|
|
|
12. zenbakia
2024ko azaroaren 22a
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Kontseilu Errektoreko kideak berritzeko lehen fasea
Gurasoen artean Kontseilu Errektoreko kideak berritzeko hautaketa prozesuaren lehenengo fasea martxan jarriko dugu.
|
Astebeteko epea duzue erantzuteko.
|
|
2. Azaroak 25: Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna
Hurrengo astelehenean, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguneko aldarrikapenekin bat egingo dugu ikastolan. Indarkeria mota hori prebenitzeko eta kontzientziaziorako Tutoretza Ekintza Planean txertatuta dugun mailaz mailako lanketarekin jarraituko dugu HH3tik hasi eta DBH4ra bitarte.
|
Egun horretan, beltzez jantzita etortzeko deia egin nahi dugu, baita herri mailan antolatutako Udazken Feministako egitarauaren barnean dauden elkarretaratzera eta ekintzetara animatu ere.
|
Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu, ikastola parekideago baten alde lanean jarraitu ahal izateko, komunitateko edozein kidek proposamenak, zalantzak, iradokizunak, alternatibak... izanez gero, ondorengo helbidea dugula horiek bidaltzeko txokoa: hezkidetzabehatokia@haurtzaro.ikastola.eus
|
Indarkeria matxistarik gabeko komunitatearen alde jarrai dezagun!
|
|
3. Euskararen Nazioarteko Eguna Haurtzaro Ikastolan
Datorren abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, jaieguna dugunez, ikasleekin azaroaren 29an, ostiralean, ospatuko dugu.
|
Goizean, Eskuttun euskara elkarteko kideek, LHko eta DBHko geletan, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA zertan datzan azalduko dute eta euskararen aldeko konpromisoak hartuko dituzte. Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxoren bisita jasoko dute, eta haren urtebetetzea ospatuko dute. Saioan bertan, astean zehar egindako opariak eskainiko dizkiote Argitxori.
|
Egunean zehar hainbat ekintza egingo dituzte Eskuttuneko kideek gidatuta: Altxa eskuak abestia eta dantza entseatu, Kahoot jolasa… Arratsaldean, komunitate guztiak parte hartuko duen emanaldiaz gozatuko dugu.
|
Jakin badakigu euskararen inguruan ikastolan egindakoa eraginkorra izateko, denon parte-hartzea beharrezkoa dela, eta familiaren esku-hartzea ere bai. Hori dela eta, zuei zuzentzen gatzaizkizue, euskararen alde zuen ekarpena egin dezazuen:
|
- Familia arteko hizkuntza euskara izateko, euskaraz aritzea bultzatuz eta positiboki baloratuz.
- Lagunen arteko hizkuntza ere, euskara izan dadin saiatuz.
Beraz, azaroaren 29an, 14:45etik aurrera, ekitaldian gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
|
|
4. Abenduak 6, ohar garrantzitsua
2024-25 ikasturte honetako egutegia onartu genuenean Euskal Egutegia jarraitzea erabaki genuen eta, ondorioz, abenduaren 6an, ostirala, Haurtzaro Ikastola irekita egongo da eta bere zerbitzu guztiak eskainiko ditu. Kontuan izan, egun honetan ikastolara ez etortzeak, ikasleari ez diola galera akademikorik suposatuko.
|
|
5. Abenduak 6: jantoki zerbitzua
Abenduaren 6ko eguna, ostirala, antolatu behar dugu jantokian.
|
Epea azaroaren 29an bukatuko da, ostirala, 17:0Oetan. Ondoren adierazten dizkiguzuen bajak KOBRATU EGINGO DITUGU.
|
Ostiraletako erabiltzailea ez denak eta egun horretarako alta eman nahi duenak ohiko bideetatik egin dezake, beti ere 7 egun aurretik baldin bada. Epea: azaroak 29, ostirala.
|
|
|
|
6. Arberoako ikastolaren denda
Orain dela 4 aste Arberoako Ikastolak su hartu zuen eta sustengu kanpaina bat abiatu dute, beraien proiektua aurrera eraman ahal izateko. Internet bidez denda txiki bat ireki dute: https://arberoadenda.wixsite.com/ikastola
|
|
|
|
7. Guztioi esker inoizko ekarpenik handiena doa Errigorara!
Inoiz saskien bidez bidalitako ekarpenik handiena jasoko du Agerreko euskalgintzak: 16.000 saski eta 230.000 eurotik gora!
|
Mila esker denei zuen ekarpenagatik!
|
|
|
|
8. Batzar Nagusia: abenduak 11
Aurreratu nahi dizuegu ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 11n izango dela, asteazkena, hitzordua gordetzeko.
|
|
9. San Tomas azokan lan egiteko deialdia LH3ko eta LH5eko gurasoei
Abenduaren 19an, goizean, San Tomas azoka antolatzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa dugu. Ikasturteko antolaketan adierazi bezala, LH3 eta LH5. mailako gurasoei dagokizue eginkizun hau. Horregatik, bereziki maila horretako gurasoei egiten dizuegu deia. Beste inor prest balego, izena eman dezake, noski.
|
Egun horretan 08:00etan frontoian elkartuko gara: postuak prestatu, txistorra pintxoak egin eta 12:00etan dena jaso. Izena emateko, jarraian duzuen inprimakia bete (atal guztiak, mesedez): https://forms.gle/Lp8exNkT1F9WwbhT8
|
Laguntzeko izena ematen duzuenen artean antolatuko dugu azoka eta, agian, ez zaizue zuen seme-alaben mailako postuan egokituko.
|
Izena emateko azken eguna azaroaren 28a, osteguna, izango da. Antolaketarako bilera eguna, berriz, abenduaren 4a, asteazkena, 17:00etan, jantokiko goiko aretoan.
|
|
|
|
Apartekoak
1. Udazken Feminista
Azarorako eta abendurako zenbait ekintza antolatu dituzte. Jaso datak!
|
|
|
|
2. Euskararen Eguneko Komiki Lehiaketa
Oarso Bidasoko Hitzak Euskararen Eguneko I. Komiki Sariketa: jarri du martxan.
|
- GAIA: Euskaraz nahi dugu hitz eta jolas.
- PARTE-HARTZAILEAK: Oarsoaldeko eta Bidasoko 6tik 12 urtera arteko gazteak.
- FORMATUA eta ENTREGA: A4 tamainako orrian egingo dira, eta digitalizatuak Hitzaren webguneko atal berezira igoko dira, eskatutako datuen formularioa betez. 4 orrialde izango dituzte gehienez.
- EPEA: 2024ko abenduaren 2ra arte (astelehena).
|
|
|
3. Gaur, Itturri Arratsaldea
17:00etatik 20:00etara puzgarriak, zirko tailerra, txokolatada, patata tortilla dastaketa…
|
Eguraldi onarekin, Doneztebe plazan; eta eguraldi txarrarekin, Haurtzaro Ikastolako frontoian.
|
|
|
|
4. Azaroak 23, indarkeria matxistaren aurka
Azaroaren 25ean, astelehenean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna denez, bihar larunbata, azaroak 23, hainbat ekintza izango dira Abaraxkan, gaia lantzeko asmoz. Ekintzak 16:30ean hasiko dira. Bertan, apaingarriak, murala… egingo dituzte.
|
|
|
|
|
|
|