Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

7.
zenbakia



2023ko urriaren 20a

Berri Orokorrak

1. Guraso Formazioa: lehen bi saioak

Guraso Formazioa izango dugu aurten ere, 5. buletinean aurreratu genizuen bezala. Hauek izango dira saio guztiak:
Guraso Eskolak 2023-24
Lehen bi saioak azaroan izango ditugu:
  1. Gure haurrak eta nerabeak nola hezi berdintasunean. Eider Goiburu Moreno.
    1. Azaroak 7: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
    2. Azaroak 16: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
Saio horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen duzue izena emateko inprimakia. Saioetarako epeak astebete lehenago itxiko ditugu. Izen-emate kopuruaren arabera zaintza eta itzulpen zerbitzuak ere eskainiko ditugu.

Animatu!

2. Hendaiako ikastolako txokolate egutegia

Hendaiako Gure Ikastolatik, ohitura duten bezala, aurten ere Eguberrietako txokolate egutegiaren salmentarekin hasi dira. Txokolateak urterokoak dira, Baigorriko Laia txokolategian eginak. Salneurria ere ez da aldatu eta 10 eurokoa izango da. Eskariak inprimaki bidez egin behar dituzue. Urriaren 31, asteartea, izango da azken eguna: https://forms.gle/aSh4aT9yQojD2x1TA

Egutegiak ordaintzeko eta jasotzeko informazioa mezu elektroniko bidez bidaliko dizuegu erosketa egiten duzuenei.
Hendaiako txokolateak

3. Azaroaren 4ko Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dugu

Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat: azaroaren 4ko Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatuko dugu. Irteera ordua: 15:00etan. Txartelak salgai idazkaritzan, urriaren 30 arte. Prezioa: helduak 10€, umeak 7€.

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.

Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan.

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera. Guztion indarra beharko dugu azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko.

Anima zaitez! Denon artean egingo dugu!

4. Errigoraren saskiak: Euskarari Puzka 2023

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka Errigoraren kanpaina. Gaurtik, urriaren 20tik, azaroaren 9ra arte, eskatu zure 10 urte bete-bete saskia 50€-an.

Saski bakarra osatu dute: "Originala, biribila eta biderkatzailea". 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional elkarrekin. 5 produktu amankomunak –zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa– eta beste 4 produktuak gainontzeko ohiko produktuekin osatuta.

Eskaerak egiteko: www.errigora.eus (jasotzeko puntu bezala aukeratu Haurtzaro Ikastola).

5. Seaskaren lan eskaintza

Seaskak, Iparraldeko ikastolen elkarteak Baionako Etxepare lizeorako bilatzen du:
  • Fisika/Informatika irakasle ordezko bat
  • Lanaldi osoan
  • Ikasturte guztirako
Kurrikuluma eta motibapen gutuna bidali mibargarai@seaska.eus

Eskolaz kanpokoak

1. Bihar hasiko dira Eskola Kiroleko jardunaldiak

Bihar, urriak 21 larunbata, hasiko dira Eskola Kirola larunbateko jardunaldiak. Hemen duzue informazio koadroa:
Eskola Kirola Urriak 21
EGITARAUA

Apartekoak

1. Haurren aurrean helduok heldu, egitaraua

Atzo, osteguna hilak 19, hasi zen herriko Haurren aurrean helduok heldu dinamika. Ondoko argazkian duzue dinamikaren berri ematen duen eskuorria. Jarraian epe motzeko deialdiak:
  • Gaur, urriak 20, ostirala: Mugi Boogie!! Dantza eta jolasa familian egiteko aukera. Plazan, 17:00etan.
  • Urriak 23, astelehena: Jolas ta kantu tailerra. 0-5 urteko haur eta gurasoentzat. Ludotekan izango da, 17:00etan.
  • Urriak 24, asteartea: Nola eragin gure seme-alaben hizkuntza ohituretan? tailerra. Gurasoei zuzendua. Udal pleno aretoan izango da, 17:00etan. Tailerra ongi prestatzeko izen-emate fitxa betetzea beharrezkoa da. Jarraian esteka: https://labur.eus/1Pdvp

2. Don Boscoren eta Talaiosen lantegi eskaintza

Don Bosco ikastetxeak eta Talaios kooperatibak 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako eta konpetentzia digitalak lantzeko 5 tailer prestatu dituzte. Pertsona helburua horiek izanik ere, heldu guztientzat zabalik dago.

Tailer horiek euskaraz (16:30-18:00) eta gaztelaniaz (18:00-19:30) emango dituzte, arratsaldez, bakoitza txanda desberdinetan.

Don Boscon bertan emango dituzte tailerrak, baina bat Merkatuzarren izango da (eskuorrian duzue informazio osoa). Bertan duzue aurrez izena emateko kodea ere, eta hemen helbidea: labur.eus/formul.

Animatu!

3. Zer nolako Oiartzun nahi duzu?

Bihar larunbata, urriak 21, Utopiak mural margoketa egingo dute Abaraxkako kideek. 10:30ean elkartuko dira Kontzejupe plazan, ludotekaren kanpoaldean.

Bereziki 6-12 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta.

Joan amesten duzuen Oiartzun marraztera. Anima zaitezte!
UTOPIA Mural margoketa_Haziak Hitzen Lihoa_2023

4. Lur Kortaren ipuin kontaketa: urriak 27, ostirala

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren eskutik:
  • Eguna: urriak 27, ostirala
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 2-3 haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko ditugu:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.
Aldaketak sortzen

5. Aldaketak Sortzen programa

Eskualdeko, Oarsoaldeko, sortzaileek Aldaketak Sortzen programa sortu dute, haurrei eta familiei zuzenduta.

Ondoko argazkian duzue informazio guztia.
footerra
facebook instagram twitter youtube website