Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

13.
zenbakia



2024ko azaroaren 29a

Euskararen Astea

Berri Orokorrak

1. Batzar Nagusia: abenduak 11, asteazkena

Gogoratu ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 11n, asteazkena, izango dela.

2. Prosa eta Poesia: sari banaketa, abenduaren 4an

Datorren asteazkenean, abenduaren 4a, Xabier Lete XXXVII. Prosa eta Poesia lehiaketako sari banaketa egingo dute, 17:00etan Landetxen. Aurrez eserlekua erreserbatu beharko duzue Landetxeko webgunean.

Adi gure sarituei!

3. Abenduak 3, jai eguna

Gogorarazi nahi dizuegu datorren asteartea, abenduak 3a, jai eguna dela eta eta ikastola itxita egongo dela.

4. Abenduak 5, osteguna, San Nikolas Txikia

Dakizuen bezala, abenduaren 5ean, osteguna, San Nikolas Txikiaren Eguna da. Haurtzaro Ikastolako 2 urtetik 7 urte bitarteko ikasleak eta irakasleak abestera aterako gara, ohitura dugun bezala. Gogoratu, ikasleek ez dutela inolako jantzi berezirik ekarri behar.

Ibilbidearen xehetasunak jarraian aipatzen dizkizuegu:
  • Haur Hezkuntza, 2 urtekoak: 10:15ean ikastolan eta auzoan ariko dira kantari.
  • Haur Hezkuntza, 3 urtekoak: 10:00etan, Okindegia, Elorrondo kalearen hasiera eta Pikagaraiko etxeak.
  • Haur Hezkuntza, 4 urtekoak: 10:00etan, Landetxe plaza, Mendiburu kalea, San Juan kalea, Euskal Herria plaza eta San Esteban plaza.
  • Haur Hezkuntzam 5 urtekoak: 10:00etan, Erriberane, Arraskularreko ingurua, Ibargaingo etxeak, Petra Lekuona zaharren egoitza eta San Esteban plaza.
  • LH1. eta 2. maila: 09:30ean Iturriotzera joango dira.
Inguru horietan bizi bazarete, harrera ona egingo diguzuelakoan gaude; beste kasuetan, ibilbide honetara ingura zaitezten animatzen zaituztegu.

OHARRA: Eguraldi txarra egiten badu, 11:25ean, ikastolako frontoian elkartuko gara.

5. Abenduaren 19a: kontuan hartzeko ohar garrantzitsuak

Abenduaren 19a izango dugu hiruhileko honetako azken eguna, eta eguerdian bukatuko dugu, 12:00etan.
  • JANTOKI zerbitzuaren antolaketa:
    • HHko eta LHko ikasleek 12:00etan bazkalduko dute, eta zerbitzua 14:30ean amaituko da.
    • DBHko ikasleen egun horretako ordutegia 10:00-12:00 izango da eta 13:15ean bazkalduko dute. 12:00-13:15 bitartean zaintza izango dute, eta jantoki zerbitzua 14:30ean amaituko da.
    • Jantokian geratzen diren 3 urteko haurrek siestarik ez dute egingo egun horretan.
    • Abenduaren 19ko aldaketak adierazteko epea abenduaren 12an, 17:00etan, BUKATZEN da.
      • Ostegunetako erabiltzailea bazara eta 19an jantokia EZ baduzu erabiliko, INPRIMAKIA bete behar duzu: https://forms.gle/ZyMtBf67ULZQiaaP7. Ondoren adierazitako bajak kobratu egingo ditugu.
      • Ostegunetako erabiltzailea ez denak eta EGUN HORRETAN JANTOKIA ERABILI NAHI DUENAK idazkaritzan adierazi behar du, ohiko bideetatik, 7 egun aurretik (abenduak 12an, osteguna, gehienez).
  • Eskolaz Kanpoko Ekintzarik EZ DA IZANGO.

6. Gabonetarako opari ona... Liburu bat edo bi...

Gabonak ate joka ditugu eta askotan ideia beharrean ibiltzen garenez, hona hemen Euskal Herriko zenbait erakundek osatutako euskarazko liburu interesgarrien gidak:

Apartekoak

1. Euskarazko Produktuen Katalogoa

Euskarazko Produktuen Katalogoa jasoko duzue zuen seme-alaben eskutik (LH1 eta DBH1. Gainontzekoek, orri markatzailea). Digitala ere kontsulta dezakezue: https://www.katalogoa.eus.

Euskarazko Produktuen Katalogoa 1998. urtean argitaratu zen lehendabiziko aldiz. Nafarroako udal gutxi batzuek abiatu zuten ekimena orduan, eta 115 toki-entitate dira gaur egun parte hartzen dutenak, 200 udaletik gora guztira.

Euskal Herriko lurralde eta ezaugarri oso ezberdinetako hainbat herritako udalek egin dute bat euskarazko produktuak sustatzeko. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dira. Katalogoan era askotako zortzi ataletan sailkatuta daude: aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak, eta gurasoentzako materiala.

2. Euskararen Astea

Atzo hasi zen herriko Euskararen Astea. Ekimenetan parte hartzera animatu
  • Bihar, larunbata azaroak 30, egun guztiko plana izango da:
    • 10:00etatik aurrera, HemenGUK azoka.
    • 10:30etik 13:30era, Jokai taldeak euskal mitologian oinarritutako jolasak dinamizatuko ditu familia guztiarentzat.
    • Arratsaldean, Euskaraokea.
    • 20:30ean, bertso afari biyurria.
  • Asteartea, abenduak 3, Euskararen Eguna: 18:00etan baietz herri argazkian elkar topatu! Euskarak behar gaitu, ea zenbat jende biltzen garen!
  • Egitarau osoa, argazkian.
Euskararen Astea
footerra
facebook instagram twitter youtube website