Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

9.
zenbakia



2023ko azaroaren 3a

Berri Orokorrak

1. Xiberoko ikastolen alde elkartasuna hedatzen

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basabürüan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai jartzen dituzte Gabonetarako. Iaz, 2.200 saski saldu zituzten.

Hiru saski dituzue aukeran:
  • Pettarra 50€: Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak.
  • Arbaila 57€: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisana eta pastak.
  • Basabürüa 68€: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.
Osagai guztiak, produkzio txikiko ekoizleenak dira. Kalitate handiko eta bertan ekoiztutako produktuak eskaintzen dituzte.

Xiberoko ikastolen saski salmenta azaroaren 26an bukatuko da. Haurtzaro Ikastolan abenduaren 16tik aurrera egingo dugu banaketa. www.ikaskoli.eus webgunean eros ditzakezue, eta eskuratzeko guneak ere webgunean hautatu behar dituzue.

Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!
Eider Goiburu 2023ko azaroa

2. Guraso Eskolen lehen saioa, asteartean, azaroak 7

Gure haurrak eta nerabeak nola hezi berdintasunean. Eider Goiburu Moreno.
  1. Azaroak 7: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat. Zaintza zerbitzua eskainiko dugu, izena eman dutenentzat.
  2. Azaroak 16: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
Bigarren saioa, azaroaren 16koa, aurrera aterako den edo ez jakiteko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen duzue izena emateko inprimakia. Epea: azaroak 9, osteguna. Izen-emate kopuruaren arabera, zaintza eta itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.

Animatu!

Apartekoak

1. Txerri Egunean postua jartzeko deialdia

2023ko Oiartzungo Txerri Eguna antolatzen ari dira eta postua jartzeko izen-emate epea zabaldu dute. Parte hartzeko, garrantzitsua da atxikita dituzuen baldintzak ongi irakurtzea eta jarraian duzuen inprimakia zuzen betetzea.
Txerri Eguna
Azkue Memoriala

2. X. Azkue Memoriala

Gaur ostirala, azaroak 3, bihar larunbata 4 eta etzi igandea 5, X. Azkue Memoriala izango da Errenterian, Irunen eta Oiartzunen, Jose Manuel Azkue organista oiartzuarrari eskainia, organo eta harmonium kontzertuekin.
  • Azaroak 3, ostirala, 19:00etan, Errenterian (Agustinetako komentuan). Aurkezpena eta kontzertua: Charles Chaplinen Modern times. Organista: Loïc Mallié.
  • Azaroak 4a, larunbata, Irunen (Juncal parrokian).
    • 11:30ean, organoaren bisita gidatua. Organista: Ignacio Arakistain.
    • 20:00etan, kontzertua: Charles Chaplinen City Lights. Organista: Loïc Mallié.
  • Azaroak 5, igandea, 18:30ean. Oiartzunen (Landetxen). Aurkezpena eta kontzertua: Charles Chaplinen Easy Street. Harmoniuma: Óscar Rodríguez.
footerra
facebook instagram twitter youtube website