Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

19.
zenbakia



2024ko urtarrilaren 26a

Berri Orokorrak

1. Otsailak 1, osteguna: Oles, Oles

Eguraldi onarekin, ikastolako anfiteatroan Oles, Oles kantatzera aterako dira LH2. eta 3. ziklokoak, eta HHkoei eta LH1go ziklokoei abestuko diete.

2. Burrunbaaa! Ihoteei deia eta Ihoteetako egitaraua

Otsailaren 2, 3 eta 4an ospatuko ditugu herriko inauteriak, Ihoteak. Ikastolak antolatuko duen ekitaldia BURRUNBAAA! IHOTEEI DEIA izango da. Aurten ere ikasleok, gurasook eta langileok parte hartzea da gure helburua.

Hasi zaitezte zakuak eta txapelak prestatzen! Ihotik badatoz eta! Ikasleak has daitezke beraien jantziak ikastolara ekartzen eta, horrez gain, poltsa batean sartutako egunkari bat ere ekarri beharko dute. Baita musika tresnak ere.
  • Tresnak: Ondorengoak izan daitezke: panderoa, marakak (plastikozko botilak lekale/arrazorekin), zintzarriak, zartagina eta koilara, klabea (bi makil) edota metalezko/plastikozko danborra (pintura/cola cao potoak).
Eta Burrunbari dagokion antolaketan, jakin beharrekoak:
  • Entsegua: otsailaren 2an ikastolako anfiteatroan, 16:40an, ikasleentzat, gurasoentzat eta langileentzat.
IHOTEETAKO GURE EGITARAUA
  • Otsailak 2, ostirala:
    • 14:30etik 16:30era, ikasle guztiak irakasleekin batera anfiteatroan elkartuko gara, zakuz jantzita. Bertan Oiartzungo Ihoteei hasiera emango diegu: sorginak etorriko dira eta elkarrekin dantzatuko dugu.
    • 16:40ean, Burrunbaaa! Ikastola bukatutakoan, parte hartu nahi duenak, zakuz mozorroturik eta musika tresnarekin, Burrunbaaan parte hartuko du. Ibilbidea: ikastola, Irubide, anbulatorioko malda, Landetxeko plaza, barianteko errepidea, Euskal Herria plaza eta Doneztebe plaza. OHARRA: Burrunban zehar eta ondoren gurasoena izango da ikasleen ardura.
    • 18:00etan: txokolate jatea herriko plazan. Plaza musikaz eta doinuz beteko da.
    • 19:00etan: Haurtzaro Dantza Taldeak Azeri Dantzan eta Sorgin Dantzan parte hartuko du.
Anima zaitezte! Ikasleek, gurasoek eta langileek elkarrekin primeran pasatuko dugu.

3. Otsailak 9, jantokiko ohar garrantzitsua

Inauterietako jaialdia ospatuko dugu otsailaren 9an. Egun berezia izanik eta jantokiaren antolaketan eragina duenez, ALDAKETARIK egin behar baduzue, dagokion epearen barruan egin, mesedez.

DBHko ikasleen ordutegia 10:00-12:00/14:30-16:30 izango da. 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute.
  • Ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.
Mesedez, arreta berezia eskatzen dizuegu gai honekin, jantokiko zerbitzuaren antolaketarako ezinbestekoa baitzaigu ahalik eta informazio zuzenena jsotzea.

4. Inauteri egunean, otsailak 9, prestaketa lanetarako deialdia LH4 eta DBH1eko gurasoei

Inauterietako arratsaldeko ikuskizuna antolatzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa dugu ikasturte honetan ere. LH4. mailako eta DBH1. mailako gurasoei dagokizue eginkizun hau. Horregatik bereziki maila horietako gurasoei egiten dizuegu deialdia.

Eguraldiaren baitan, goizeko lehen orduan erabakiko dugu non izango den jaialdia. Eguraldi ona bada, 12:15ean anfiteatroan elkartuko gara: anfiteatroan aulkiak jarri behar dira eta 16:30ean jaso. Eguraldi txarra bada, Elorsoron jarriko ditugu, goizeko 11:00etan.

Egun horretako eginkizunak ahalik eta hobekien antolatzeko, hauxe duzue izena emateko inprimakia: https://forms.gle/ck6tnFqZmC9J6tKL6. Azken eguna otsailaren 2a izango da, ostirala.

Egun horretako egitarauaren berri aurrerago jasoko duzue.

OHARRA: aldaketarik bada, jakinaraziko dizuegu.

Eskolaz Kanpokoak

1. Ihoteetarako eta Inauterietako oharrak

  • Gogoratu, otsailaren 2an, ostirala, Oiartzungo Ihoteak direla eta ez dela Eskolaz Kanpoko Ekintzarik izango. Era berean, otsailaren 3an, larunbata, ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.
  • Aurreratu baita ere otsailaren 9an, ostirala, ikastolako inauteri festa izango dela. Beraz, eguerdiko eta arratsaldeko eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera geldituko dira. Otsailaren 10ean, larunbatean ere ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango.
Ihotik

Apartekoak

1. Oiartzungo ihotik: egitaraua eta Suzko Akerra ihes-gela

Ihoteak gainean ditugun honetan, hemen duzue egitaraua. Ondoko argazkian kontsulta dezakezue.

Era berean, Xabier Lizarragak Ihoteak gaia duen Ihes Gela hau sortu du. Bertan jaiaren inguruko hainbat pasadizo aurkituko dituzue: intxixuak, basandreak, suzko akerra... Taldean jolasteko aproposa da, hainbat proba gainditu behar dituzte jokalariek, ordubete inguruan. Jolasak bi irtenbide izango ditu, eta zein aukeratu jokalarien esku geratuko da.
Suzko akerra

2. Egin zaitez Korrika Laguntzaile!

Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera datoz, hau da, 23. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dute. 15 euroren truke jasoko duzu edizio honetako pina, txartel birtuala eta hainbat abantailez gozatuko duzu:
  • Astero, zozketak egingo dituzte LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
  • Oro har, KORRIKAren eta AEK-ren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
  • Deskontuak, baita ere, AEK-ko ikastaroetan, AIZU! aldizkariko harpidetzan...
  • Eta, aldiro-aldiro, haien berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bitartez.
  • ...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dutelako aurrera.
Informazio guztia: https://www.korrika.eus/eu/laguntzailea

Korrika Laguntzaile izan nahi baduzu, pasatu zaitez Haurtzaroko idazkaritzatik zure pinaren bila! Eskerrik asko!
23-laguntzailea-eskua-txartela
Harrera

3. Hitzaldiak: Familia Harrera hurbiltzen

Gipuzkoan, 60 neska-mutilek baino gehiagok harrera-familia bat behar dute.

Familia-harrerari buruz gehiago jakin nahi baduzu (harrera egiteko interesa duten familiak, profesionalak, irakasleak eta/edo harrera-familiak), hitzaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, familia-harrerari buruzko 24 ZAZPI film laburra proiektatuko dute eta parte hartzen duten harrera-familiak izango dira.
  • DONOSTIA – OKENDO KULTUR ETXEA. 2024/01/31. Ordutegia: 18:00.20:00.
  • ARRASATE - KULTURATE Areto Nagusia. 2024/02/22. Ordutegia: 17:00-19:00.
KLIKATU HEMEN ETA IZENA EMAN. MEREZI DU.
footerra
facebook instagram twitter youtube website