Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

15.
zenbakia



2023ko abenduaren 15a

Berri Orokorrak

1. Azken buletina, 19an

Hiruhileko honetako azken buletina abenduaren 19an bidaliko dugu, asteartean.

2. San Tomas azoka: abenduaren 19an, Haurtzaro Ikastolan

Abenduaren 19an, asteartea, hiruhileko honetako azken egunean, SAN TOMAS AZOKA antolatuko dugu.
  • Azokaren kokapena: ikastolako aurrealdean (eguraldiak laguntzen ez badu, frontoian).
  • Ikasleak baserritarrez jantzita etorriko dira, goitik behera ez bada ere, ahal den neurrian.
  • Azokan, ohikoa den moduan, barazki, fruitu eta baserriko tresneria izango dira. Baserriko beharrak askotarikoak dira, hortik tresnak, erremintak eta lanabesak ere askotarikoak izatea: arrastelu, igitai, bahe, saski….
  • Maila bakoitzak zer ekarri?
    • HH3. mailatik LH3. maila arte (barne): barazkiak, fruituak, fruitu lehorrak... Hauek bezperan (18an) ekarri behar dira ikasgelara.
    • Edozein mailako ikasleak: baserriko tresneria.
Jakin ezazue, behin azoka bukatu ondoren, jangarriak direnak, Elikagaien Bankura eramango ditugula.

Goiz erdian txistorra ogitartekoa dastatuko dugu. Horren kostua urtarrileko ordainagirian joango da.

Olentzero eta Mari Domingi etorriko zaizkigu Gela Nagusira, HHko haurrentzat 11:00etan eta LH1. zikloko haurrentzat, LH1eko plazan, 09:15ean. Tutoreak bakarrik egongo dira ikasleekin; gurasoen presentzia ezinezkoa da bertan, izan ere ikasle kopurua handia da eta denontzat ez dago lekurik. Bitartean, zuei, gurasoei, azokaz gozatzea edo bertan parte hartzea eskatu eta eskertuko dizuegu.

SAN TOMAS AZOKA 09:30ean irekiko dugu: DBHko Eskuttun taldeak irekiko du.
  • 09:45ean: trikitiarekin eta panderoarekin, azokaren hasiera.
  • Azokara jaitsiera:
    • 09:30ean: 2 urtekoak.
    • 09:45ean: 3 urtekoak.
    • 10:00etan: 4 eta 5 urtekoak.
    • 0-2 urtekoak: komenigarri ikusten dutenean.
    • 10:30etik aurrera: gainontzekoak (LH eta DBH etapako ikasle-irakasleak) jaitsiko dira.
  • OGITARTEKOAK JATEKO ORDUA:
    • 10:00: 3 urtekoak (geletan).
    • 10:15: 4 eta 5 urtekoak (eguraldi txarra edo hotz handia bada geletan, bestela aurrealdean).
    • 10:30: LH1-2-3-4-5 eta 6 mailak eta DBHkoak.
    • 2 urtekoak: beraien gelan
  • 10:45: Haurtzaro Ikastolako bertsolarien agurra.
  • 11:00etan azokako otarraren zozketa.
  • 11:00-11:30: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
    • LH1. ziklokoak 09:15ean LH1. mailako plazan.
    • HH3koak: 11:00etan.
    • HH4 eta HH5ekoak: 11:15ean.
    • HHkoen emanaldiak maila bakoitzaren eremuan izango dira.
  • 11:10ean: ikasleen LHko ikasleen emanaldia frontoian/aurrealdean.
  • 11:35ean: DBH4koen otarren zozketak.
  • 11:45ean: Hator, hator abestuko dugu.
  • 12:00ak aldera: azoka itxiko dugu.
DBH4. mailako ikasleek postua jarriko dute. Bertan txistorra, taloak... salduko dituzte.

Gonbidatuta zaudete. Animatu! Giro ona ziurtatua dago!

3. Guraso Eskoletan hurrengo saioak, urtarrilean

Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak. Nerea Mendizabal.
  1. Urtarrilak 18: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
  2. Urtarrilak 23: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
Saio guztiak 17:00etan izango dira, jantokiko goiko solairuan.

Saio horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen duzue izena emateko inprimakia. Saioetarako epeak astebete lehenago itxiko ditugu. Izen-emate kopuruaren arabera zaintza eta itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu. Animatu!
Nerea Mendizaba, urtarrila 2024
Txerri Eguna

4. Txerri Egunean egongo gara Haurtzaroko kideak

Txerri Eguna bihar larunbata, abenduak 16, ospatuko dugu herrian. Haurtzaroko kideak bertan izango gara:
  • DBH4. mailako ikasleek ikasbidaian laguntzeko postua jarriko dute Madalensoron. Bertan, txistorraz gain, bestelako jaki goxoak egongo dira salgai.
  • Oiartzoko ikasleek ere helburu berberarekin postua jarriko dute, Haurtzarorekin batera.
  • Haurtzaro Ikastolako dantzariek emanaldia egingo dute Madalensoroko kanpoaldean, 12:30ean.
  • DBH2ko eta DBH3ko boluntarioek Gwiseniren aldeko elkartasun postu bat jarriko dute.

5. Gwisenirekin elkartasuna

Haurtzarok, Karaez-Oiartzun eta AEKren artean, Gwiseniaren aldeko elkartasun ekimenarekin aurrera jarraitzen dute.

Txapak eta eltzeitsuak honako guneetan daude:
  • Oiartzungo Miren, Tolaita eta Kirikoketa ileapaindegian; Lezoko Tiñelun.
  • Haurtzaroko DBHko mintegietan, Idazkaritzan eta Urmendin.
  • Lezoko, Pasaiako eta Oreretako euskaltegietan.
Bestalde, Haurtzaroko ikasleekin batera:
  • DBH4ko frantseseko gelakoek elkartasun pankarta eta txapak egin dituzte.
  • DBH2ko frantseseko geletakoek errifak salduko dituzte; saria Tolaren 2 pertsonentzako bazkaria izango da.
  • DBH2ko eta DBH3ko boluntarioek, bihar ospatuko den Txerri Egunean elkartasun postu bat jarriko dute. Beraz, goizez, bai postuan baita kalean ere, ikasle bolondresak elkartasun txapak zabaltzen ariko dira, borondatearen truke.

6. Oiartzokoen graduazioa, hilaren 23an

Oiartzoko 2005eko ikasturteko ikasleen promozio ekitaldia antolatzea Haurtzarori dagokio aurten. Abenduaren 23an izango da, larunbata, 11:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

Hemen duzue gonbidapena. Gonbidatuta zaudete!

7. Ikastola aldizkariaren 256. zenbakia

Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan Ikastola aldizkariaren 256. zenbakia.

8. Hiru urte Lan Hitzarmenik gabe

Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Legeaz aritu garen/diren tarte luzean, 2021az geroztik, Lan Hitzarmenik gabe gaude ikastoletako langileok.

Gure egoera aldatzea bideratuko luketen ekimenen hasieran kokatu nahian gabiltza. Eta lehenik eta behin, informazio guztia helaraztea erabaki dugu gure bidaia honetan bidaikide zaitugunari.

Irakurri dokumentu osoa, hemen.

Eskolaz Kanpokoak

1. Errenteria-Oreretako San Silbestre Txikia

Apartekoak

1. Oiartzungo Gazte Sortzaile taldearen eskaera

Ekarri guri erabiltzen ez duzuen hori!

Etxeetan erabiltzen ez dituzuen arropen, elementuen, osagarrien, jolasen eta objektuen azoka jartzeko asmoa dugu Oiartzungo Gazte Sortzaile taldeko kideek abenduaren 23an, larunbata. Horretarako, bigarren bizitza izan dezaketen eta erabiltzen ez dituzuen horiek abenduaren 22an, ostirala jasoko ditugu Topalekuan.
Ganbarak Plazara
footerra
facebook instagram twitter youtube website