Berri Orokorrak
1. Guraso Ordezkarien bilera: abenduak 11
Guraso Ordezkarien bilera egingo dute abenduaren 11an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.
|
Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
|
|
2. Batzar Nagusia: abenduak 13, asteazkena
Gogoratu ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 13an, asteazkena, izango dela.
|
|
3. Abenduaren 15ean, Ate Irekiak
Datorren ostiralean, abenduak 15, Ate Irekiak izango ditugu Haurtzaro Ikastolan, gure proiektu pedagogikoa ezagutu nahi duten familientzat.
|
- Goizean: 10:00etan eta 11:00etan.
- Arratsaldean: 14:45ean eta 15:30ean.
|
4. Galdutako arropa
Ikasleek ahazten duten arropa sarrera nagusian dagoen pertxeroan zintzilikatzen dugu. Hiruhileko honetan asko pilatu da.
|
Galdu duenaren ardura da bertan begiratzea, eta galdutako arropa egongo balitz, zuzenean hartzea. Arropa dezente pilatzen denez, oporraldi bakoitzean jaso egiten dugu. Beraz, abenduaren 19an bertatik kenduko dugu.
|
Aurkitzen ditugun gainontzekoak idazkaritzan jasotzen ditugu; bertan galde dezakezue zerbait galdu baduzue.
|
|
5. Guraso musikariak, Gabon egunerako
Ikastolako Hezkuntza proiektuan hain garrantzitsuak diren ekintza osagarrietan parte hartzeko gonbidapena egitearekin batera, gurekin kantatzera eta musika jotzera animatu nahi zaituztegu. Ekintza horiek aberasteko, musikariak behar ditugu. Horregatik, etxeko musikari edo gertuko den edonoren laguntza ezinbestekoa izango da guretzat.
|
Gabon egunean, abenduaren 24an, goizez ikastolako hainbat ikasle talderekin abesten ateratzeko trikitilariak, pandero joleak, txistulariak, atabalariak, albokariak... behar ditugu. Animatu eta eman izena abenduaren 12a baino lehen: https://labur.eus/OKWv1
|
|
|
|