Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

22.
zenbakia



2024ko otsailaren 16a

Berri Orokorrak

1. Guraso Ordezkarien bilera: otsailak 19, astelehena

Guraso Ordezkarien bilera egingo dute otsailaren 19an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan. Besteak beste, ikastolan jazarpenaren gainean egiten den lanketa aurkeztuko du KiVa taldeak.

Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

2. Oxford-eko azterketa ofizialak

Oiartzok iaz Oxfordeko zentro aztertzailea izateko beharrezkoa zuen ziurtagiria lortu zuenez, aurten, azterketak martxan jartzea erabaki du. Bi deialdi egingo ditu DBH4. mailako ikasleei eskaintzeko:
  • Apirilaren 25ean
  • Ekainaren 20an
Azterketaren prezioa 80€koa izango da.

Azterketa honen iraupena 2 ordukoa da, eta 14 egunetara eskuragarri izango dute ateratako mailaren ziurtagiria. 4 konpetentzia aztertuko dituzte, guztira, eta behin azterketa eginda, konpetentzia jakin batean soilik hobetu nahiko balute ere, aukera emango diete; alegia, kaxkarrago egindako atal hori bakarrik hobetzeko eta, hartara, lortu duten mailako emaitza hobetzeko aukera.

Esteka honetan Oxfordeko testen inguruan informazio gehiago.

3. Ihoteak eta Inauteriak: eskerrik asko!

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Ihoteetan eta Inauterietan parte hartu duzuen guztiei, baita lagundu diguzuen guztiei ere. Komunitatearen indarrik eta babesik gabe ezinezkoa litzateke halako ekintzak aurrera eramatea. Beraz. mila-mila esker!

4. Ikastola aldizkariaren 257. zenbakia

Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan Ikastola aldizkariaren 257. zenbakia.

5. DBH4ko ikasbidaia finantziatzeko jertseak, kamisetak eta poltsak iritsi dira

DBH4ko ikasbidaia finantziatzeko salgai jarritako jertseak, kamisetak eta poltsak iritsi dira.
  • HH, LH1, LH2, LH3 eta LH4ko ikasleek eskatutako produktuen banaketa hurrengo asteartean, otsailak 20, 16:30etik 17:30era egingo dute frontoian, HH3koen sarreraren parean.
  • LH5 eta LH6ko ikasleek datorren astelehenean, otsailak 19, DBH4A gelara joan beharko dute 11:00etan.
  • Aste honetan DBHko ikaslei banatu dizkiete produktuak. Norbaitek ez badu berea jaso, frontoira joan dadila hurrengo asteartean, otsailak 20, 16:30etik 17:30era.
Salneurriak:
  • Txapela duen jertsea HELDUENTZAT → 25€
  • Txapela duen jertsea HAURRENTZAT → 20€
  • Txapelik gabeko jertsea HELDUENTZAT → 20€
  • Txapelik gabeko jertsea HAURRENTZAT → 18€
  • Kamiseta HELDUENTZAT → 10€
  • Kamiseta HAURRENTZAT → 8€
  • Poltsa → 5€

6. Gwiseniko elkartasun ekimenari amaiera

Pasa den abenduan eta urtarrilean, Haurtzaro Ikastolak bultzatutako Gwiseniko diwan eskolarekin elkartasunezko ekimenari bukaera eman diogu.

Haurtzaroko komunitatea osatzen dugun gurasoen, ikasleen eta langileon artean egindakoa handia izan da eta Breizh-ko gure lagunek, zinez eskertu dute. Ekimena Karaez-Oiartzun Komitearekin eta AEKrekin batera gauzatu dugu. Eta guztion diru-ekarpenak eta laguntzak barne, 2.243€ lortu ditugu. Oiartzungo Udalak ere egin du ekarpen ekonomikoa.

Bestalde, egindako errifaren irabazlea, 15 zenbakia zuen Alain Ayerdi izan da. Lerro hauen bidez, Tolare jatetxearen oparia ere eskertu nahi dugu, hark eskaini baitzuen errifarako saria.

Hemendik aurrera, bildutakoa Gwiseniko diwanari bidaltzea geratzen zaigu: zenbateko ekonomikoa, egindako argazkiekin bilduma osatzea eta helaraztea eta ikasleek idatzi zutenarekin egin genuen kartel bat korreoz bidaltzea, oroigarri gisa.

Ez dugu mezu hau bukatu nahi parte hartu duzuen gurasoen, ikasleen eta langileon ahalegina eskertu gabe; eta, hemen, esan behar dugu bereziki hunkigarria izan dela parte hartu duten gure ikasleen jarrera: elkartasunak bide egin du Haurtzaron eta intransferiblea den baloreez blaitu ditu gure geletako bazterrak. Ederra izan da. Eskerrik asko.

Eskolaz Kanpokoak

1. Zuhaitz Eguna: otsailak 25

  • Eguna: otsailak 25, igandea.
  • Ordua: autobusez doazenentzat goizeko 10:00etan. Bestela, Arditurriko aparkalekuan 10:15ean.
  • Non: Elizalden, HAURTZARO IKASTOLAKO PARKINEAN.
  • Itzulera: 11:15ean Arditurriko aparkalekutik.
  • Landaketa lekua: Ursoroeta (Arditurriko bidegorri ondoan).
  • Landatuko diren zuhaitzak: bertako haritzak.
  • Oharrak:
Haurtzaro Mendi Taldetik parte hartzera animatzen zaituztegu!

Apartekoak

1. 23. Korrikako marrazki sariketa

Oarso Bidasoko Hitza egunkariak marrazki sariketa jarri du martxan, 23. Korrikari buruz.

Nola irudikatzen dute txikienek KORRIKA? Bidal ditzatela marrazkiak eta sari ederren zozketan parte hartu! Webgunean duzue informazio guztia (baita ondoko kartelean ere).

Sariketaren ondoren, marrazki guztiak egunkariaren multimedia galerian ikusgai egongo dira.
lehiaketak-23-korrikako-marrazki-sariketa-3x8-1
EgitarauOSOA
LiburuAurkezpenak

2. Literatura Plazara ekimena

1545 argitaletxeko kideek bigarrenez antolatu dute Literatura Plazara ekimena. Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diote haiek orain.

Adin guztietako literaturzaleentzat egitarau oparoa antolatu dute.
  • Otsailak 21, asteazkena, 19:00etan: Goiatz Labandibarrekin solasean. Idazle ibilbidearen errepasoa eta Bekatua liburuaren aurkezpena, Usoa Arbelaitzek eta Iraitz Mateok gidatuta. Galdosenean (Gurutze auzoa).
  • Otsailak 24, larunbata, 11:00etan: 4-7 urteko haurrentzat ipuin kontaketa, Basati liburuaren aurkezpena tartean, Amaia Egidazu ipuin-kontalariarekin. Udalbatza Aretoan.
  • Otsailak 28, asteazkena, 19:00etan: Xabier Lete, bertsoen neurrian. Jon Martinen tesian oinarritutako liburuaren aurkezpen-emanaldia. Arizmendienean.
  • Martxoak 2, larunbata, 10:30etik 13:00etara: Literaturan jolasa gauza serioa da. Idazketa tailerra 12-18 urteko gazteentzat, Oier Guillanen eskutik. Ehuntze sormen espazioan.
  • Martxoak 3, igandea: 12:00etan Meza Nagusia, Uxue Alberdiren eta Amoranteren eskutik (gonbidapenak eskuratu, hemen). 18:00etan Soneto bat irakurtzeko 20 modu, Harkaitz Canoren, Maite Larbururen eta Beñat Barandiaranen eskutik. Landetxe aretoan (sarrerak erosi, hemen).

3. Bonbon Beltz konpainiaren Gure Xaharrak antzezlana, igandean

Urtxintx urdinak izeneko zahar etxean, beste askotan bezala, etekin ekonomikoa helburu duen lanaren antolaketak artatze harremanaren funtsezko gizatasunarekin talka egiten du. Egun hauetan bereziki, giroa elektrikoa da. Alde batetik, kartsutasunez beterik, langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira. Bestetik, gobernuak Zahar Etxeen Osasun Inspekzio Erraldoia abiatu du eta noiz nahi goitik behera kontrolaturik izan daitezke. Artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira eta Solange, taldeko arduraduna, lehertzeko zorian da. Artatzaile pertsonai hauen bitartez, irudimenezko zahar etxe baten ixtorioa kontatuz, gure gizarte osoa hunkitzen duen galdera hau pausatzen dugu: gure xaharrekin zer egiten dugu?

4. Gutunak idazten

Bihar larunbata, otsailak 17, hitzordua jarri dute Abaraxka Udal Ludotekan LHko ikasleentzat, 16:30ean. Euskal Herriko beste ludotekei gutunak idatziko dizkiete.

Animatu!

5. Bizipoza Eskolaren aurkezpena

Balioak zabaltzen eta Euskal Herria zipriztintzen jarraitzeko, BIZIPOZA ESKOLAren aurkezpenak egingo dituzte lurraldez lurralde.
Gipuzkoakoari buruzko informazioa, hementxe:
  • Otsailak 28, asteazkena
  • DONOSTIAko San Telmo museoan
  • 18:00etan
Informazio guztia, webgunean: https://bizipozaeskola.eus/

Animatu!
footerra
facebook instagram twitter youtube website