|
|
|
10. zenbakia
2024ko azaroaren 8a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. DBH4: Txerri Eguna, bigarren eskuko azoka
DBH4ko ikasleak laguntza eske gatoz: abenduaren 14an, Madalensoron egiten den Txerri Eguneko azokan, bigarren eskuko merkatua jarri nahi dugu.
|
Azaroaren 11tik aurrera, etxean erabiltzen ez dituzuen jostailuak, liburuak, patineteak eta antzekoak, ikastolako LH5-6ko sarrerako ontzietara ekarri, mesedez. Berrerabil daitezkeen gauzak izan daitezela.
|
|
|
|
2. Arberoako ikastolaren alde
Urriaren 28an Donamartiriko Arberoa ikastolan izandako suteak kalte larriak eragin ditu egoitzan. Ama ikastolako bi ikasgela, irakasleen bulegoak eta bilkura gela suntsitu dira. Seaskak material bilketarako deia egin du sareetan eta ekarpen ekonomikoa ere egiteko aukera dago: https://www.helloasso.com/associations/arberoa-ikastola/formulaires/1
|
|
|
|
Eskolaz Kanpoko Ekintzak
1. Mendi Taldearen irteera, atzeratuta
Eguraldiaren iragarpena ikusirik, Mendi Taldeak iganderako aurreikusitako irteera atzeratzea erabaki du.
|
Azaroaren 24an jarri dute hurrengo hitzordua, igandea, eta izena emateko aukera egongo da azaroaren 21era arte, osteguna. Hemen duzue inprimakia: https://forms.gle/3VMVhpqruNWFE51X9
|
|
|
|
Apartekoak
1. Hitzen Lihoa: egitaraua
- Gaur, azaroak 8, ostirala, 19:00etan: Gorputz artistikoak eta literarioak espazio publikoan: desplazamendu feministak mahai-ingurua. Landetxe Kultur Aretoan.
- Bihar, azaroak 9, larunbata:
- 10:00etan, Nahi duguna izango gara antzerki-tailerra, , 9-12 urte bitarteko neskentzat. Karaez 4 lokalean.
- 11:00etan, Gorputzgramak lantegia, helduentzat. Arizmendienean.
- 19:00etan, Artxibo biluzia konferentzia performatiboa. Landetxeko Kultur Aretoan.
- 22:00etan, Gorputzen errebuelta genero anitzeko argazki saioa. Proba-lekuan.
- Etzi, azaroak 10, igandea:
- 11:30ean, Odol mamituak liburuaren irakurketa jarraitua. Kontzejupean.
- 11:00etatik 13:30era, I. Hitzen Lihoa Liburu Azoka Ttikia Kontzejupean.
- 14:00etan, bertso-bazkari literarioa. Girizia elkartean.
|
|
|
2. SMH-Aita Mari, Behobia-Donostian
Behobia-Donostia lasterketa dela eta, Itsas Salbamendu Humanitarioko lankideak-Aita Mari, Laguntasuna Auzo Elkartearekin batera, Errenteria-Oreretako Gabierrotako Evaristo Bozas plazan egongo dira asteburuan.
|
- Bihar, azaroak 9, larunbata:
- 11:00etatik 13:30era, tailerrak eta informazio-hitzaldi bat, SMHa zer den eta zer ekimen egiten dituen. Ezagunenak Aita Mari itsasontziak Mediterraneo erdialdean egiten dituen erreskate-misioak dira. Ondoren itsasontziarekin konexio bat ere egingo dute, parte-hartzaileek ontzia, tripulazioa eta boluntario-taldea ezagutu ditzaten.
- Arratsaldean karpan egongo dira SMHren materiala saltzen (kamisetak, jertseak, poltsak...) eta jendea animatzen Aita Mari ekonomikoki laguntzera, bizitzak salbatzen jarraitu ahal izateko eta PPko Gobernuak VOXekin batera Valentziako Generalitateko portuetan porturatzeagatik ezarri dizkien tasen ordainketari aurre egiteko. Tasa horietatik salbuetsita egongo lirateke erreskate eta laguntza humanitarioko ontziak, Legearen arabera.
- Etzi, igandea 10: egunean zehar ere bertan izango dira.
Oarsoaldeko hezkuntza-komunitate osoa eta egun horretan Errenteria-Oreretako Gabierrotara hurbilduko direnak animatu nahi dituzte migratzera "behartuta" dauden pertsonen egoerari buruzko kontzientzia sortzera, jarduera horietan parte hartzera, eta gure gizartean gero eta hedatuago dauden gorroto-diskurtsoei, arrazakeriari eta xenofobiari aurre egitera.
|
Migratzea eskubidea da. Inor ez da ilegala.
|
|
|
|
3. Sehaska kanten tailerra, bihar
Udazkeneko giro freskoak etxeko goxotasunaren bila eramango ditu familia asko. Giro horretan haurrei kantatu izan zaizkien kantak gogoratzeko helburuarekin antolatu dute tailer hau.
|
- Bihar larunbata, azaroak 9
- 16:30
- Udaletxeko areto nagusian
- Doan
Alaitz Guridi eta Edurne Saizarrek emango duten tailerraren oinarrian sehaska kantak izango dira eta, horien ondoan, haur txikiei kantatu izan zaizkien beste kanta batzuk.
|
Etxeko haurrak, helduak, gurasoak eta aiton-amonak ekitaldi honetan parte hartuz gozatzera gonbidatuta daude; ahal den neurrian, gizakiak, sortu zenetik, berea izan duen ohitura zahar horren transmisioak etenik izan ez dezan.
|
|
|
|
4. Stop Genozidioa
- Azaroaren 27ra arte: Genozidioari stop eskultura erakusketa. Pleno aretoan.
- Gaur, azaroak 8, ostirala: Palestinaren aldeko performantzea Oiartzungo plazan, 17:30ean. Herritar guztien beharra dute. Palestina bizitzen ari den genozidioaren irudikapen xume bat egiten saiatuko dira. Bertan emango dituzte argibideak. Guztion artean genozidioa salatu eta Palestinari elkartasuna bidaliko diogu.
- Azaroak 14, osteguna: Ehun urteko gerra Palestinaren aurka liburuaren aurkezpena. 19:00ean, pleno aretoan.
|
|
|
5. Paperekin jolasean
Origamiak eta mandalak sortzen. Oraingoan, Ugaldetxoko lokalean jarri dute hitzordua Abaraxkako kideek.
|
- Bihar larunbata, azaroak 9
- 16:30ean
- Ugaldetxoko lokalean
|
|
|
|
|
|