Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

11.
zenbakia



2023ko azaroaren 17a

Berri Orokorrak

1. San Tomas azokan lan egiteko deia HH5 eta LH2. mailako gurasoei

Abenduaren 19an, goizean, San Tomas azoka antolatzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa dugu. Ikasturteko antolaketan adierazi bezala, HH5 eta LH2. mailako gurasoei dagokizue eginkizun hau. Horregatik, bereziki maila horretako gurasoei egiten dizuegu deia. Noski, beste inor prest balego, izena eman dezake.

Egun horretan 08:00eatn frontoian elkartuko gara: postuak prestatu, txistorra pintxoak egin eta 12:00etan jaso. Izena emateko, jarraian duzuen inprimakia bete (atal guztiak, mesedez): https://forms.gle/Lp8exNkT1F9WwbhT8

Laguntzeko izena ematen duzuenen artean antolatuko dugu azoka eta, agian, ez zaizue zuen seme-alaben mailako postuan egokituko.

Izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da. Antolaketarako bilera eguna, berriz, azaroaren 28an, 17:00etan, jantokiko goiko aretoan.

2. Abenduak 6, kontuan hartzeko ohar garrantzitsua

2023-24 ikasturte honetako egutegia onartu genuenean Euskal Egutegia jarraitzea erabaki genuen eta, ondorioz, abenduaren 6an, asteazkena, Haurtzaro Ikastola irekita egongo da eta bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu. Kontuan izan, egun honetan ikastolara ez etortzeak, ikasleari ez diola galera akademikorik suposatuko.

3. Abenduak 6 eta 7, jantoki zerbitzua

Abenduaren 6ko eta 7ko egunak antolatu behar ditugu jantokian.

EGUN HORIETAKO ERABILTZAILEEK ZERBITZUA EZ BADUZUE ERABILIKO, inprimakia bete: https://forms.gle/RtjthNMsCFHRpBAW9

Epea azaroaren 29an bukatuko da, 17:3Oean. Ondoren adierazten dizkiguzuen bajak KOBRATU EGINGO DITUGU.

4. DBH4ko kamisetak, jertseak, poltsak eta lepokoak

Guraso agurgarriak:

DBH4ko ikasleok ikasturte bukaerako bidaia finantzatzeko kamisetak, jertseak, poltsak eta lepokoak jarri ditugu salgai. Eskaintzaren inguruko zehaztasunak eskaera egiteko GALDETEGI honetan dituzue.

Kontuan izan epea datorren astelehenean, azaroak 20, bukatuko dela. Bestalde, aurrerago jakinaraziko dizuegu ordaintzeko eta jasotzeko modua zein izango diren.

Zuen laguntza behar dugu gure helburua lortzeko. Animatu!

DBH4ko ikasleak

5. Apaingarri jasangarriekin koloreztatuko dituzte herriko txokoak Gabonetan

Oiartzungo kaleak elkarlanean eta modu jasangarrian edertzeko ekimena egingo dute lehen aldiz Oiartzungo Udalak, herriko sortzaileek, ikastetxeek eta Abaraxkak.

Abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra Doneztebe plaza eta inguruko kaleak koloreztatzeko proposamena diseinatu dute herriko gazte sortzaileek. Material naturalak eta birziklagarriak erabiliko dituzte txoko ezberdinak janzteko: adarrak, hostoak, morkotsak, oihal zatiak, sokak, artilea…

Artistek pentsatu dituzten apaingarriak elkarlanean bildu eta osatu nahi dituzte orain Udalak eta herriko ikastetxeek eta eragileek. Bihar larunbata, hilak 18, jarri dute lehenengo hitzordua. 09:30ean Doneztebe plazan elkartuko dira inguruko lorategi eta basoetan materiala jasotzera joateko. Oiartzuar denak animatu dituzte materiala biltzera. 12:30ean plazan pilatuko dute bildutako guztia. Jasotako materiarekin azaroaren 24ean, datorren larunbatean, prestatuko dituzte apaingarriak, 17:00etan Kontzejupean.

Besteak beste, egur xaflekin egindako arbola handi bat jarriko dute herriko plazan. Etxeetan soberan dauden apaingarriekin bete nahi dute zuhaitza: “Etxe askotan egoten dira dagoeneko erabiltzen ez diren bola eta apaingarriak. Datozen egunetan Abaraxka udal ludotekara eramateko eskatu nahi diegu herritarrei, hauek berrerabili eta guztion artean oiartzuarron arbola sortzeko”.

6. Manifestazio nazionala izango da bihar, Beskoitzeko ikastolaren alde

Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa eman dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela.

Manifestazio nazionala deitu dute biharko, larunbata azaroak 18, 11:00etan Beskoitzen. Animatu!
Beskoitzeko
Biriatuko ikastola

7. Biriatuko ikastola laguntzeko saskiak

Biriatuko Ikastolak Gabonetako produktuak (saskiak ala produktu solteak) salga jarri ditu, argazkian ikus ditzakezu.

Eskaerak egiteko bete inprimakia. Beranduenez, abenduaren 8a arte egin ahal izango dira.

Milesker salmenta zabaltzen laguntzeagatik eta ikastolaren etorkizuna eraikitzen laguntzeagatik!

8. Ezagutu Mari Domingiren Errepublika Magikoa

Orereta Ikastolatik, aurten Berria egunkariarekin elkarlanean, Mari Domingiren Errepublika Magikoaren bigarren denboraldiari ekitera doaz. Olentzerok jada baduen gisan, Mari Domingiri ere bere plaza eskaintzea da helburua; Eguberrien izaera paganoan ere azpimarra jarriz.

Abenduaren 1etik 17ra, ostiral, asteburu eta jaiegunetan, Añabitarte Baserria Mari Domingiren etxe bihurtuko da eta haren inguruko zelaiguneak iratxoz, baratzezainez eta xarmaz beteko dira. Hala nahi duen familia orok bisitan etortzeko aukera izango du. www.maridomingi.eus webgunean eskatu behar da hitzordua eta erosi behar dira sarrerak. Webgune horretan bertan Mari Domingiren Errepublika Magikoari buruzko xehetasun gehiago ere topatuko ditu bisitariak.

Uda beteko udazkeneko egunak pasata, Mari Domingi eta bere lagunek aurten ere Añabitarte Baserrira jaitsiko direla esan diete Orereta Ikastolako kideei. Ederki egon omen dira orain arte basoko zuhaitzen gerizpeko freskuran, baina hotz egiten hasi omen du eta epelera joango dira Añabitarte Baserrira. Eguberri garaian lanez lepo ibiltzen diren arren Mari Domingi eta bere lagun iratxoak, gustura eta gogoz hartuko dituzte bisitak ere. Anima zaitezte eta anima itzazue zuen ingurukoak ere! Eskutitzak jasotzeko zain izango duzue Mari Domingi, salda bero eta guzti!

Apartekoak

1. Bizilagun berriei harrera saioa: azaroak 26

Zuetako batzuek jada parte hartu izan duzue 2015etik Oiartzungo bizilagun berriei egin izan dieten HARRERA-SAIOAn. Aukera hau baliatu nahi dugu hurrengo harrera saioan PARTE HARTZERA GONBIDATZEKO.

Oiartzuna etortzen den herritar berria saio hauetara etortzea bezain GARRANTZITSUA DA, BERTAKO HERRITAR ETA ERAGILEEN PRESENTZIA, harrera askoz naturalagoa baita esperientziak lehen pertsonan kontatuta, beste batek kontatuta baino. Oiartzungo Udaleko Euskara eta Gizarte Ongizateko Sailak eta ABARAXKA ludoteka elkarlanean ari dira AZAROAREN 26rako, saio berri bat antolatzeko. Asmoa da otordutxo baten inguruan Oiartzuna etorri berri diren herritarrak eta bertan lehendik bizi garenak elkartzea: urrutitik eta ez hain urrutitik etorritako auzokide berriak, betitik edo aspalditik Oiartzungo herritarrak direnak, haurrak, helduak, gurasoak…

Saio honetan bertako eta urrutiko JAKIAK eta DOINUAK izango dira protagonista. Otordutxoa antolatzeko interesgarria iruditu zaie hainbat partaidek norberak prestatutako zerbait ekartzea: Euskal Herriko eta atzerriko platerak dastatzea da ideia. ZUK ere eraman dezakezu zure espezialitatea!

Beraz, hurrengo hitzordua hau da:
  • Eguna: 2023ko azaroaren 26a (igandea).
  • Ordua: 11:00etan
  • Lekua: Abaraxka ludoteka, Kontzejupe plaza z/g

2. Lur Kortaren ipuin kontaketa: azaroak 27, astelehena

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren eskutik:
  • Eguna: azaroak 27, astelehena
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko ditugu:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.

3. Egin nirekin ere euskaraz kanpaina, martxan

Oiartzungo Udalak bat egin du UEMAk abiarazi duen Egin nirekin ere euskaraz! kanpainarekin. Helburua euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzea da.

Oraindik, herri batzuetatik kezkaz esaten diote, egundoko lanketa egin arren, aurreiritziek indar handia dutela, eta etorri berrien seme-alabei, askotan, gazteleraz egiten dietela herritarrek, euskaraz jakin arren. Horren aurrean, euskarak kolore asko dituela, eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek euskaldunak direla nabarmendu nahi dute. Eta, beraz, herritar horiei ere euskaraz hitz egiteko eskatu nahi diiete gainerako herritarrei kanpaina honekin.

Bideoan duzue informazio guztia: youtu.be/Qht1tSMO5ck
footerra
facebook instagram twitter youtube website