Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

16.
zenbakia



2023ko abenduaren 19a

Berri Orokorrak

1. Zuzendaritzaren eta Lehendakariaren oharra

Haurtzaro Ikastolako Zuzendaritzak eta Lehendakariak datozen opor egun hauek primeran pasatu ditzazuela opa dizuegu, gure komunitatea osatzen duzuenoi. Eguberri eta urte berri on!
Gabon Postala

2. Abenduak 24, igandea: Olentzero Eguna

Abenduaren 24an, Olentzero Egunean, urteroko ohitura jarraituz, ikastolako ikasleak eta irakasleak Oiartzungo kaleetan eta auzoetan kantari aterako gara.

GOGORATU, URTEAN ZEHAR EGITEN DITUGUN EKINTZETAKO BAT DELA HAU ERE, ETA IKASLE GUZTIEN PARTAIDETZA GARRANTZITSUA DELA. BEREZIKI ZUEN, GURASOEN, INPLIKAZIOA EZINBESTEKOA DA HORI LORTU AHAL IZATEKO.

Ikasleek baserritarrez jantzita etorri behar dute egun horretan; gurasoak ere gonbidatuak zaudete, eta zuek ere baserritarrez jantzita etortzera eta gurekin abestera animatzen zaituztegu. Olentzero Eguneko ospakizunari buruzko xehetasunak jarraian aipatzen dizkizuegu:
  • Haur Hezkuntza (2 urte): 11:00etan bilduko dira Urmendi Haur Eskolako eraikin berriko atarian (Maria Garaiar plazan). Ibilbidea: Beheko plaza, ikastola aurrealdea, Rafael Pikabeako etxebizitzak, Madalensorotik barrena Kontzejupe plazara. Segidan, 11:30ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainerako taldeekin elkartzeko.
  • Haur Hezkuntza (3-5 urte): 10:45ean bilduko dira ikastolako sarrera nagusian, eta hona ibilbidea: ikastola, Elorrondo, Rafael Pikabea kalea, Mendiburu kalea, eta segidan, 11:30ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainerako taldeekin elkartzeko.
  • LH1 eta 2. maila: 10:00etan Aranbide aldeko ikastolako sarreran elkartuko dira. Ibilbidea hau izango da: Elorsoro kiroldegia, Pili arrandegia, anbulategi zaharra, Santusene etxadia, Belutene, Arraskularre kalea eta, denbora badute, Euskal Herria plazara igoko dira. Segidan, 11:30ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainerako taldeekin elkartzeko.
  • LH3 eta 4. maila: 10:00etan Iturriotz auzoko Beheko Soroan elkartuko dira. Ondoren, Iturrioztik barrena ibiliko dira kantu kantari. Segidan, 11:30ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainerako taldeekin elkartzeko.
  • LH5 eta 6. maila: 10:00etan elkartuko dira Ugaldetxoko futbol zelai berrian. Talde honek ibilbide hau egingo du: Ugaldetxo, Isasti, Arane, Txaparre, Gariño, Karaez kalea eta Tolarieta. 11:30ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainerako taldeekin elkartzeko.
  • DBH1 eta 2. maila: 09:30ean elkartuko dira Altzibar auzoko plazan. Ondoren auzoan zehar ibiliko dira kantu kantari eta ondoren, 11:30ak alderako, Landetxera igoko dira, bertan gainerako taldeekin elkartzeko.
  • DBH3. maila: 09:30ean bilduko dira Gurutzeko plazan. Bertan kantu kantari ibili ondoren, Learre aldera joango dira eta Zaharren Egoitzan abestuko dute. Azkenik, 11:30ak alderako, Landetxera jaitsiko dira, bertan gainerako taldeekin elkartzeko.
  • DBH4. maila: 10:00etan bilduko dira, bai Ergoienen eta Ugaldetxon (Labore, Alcampo…), eta bi auzoetan zehar ibiliko dira kantu kantari.
Oharra: 11:40ean bilduko gara ikastolako komunitate osoa (langile, ikasle eta guraso guztiak) Landetxen Hator, hator elkarrekin abesteko. Bertan, saioa bukatu ondoren, familia bakoitzak bere haurra jasoko du. Gogoratu Udalak Doneztebe plazan kantatzeko deialdia egin diela herritarrei.

Eskolaz kanpokoak

1. Mendi Taldea, berriro martxan

Mendi Taldea berriro martxan dugu. Datorren urterako irteerak prest ditu eta laster estreinatuko duzuen etxeko egutegi berrian datak apuntatzea eta erreserbatzea komeni zaizue. Falta diren datak buletinaren bidez jakinaraziko ditugu.

Urtarrilak 21
Xorrola Bidea
Martxoak 3
Eskolarteko XXXV. Ibilaldi Neurtua
Apirilak 14
Oiartzungo Txokoak
Maiatzak 19
Rafting-a Bidarrain
Ekainak 2
Ikastola Eguneko ginkana

Apartekoak

1. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera

Abenduaren 24an arratsaldeko 17:30ean Olentzero eta Mari Domingi Oiartzuna etorriko dira. Ongi etorri bero bat emateko asmotan, 17:30ean trikitilariek girotuko dute Kontsejupea eta 18:00ak inguruan Olentzero bere astoarekin, Mari Domingi eta laguntzaileak iritsiko dira Done Eztebe plazara, txistulariekin batera kanpaiak errepikan dauden bitartean.

Gabon kantak abestuko dizkiegu eta Olentzerok eta Mari Domingik eskutitzak irakurriko dituzte. Haurrek beraiekin hitz egiteko aukera izango dute. Oraindik eskutitza bidaltzeko baduzue, ikastetxean eta liburutegian egongo diren postontzietan sar dezakezue eskutitza.

Herritar guztiak Olentzeroren eta Mari Domingiren ongi etorrian parte hartzera gonbidatuak zaudete. Anima zaitezte. Eguberri on!

OLENTZEROREN LAGUNTZAILEAK

2. Abaraxkaren Gabonetako egitaraua

Abaraxka Ludotekak Gabonetarako egitarau oparoa antolatu du. Datorren asteartetik aurrera, abenduak 26, izango dira ekintzak.

Lehen egun horretan Xanisteban Eguna ospatuko dute. Soinuenearekin batera, erromeria izango da 17:00etan Doneztebe plazan.

Musika Oiartzungo Herri Musika eskolako Leire Retegi irakaslearen eta talde baten eskutik izango da. Taloak egiteko aukera ere izango da.

Egitaraua osoa ondoko argazkian duzue.
GABONETAKO EGITARAUA (1)
210x210mm_2s.indd

3. Haurrentzat antzerki saioa, hilaren 29an

Oiartzungo Antzerkizaleek aurten ere antolatu dute antzerki emanaldia Gabonetako oporretarako.

Benetan Be konpainiaren BATETIK BESTERA lana ikusteko aukera izango da, abenduaren 29an 18:00etan, Landetxeko aretoan.

3 urtez goitiko haur eta familientzako gomendatua dago. Sarrerak erosteko: https://sarrerak.oiartzun.eus/evento/-/view/193037/-batetik-bestera-antzezlana

Animatu!
footerra
facebook instagram twitter youtube website