|
|
|
18. zenbakia
2024ko urtarrilaren 19a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Burrunbaaa! Ihoteei deia
Otsailaren 2, 3 eta 4an ospatuko ditugu herriko inauteriak, Ihoteak. Ikastolak antolatuko duen ekitaldia BURRUNBAAA! IHOTEEI DEIA izango da. Aurten ere ikasleok, gurasook eta langileok parte hartzea da gure helburua.
|
Hasi zaitezte zakuak eta txapelak prestatzen! Ihotik badatoz eta! Ikasleak has daitezke beraien jantziak ikastolara ekartzen eta, horrez gain, poltsa batean sartutako egunkari bat ere ekarri beharko dute.
|
Ikastolan ohikoa dugun moduan ostiralean, otsailaren 2an, Ihoteen etorrera aurreko festa ospatuko dugu: egun osoz HHkoek eta LHkoek eta DBHkoek goizean zehar!
|
Honetarako eskatzen dizuegu etxetik tresnak ekartzea.
|
- Tresnak: Ondorengoak izan daitezke: panderoa, marakak (plastikozko botilak lekale/arrazorekin), zintzarriak, zartagina eta koilara, klabea (bi makil) edota metalezko/plastikozko danborra (pintura/cola cao potoak).
Eta Burrunbari dagokion antolaketan, jakin beharrekoak:
|
- Entsegua: otsailaren 2an ikastolako anfiteatroan, 16:40an, ikasleentzat, gurasoentzat eta langileentzat.
- Txokolate-jatea eskainiko dugu herriko plazan otsailaren 2an, 18:00etan eta gurasoen laguntza beharko dugu txokolatea zerbitzatzeko. Animatzen zaretenak 17:15ean Fermiñene inguruan elkartuko zarete arduradunekin. 19:00ak arte beharko dugu zuen laguntza. Prest dagoenak ondorengo inprimakian eman dezake izena: https://goo.gl/forms/BBluRpz3pjzPFx5V2. Beharrezkoak diren izen-emateak osatzean, inprimakia itxi egingo dugu.
OHARRA: otsailaren 2an arratsaldez eta 3an goizez, Ihote festa dela eta, eskolaz kanpoko ekintza guztiak bertan behera geratuko dira.
|
Anima zaitezte! Ikasleek, gurasoek eta langileek elkarrekin primeran pasatuko dugu.
|
|
2. Otsailak 9, jantokiko ohar garrantzitsua
Inauterietako jaialdia ospatuko dugu otsailaren 9an. Egun berezia izanik eta jantokiaren antolaketan eragina duenez, ALDAKETARIK egin behar baduzue, dagokion epearen barruan egin, mesedez.
|
DBHko ikasleen ordutegia 10:00-12:00/14:30-16:30 izango da. 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute.
|
- Ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.
Mesedez, arreta berezia eskatzen dizuegu gai honekin, jantokiko zerbitzuaren antolaketarako ezinbestekoa baitzaigu ahalik eta informazio zuzenena jsotzea.
|
|
3. Txinpart! aldizkariaren 80. zenbakia
Atera dugu Txinpart! Haurtzaroko aldizkariaren 80. zenbakia.
|
|
|
|
Apartekoak
1. Zaku tailerra, bihar, ikastolan
Oiartzungo Ihotik ate joka ditugun honetan, hainbat eragilek lantegi proposamenak egin nahi dizkizuete:
|
- Bihar, urtarrilak 20, larunbata, 16:30-19:00. Zaku tailerra, Haurtzaroko jantokian. Oihalak, zakuak, pastorratzak norberak ekartzea komeni da.
- Urtarrilak 27, larunbata, 16:30-19:00. Dantza ikastaroa, Udaletxeko Pleno aretoan.
Eragile parte-hartzaileak: Helta, Abaraxka, Topalekua, Olarri, Ihoteak, Soinuenea, Zaintzadi eta Biyurrienea.
|
|
|
|
2. Ez da nahikoa haiek maitatzea hitzaldia
Hitzaldi atsegin bat da, etxeetako eta ikasgeletako bizikidetza hobetzeko jendarte- eta hezkuntza-tresnei buruzkoa, eta gai horri buruzko kezkak dituzten familiei/tutoreei/hezitzaileei zuzenduta dago.
|
Hizlaria Antonio Chamorro da, jendarte-hezitzailea, pedagogoa, prestatzailea eta Andaluziako adingabeen hezitzaile nagusia. Hizkuntza gaztelania izango da.
|
Datorren asteazkenean, urtarrilak 24, arratsaldeko 18:00etan izango da Errenteria-Oreretako REINA ARETOAN (Xenpelar kalea, 3). Sarrera librea da lekua bete arte.
|
|
|
|
3. Erraldoi erraldoiak liburua
Oiartzungo erraldoi txikien liburua argitaratu berri dute.
|
Ezagutzen al dituzue Arkotx, Arrasku, Blenda eta Kiñu? Hemen duzue beraien ipuin ilustratua.
|
|
|
|
|
|
|