirik, ezinezkorik eta araurik gabeko leku batera bidaia. Zuzeneko musika, lata desafinatuekin eta jostailuzko gitarrarekin. Kolorea eta berotasuna, erdibana.
|
|
|
|
|
|
4. Gure Hilak Oroitzeko Eguna prestatzen
Martxoaren 9an Ibargainen landatua dagoen intxaurrondoan gure hilak oroitzeko elkartuko dira, beste urte batez.
|
Egun hori antolatzeko herritarren iritzia jaso nahi duten Abaraxkako kideek eta inkesta bat sortu dute, hemen duzue.
|
Horrez gain, bihar larunbata, otsailak 24, eguna antolatu eta gauzak zehazteko bilera ere izango dute Abaraxkan. Horretarako hitzordua 16:30ean jarri dute, ludotekan bertan.
|
Abaraxkako kideek animatzeko deia egin dute: Guretzat oso garrantzitsua da herritarren proposamenak biltzea, baita elkarrekin ekimenetan parte hartzea ere. Horregatik inkesta hau betetzea, bileran parte hartzea eta nola ez MARTXOAREN 9AN gurekin gure hilak omentzera etortzera gonbidatzen zaituztegu.
|
Eta zuk, nola oroitu nahi dituzu?
|
|
3. Literatura Plazara ekimena
1545 argitaletxeko kideek bigarrenez antolatu dute Literatura Plazara ekimena. Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diote haiek orain.
|
Adin guztietako literaturzaleentzat egitarau oparoa antolatu dute.
|
- Otsailak 24, larunbata, 11:00etan: 4-7 urteko haurrentzat ipuin kontaketa, Basati liburuaren aurkezpena tartean, Amaia Egidazu ipuin-kontalariarekin. Udalbatza Aretoan.
- Otsailak 25, igandea, 17:00etan: Abaraxkan Haur filosofia saioa, Pello Añorgarekin.
- Otsailak 26, astelehena, 17:30ean: LH2-3ko irakurle talde berezia Uxue Alberdirekin, liburutegian.
- Otsailak 28, asteazkena, 19:00etan: Xabier Lete, bertsoen neurrian. Jon Martinen tesian oinarritutako liburuaren aurkezpen-emanaldia. Arizmendienean.
- Martxoak 2, larunbata, 10:30etik 13:00etara: Literaturan jolasa gauza serioa da. Idazketa tailerra 12-18 urteko gazteentzat, Oier Guillanen eskutik. Ehuntze sormen espazioan.
- Martxoak 3, igandea: 12:00etan Meza Nagusia, Uxue Alberdiren eta Amoranteren eskutik (gonbidapenak eskuratu, hemen). 18:00etan Soneto bat irakurtzeko 20 modu, Harkaitz Canoren, Maite Larbururen eta Beñat Barandiaranen eskutik. Landetxe aretoan (sarrerak erosi, hemen).
|
|
|
|
|
|
|