Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

10.
zenbakia



2023ko azaroaren 10a

Berri Orokorrak

1. San Tomas azokan lan egiteko deia HH5 eta LH2. mailako gurasoei

Abenduaren 19an, goizean, San Tomas azoka antolatzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa dugu. Ikasturteko antolaketan adierazi bezala, HH5 eta LH2. mailako gurasoei dagokizue eginkizun hau. Horregatik, bereziki maila horretako gurasoei egiten dizuegu deia. Noski, beste inor prest balego, izena eman dezake.

Egun horretan 08:00eatn frontoian elkartuko gara: postuak prestatu, txistorra pintxoak egin eta 12:00etan jaso. Izena emateko, jarraian duzuen inprimakia bete (atal guztiak, mesedez): https://forms.gle/Lp8exNkT1F9WwbhT8

Laguntzeko izena ematen duzuenen artean antolatuko dugu azoka eta, agian, ez zaizue zuen seme-alaben mailako postuan egokituko.

Izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da. Antolaketarako bilera eguna, berriz, azaroaren 28an, 17:00etan, jantokiko goiko aretoan.

2. Gabon kantak: gurasoen iritzia

Gabon kanten errepertorioaren inguruko galdetegia bete dezazuen eskatzera gatoz: https://forms.gle/SZpNxzD75VqNwUqR7. Gaiaren inguruko lanketa egiten ari garenez, eta gerora erabaki adostuak hartu ahal izateko, zuen iritzia ezagutzea beharrezkoa irizten dugu.

Azaroaren 17a baino lehen, familia bakoitzeko iritzi bakarra betetzea eskertuko dugu.

3. Guraso Ordezkarien bilera: azaroaren 13a, astelehena

Guraso Ordezkarien bilera egingo dute azaroaren 13n, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.

Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

Apartekoak

1. Erraldoi Txikien kamisetak

Oiartzungo erraldoi txikien kamisetak sortu dituzte. Eskuratu nahi?
  • Galdetegi honen bidez erosteko aukera duzu: https://forms.gle/tuLqSig5BytnMjYe6
  • Eskaera egiteko azkeneko eguna: azaroak 25.
  • Kamiseta bakoitzak 12€ko prezioa du (kamiseta jasotzean eskura ordaindu behar da).
Kiñu, Blenda, Arkotx eta Arrasku zain dituzu!

2. Gabonetako apaingarriak sortzen

Bihar larunbata, azaroak 11, Gabonetako apaingariak egingo dituzte Abaraxkako kideek Ugaldetxoko auzo elkartean. Bertan elkartuko dira 16:30ean. Deialdia LHko haurrentzat da.

Helburua egindako lanekin herria apaintzea da.

Anima zaitezte!
GABONETAKO APAINGARRIAK SORTZEN
Geruzak

3. Geruzak: aurkezpena, hilaren 16an

Jakin Fundazioak eta Elkarrek GERUZAK egitasmoa abiatu zuten iaz. Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea helburu duen ikus-entzunezko sorta da. Pentsamendu kritiko eta autonomorako espazio bat, ikus-entzunezkoen bitartez eta material osagarrien laguntzaz eztabaida eta kultur transmisioa bultzatu nahi dituena. Gazteentzat gazteekin egina.

Bigarren sorta bat sortu berri dute eta horien aurkezpena Oreretako Badalaben egingo dute azaroaren 16an. Oiartzungo gazte eta feminista taldeak parte hartzera animatu dituzte. Zabaldu eta azaldu!

Izena emateko: kaixo@geruzak.eus eta www.geruzak.eus.
footerra
facebook instagram twitter youtube website