|
|
|
21. zenbakia
2024ko otsailaren 9a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Guraso Ordezkarien bilera: otsailak 19, astelehena
Guraso Ordezkarien bilera egingo dute otsailaren 19an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.
|
Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
|
|
|
|
2. Beskoitzeko ikastolarentzat 1.300 euro
Lapurdiko 51 umeren euskaraz ikasteko oztopoaren gaia gelan agertu orduko, ekintzailetza eta eskuzabaltasun handia agertu zuten LH2. mailako haurrek. Izan ere, duela bi asteburu eltzeitsua eskutan hartu eta Doneztebe plazara hurbildu ziren 7 urteko ikasleak, erantzukizunez, ardura osoz, eta gaiarekiko maitasun handiz diru-pizar batzuk biltzeko asmotan.
|
Baina hau ez da izan Haurtzaro Ikastolan Beskoitzeko familiei egin diegun eskaintza bakarra: LH etapako eta DBHko gaztetxoak ere euskaldunen komunitateko partaide sentitzen direlako, Gabonetan kantu kantari atera ginenean jasotako sosak ere lapurtarrentzat gorde ditugu. Urtetan diru-iturri hori Joxe Mari apaizari eman izan badiogu ere, aurten Beskoitzeko ikastolarentzat izatea adostu dute. Gauzak horrela, beste behin ere elkartasun handiarekin jokatuz, 1.284€ bidali ditugu, hango ikastolako umeek euskararen eta euskal kulturaren balioa lur berrian ereiten jarraitzeko.
|
|
|
|
3. DBH3. mailako ikasleen eskaera: EUSKARA OIARTZUNEN
DBH3A gelako ikasleek Oiartzungo euskararen egoerari eta aurreiritzi linguistikoei buruzko ikerketa bat egiten ari dira. Horretarako, Haurtzaro Ikastolako gurasoak hurrengo galdetegia betetzera gonbidatu nahi zaituzte.
|
|
Eskolaz Kanpokoak
1. Zuhaitz Eguna: otsailak 25
- Eguna: otsailak 25, igandea.
- Ordua: autobusez doazenentzat goizeko 10:00etan. Bestela, Arditurriko aparkalekuan 10:15ean.
- Non: Elizalden, HAURTZARO IKASTOLAKO PARKINEAN.
- Itzulera: 11:15ean Arditurriko aparkalekutik.
- Landaketa lekua: Ursoroeta (Arditurriko bidegorri ondoan).
- Landatuko diren zuhaitzak: bertako haritzak.
- Oharrak:
Haurtzaro Mendi Taldetik parte hartzera animatzen zaituztegu!
|
|
Apartekoak
1. Primeran, doako euskal streaming plataforma
Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena, doakoa, denetarikoak eta esklusiboak diren edukiekin.
|
Zer topatu daiteke? Denetariko edukiak aurki ditzakezue PRIMERANen, besteak beste, euskal produkzioko eta nazioarteko telesailak, zinema, dokumentalak, kirolak, sukaldaritza, musika eta haurrentzako edukiak. Astero, eduki berriak eta esklusiboak estreinatzen ditu, eta pertsona guztien eskura dago, euskarri desberdinen bidez.
|
|
2. Pello Añorgaren ipuin kontaketa: otsailak 19, astelehena
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Pello Añorgaren ahotik:
|
- Eguna: otsailak 19, astelehena
- Ordua: 17:00
- Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko ditugu:
|
- Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
- Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
- Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
- 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.
|
|
|
3. Korrika: petoak eta banderolak
Dakizuenez, KORRIKAren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea. 23. KORRIKAk jasotzen duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dute.
|
Korrika Laguntzailea izatez gain, petoak eta banderolak ere eros ditzakezue. Haurtzaron eskuragarri ditugu.
|
|
|
|
4. Badon, opera posdramatiko bat bost koadrotan
Korrika Batzordeak Korrika Kulturalaren barruan antolatuta, Badon ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da otsailaren 25ean, igandea, Landetxen, 19:00etan.
|
Badon opera posdramatikoa euskal kultura eta haren kanonak berrikustera dator. Jolasaren bitartez, etorkizun utopiko espekulatibo bat proposatzen du. Eszena sorkuntza honek esperientzia estetiko eta zentzumen bidezkol bat dakarkio publikoari, denok partekatzen dugun iruditeriatik sortutako mundu posible bat.
|
|
|
|
5. Igandea 11, haurrentzako zinema Landetxen
- TITULUA: Makva, basoaren zaindaria
- IRAUPENA: 90 min.
- GENEROA: Animazioa | Fantasia | Komedia | Abenturak
- SINOPSIA: Mavka, basoko arima, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa gizakien eraso edo intrusioetatik babestea da bere eginkizun nagusia. Abentura hasten da Mavkak Lucas ezagutzen duenean, mendietan musika galdua maite duen gaztea, eta maitemintzen direnean. Arau guztien kontra, Mavkak eta Lucasek maitasun istorio bati ekiten diote, erresuman izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salba dezake?
-
-
ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala
|
- SARRERAK hemen
|
|
|
|
|
|