Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

8.
zenbakia



2023ko urriaren 27a

Berri Orokorrak

1. Xanistebanetan ikastolako tabernan lan egindakoentzat afaria

Xanistebanetan ikastolako tabernan lanean parte hartu duzuenentzat, afaria antolatu du Txosna Batzordeak. Artaso elkartean izango da azaroaren 10ean, 21:00etan. Izena emateko, bete inprimaki hau.

Azken eguna azaroaren 6a, astelehena, izango da. Afaria lanean aritako guztiei irekia dago. Ikastolan seme-alabarik ez duenik ere badagoenez, zabal ezazue mezua haien artean ere.

2. Gau Beltza ikastolan

Gau Beltzaren harira, egunotan ikastolan girotze jarduerak egiten ari gara. LH5. eta LH6. mailako ikasleek, esaterako, eskulanak egin dituzte Itturri Merkatari Elkarteko dendetako erakusleihoak apaintzeko.

Koplak ere entseatzen ari gara. Jon Martinek idatzitakoak dira eta doinua, Dios te salbe abestiarena da. Jon Martin bera etorriko da HHn gurekin abestera.

Zuen eskura ere jarri nahi ditugu, ezagutu ditzazuen. Zuek ere ikasi herrian kantatzeko, hilaren 31n. Animatu!

3. Sarrera ordua baino lehen etortzen diren ikasleak

Goizean edo arratsaldean ikastolara sarrera ordua baino lehenago etortzen diren ikasleen kasuan ondoren adierazten den moduan jokatuko dugula gogorarazi nahi dizuegu:

1. Goizean:
a. Goizeko zaintza zerbitzua: ikastolan zaintza zerbitzua badagoenez, bertara joan beharko luke ikasleak.
b. Pasilloetan gelditzen diren ikasleak: bertan egoten utziko zaie, beti ere, beren jokabidea egokia den bitartean. Jokabide desegokirik gertatuko balitz, zuzendaria gurasoekin/gurasoarekin harremanetan jarriko da.

2. Arratsaldean:
a. Jantokiko zerbitzu garaian: arratsaldean ikasleak ikastola ordua baino lehenago etortzen direnean, jantokiko ikasleekin batera ikastolako eremu ezberdinak erabiltzeko aukera izango dute. Ikasle horien jokabidea egokia den bitartean. Baina jantokikoak ez diren ikasle horiekiko erantzukizunik ez dute begiraleek hartuko. Jokabide desegokia den kasuetan, zuzendaria gurasoekin edo gurasoarekin harremanetan jarriko da.
b. Pasilloetan gelditzen diren ikasleak: bertan egoten utziko zaie, beti ere, beren jokabidea egokia den bitartean. Jokabide desegokirik gertatuko balitz zuzendaria gurasoekin edo gurasoarekin harremanetan jarriko da.

Ikastolako bizikidetza ahalik eta osasuntsuena izan dadin, gurasoei ere gai honetaz etxean hitz egitea eskatzen dizuegu, funtzionamendu onerako beharrezkoa baita guztion konpromisoa.

4. Guraso Formazioa: lehen bi saioak

Lehen bi saioak azaroan izango ditugu:
  1. Gure haurrak eta nerabeak nola hezi berdintasunean. Eider Goiburu Moreno.
    1. Azaroak 7: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
    2. Azaroak 16: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
Saio horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen duzue izena emateko inprimakia. Saioetarako epeak astebete lehenago itxiko ditugu. Izen-emate kopuruaren arabera, zaintza eta itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.

Animatu!
Eider Goiburu 2023ko azaroa

5. Azaroaren 4ko Bilboko manifestaziora joateko autobusa

Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat: azaroaren 4ko Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dugula gogoarazi nahi dizuegu. Irteera ordua: 15:00etan ikastolako aparkalekutik. Txartelak salgai idazkaritzan, urriaren 30 arte. Prezioa: helduak 10€, umeak 7€.
Gau beltza egitarau osoa

Apartekoak

1. Gau Beltza, aste osoko egitaraua

Hemen duzue Gau Beltzaren herri mailako egitaraua. Gaur hasiko dira ekintzak, urriaren 27an.

Aurten ez da egun bakarrera, hilaren 31ra mugatzen egitaraua, aste osokoa da!

Ikusi eta mozorrotu!
URRIAK-31-GAU-BELTZA-2023-1024x1449

2. Udazkeneko Kontzertua: Commedia Nova

Bihar larunbata, urriak 28, Udazkeneko Kontzertua izango da Oiartzungo Landetxe aretoan. Bertan Commedia Nova bikoteak Istampitta ikuskizuna emango du: Musika eta Dantza Erdi Arotik Barrokora.

Gaby Bultmann berlindarrak eta Daniele Ruzzier veneziarrak osatutako Commedia Nova bikoteak ahotsaz gain, musika eta dantza biltzen dituen emanaldia eskainiko du. Hainbat flauta mota ezberdin (horien artean arrabita-flauta) eta perkusiozko soinu-tresnak joko dituzte.
  • Landetxen (Oiartzun)
  • Urriak 28, 19:00etan
  • Sarrera: 8€
  • Erreserbak: artxiboa@soinuenea.eus
  • Tiketak: egun berean leihatilan
footerra
facebook instagram twitter youtube website