Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

20.
zenbakia



2024ko otsailaren 2a

Berri Orokorrak

1. Otsailak 5, astelehena, jai eguna

Gogoratu datorren astelehena, otsailak 5, jai eguna dugula ikastolan, Ihoteak direla eta.

2. Inauteriak ikastolan: egitaraua eta ohar garrantzitsuak

Datorren ostiralean, otsailak 9, Inauteri Eguna ospatuko dugu ikastolan. Egitaraua ondorengoa izango da:
  • Goizean: 10:30ean Elizalde auzoan desfilea izango da. Ibilbidea: ikastolatik irten, Elorsoro eta Belutenen zehar plazara igo eta ikastolara itzuli.
  • Arratsaldean: 14:30ean emanaldia izango da, ikastolako anfiteatroan (eguraldi txarrarekin kiroldegian egingo dugu).
  • Arratsaldeko autobus zerbitzua: ohiko moduan izango da.
  • Otsailaren 12an eta 13an ez da eskolarik izango.
Ohar garrantzitsuak datorren ostiralerako:
  • DBHko ikasleen ordutegia 10:00etatik 12:00ak arte eta 14:30etik 16:30era arte izango da. DBHko jantokiko erabiltzaileek jantoki zerbitzua 13:15ean izango dute.
  • Torradak: tutore bakoitzak antolatuko du bere gelan nork eta noiz ekarri.
  • Jaialdia kiroldegian egiten badugu:
    • Argazkiak ateratzera senideak ez zaitezte jaitsi harmailetatik agertokira (argazkiak ikastolatik bideratuko ditugu eta web orrian zintzilikatuko ditugu).
    • Seme-alabak jasotzeko lekua, jaialdia bukatu ondoren:
      • HH eta LH1. eta 2. mailako ikasleen gurasoek haurrak pistan jaso ditzakezue saioa bukatu ondoren. Ikuskizuna bukatzean pistara jaitsi. Gogoratu joan aurretik irakasleari haurra eramango duzuela adieraztea.
      • Gainerako ikasleak, LH3tik DBHra, pistatik zuzenean aterako dira kanpora eta ikastolara itzuliko dira irakaslearekin.

3. Bizkarsoro filma, Oiartzunen

Ikastolen Elkarteak lagundu duen proiektua da Bizkarsoro. Josu Martinezek zuzendutako fikziozko film luzea da, eta Ikastolen Elkarteak lagundu du beronen ekoizpenean. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Bizkarsoro

4. Zuzendari nagusi berria Ikastolen Elkartean

Agurne Barruso Lazkano da Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berria. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, ikasturtea amaitzean erretiroa hartuko duen Jose Luis Sukia ordezkatuz.

Eskolaz Kanpokoak

1. Inauterietako oharrak

Gogoratu otsailaren 9an, ostirala, ikastolako inauteri festa izango dela. Beraz, eguerdiko eta arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera geldituko dira. Otsailaren 10ean, larunbatean ere ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.

Apartekoak

1. Egin zaitez Korrika Laguntzaile!

Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera datoz, hau da, 23. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dute. 15 euroren truke jasoko duzu edizio honetako pina, txartel birtuala eta hainbat abantailez gozatuko duzu.

Korrika Laguntzaile izan nahi baduzu, pasatu zaitez Haurtzaroko idazkaritzatik zure pinaren bila! Eskerrik asko!

Informazio guztia: https://www.korrika.eus/eu/laguntzailea
23-laguntzailea-eskua-txartela

2. Ez da nahikoa haiek maitatzea hitzaldiaren laburpena

Urtarrilaren 24an Errenteria-Oreretako Reina Aretoan izan zen Antonio Chamorroren EZ DA NAHIKOA HAIEK MAITATZEA hitzaldia.

Hitzaldi atsegin bat izan zen, etxeetako eta ikasgeletako bizikidetza hobetzeko jendarte- eta hezkuntza-tresnei buruzkoa, eta gai horri buruzko kezkak dituzten familiei/tutoreei/hezitzaileei zuzendua.

Chamorro jendarte-hezitzailea da, pedagogoa, prestatzailea eta Andaluziako adingabeen hezitzaile nagusia. Hitzaldiaren laburpena duzue hemen, gaztelaniaz. Gozatu!
footerra
facebook instagram twitter youtube website