|
|
|
11. zenbakia
2024ko azaroaren 15a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Batzar Nagusia: abenduak 11
Aurreratu nahi dizuegu ikasturteko Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 11n izango dela, asteazkena, hitzordua gordetzeko.
|
|
2. Azaroak 27 eta abenduak 3, jai egunak
Gogorarazi nahi dizuegu azaroak 27a, asteazkena, eta abenduak 3a, asteartea, jai egunak direla eta eta ikastola itxita egongo dela.
|
|
|
|
3. Guraso Ordezkarien bilera: azaroak 18, astelehena
Guraso Ordezkariek bilera egingo dute azaroaren 18an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.
|
Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.
|
|
4. San Tomas azokan lan egiteko deialdia LH3ko eta LH5eko gurasoei
Abenduaren 19an, goizean, San Tomas azoka antolatzeko gurasoen laguntza ezinbestekoa dugu. Ikasturteko antolaketan adierazi bezala, LH3 eta LH5. mailako gurasoei dagokizue eginkizun hau. Horregatik, bereziki maila horretako gurasoei egiten dizuegu deia. Beste inor prest balego, izena eman dezake, noski.
|
Egun horretan 08:00etan frontoian elkartuko gara: postuak prestatu, txistorra pintxoak egin eta 12:00etan dena jaso. Izena emateko, jarraian duzuen inprimakia bete (atal guztiak, mesedez): https://forms.gle/Lp8exNkT1F9WwbhT8
|
Laguntzeko izena ematen duzuenen artean antolatuko dugu azoka eta, agian, ez zaizue zuen seme-alaben mailako postuan egokituko.
|
Izena emateko azken eguna azaroaren 28a, osteguna, izango da. Antolaketarako bilera eguna, berriz, abenduaren 4a, asteazkena, 17:00etan, jantokiko goiko aretoan.
|
|
Apartekoak
1. Lur Kortaren ipuin kontaketa: azaroak 19, asteartea
Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
|
- Eguna: azaroak 19, asteartea
- Ordua: 17:00
- Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko ditugu:
|
- Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
- Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
- Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
- 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.
|
|
|
2. Kandelen inguruko ipuinak
Gaur, ostirala azaroak 15, Abaraxka ludotaketa itxita egongo da, ipuinak ikustera eta entzutera joateko. Hitzordua:
|
- Kandelen inguruko ipuinak
- 18:00etan
- Udaletxeko pleno aretoan
|
|
|
3. Goonies filmaren proiekzioa
Haur Kultur Zikloaren barruan, Goonies filmaren proiekzioa.
|
SINOPSIA: Mikey hamairu urteko mutikoa da, eta, anaia zaharrenarekin eta lagunekin batera, Goonies izeneko talde bat osatzen dute. Egun batean, etxeko ganbarara igotzea erabakitzen dute, aitak zaharkinak dituen lekura. Bertan, XVII. mendeko altxor galdu baten mapa aurkitzen dute, piraten garaikoa, eta espiritu abenturazalez beteta irtetea erabakitzen dute. Mapak gidatuta, Goonieak Willy Begibakarra pirataren altxor ospetsuaren bilaketa zirraragarrian eta arriskutsuan murgilduko dira. Beren ibilbidean, tranpa burutsu eta buru-hausgarri batzuei egin behar diete aurre, aurrera egin ahal izateko. Gainera, Fratelli izeneko gaizkile familia batek jazartzen ditu, haiek ere altxorra eskuratu nahi dutela.
|
|
|
|
4. Danaren kaltetuei laguntza, ipuin baten truke
Gauza garrantzitsu bat daukagu zuri kontatzeko. Badakizu zer den Còntes per la DANA? Kontalari talde baten ekimena da. Valentziako denboraleak kaltetu asko utzi ditu, tartean kulturan aritzen diren lagunak: galdu dituzte lanerako baliabideak, liburuak, ekipamenduak... dana. Eta beraiei laguntzeko aukera daukagu orain.
|
- Dohaintza bat egin: https://bit.ly/3AnHPj0
- Telefono dei bat jasoko duzu, eta esker onez ipuin bat kontatuko dizugu (zuri edo nahi duzun hirugarren pertsona bati).
- Gozatu kulturaz, babestu kultura! Euskaraz ere entzun ahal izango dira ipuinak: dohaintza egin ondoren, mezu bat jasoko duzu, kontalari bat zurekin harremanetan jarriko dela esanez. Orduan, ipuina euskaraz entzun nahiko zenukeela eskatuz gero, euskal kontalari batekin egingo duzu hitzordua, ipuina entzuteko: bakarrik, taldean, familian... nahi duzun bezala.
- Jarraitu @contesperladana_valencia (Instagram), ekimenaren berri zehatza izateko.
Eskerrik asko eta zabaldu, zabaldu, zabaldu zuen inguruan!
|
|
|
|
|
|
|