Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

9.
zenbakia



2024ko urriaren 31

Zero zabor

Berri Orokorrak

1. Talde Berdea: azaroko keinua

KEINUA: Ikastolara hamaiketakoa edo merienda ekartzerakoan, ahal den zabor gutxiena sortzeko, ontzi berrerabilgarriak erabili. Eta zaborra sortzen dugunean, ongi sailkatu!

Argi dago zabor asko sortzen dugula gure egunerokoan, eta plastikoaren kudeaketa arazo larria bihurtzen ari dela. Zenbakiak beldurgarriak dira: Oiartzunen urtean pertsonako 40,6 kilo plastiko hondakin sortzen dira gutxi gorabehera. Gainera, zenbait plastikozko material oso denbora gutxian erabiltzen dira. Adibidez, plastikozko poltsak 12 minutuz erabiltzen dira, batez beste, baina desegiteko 10-1.000 urte bitartean behar dira.

Zer gertatzen da plastikoarekin guk erabili ondoren?

Zoritxarrez, sortzen den plastikoaren %35 bakarrik birziklatzen da. Beraz, oso garrantzitsua da nork bere hondakinak ongi sailkatzea.

Gainerakoa, erabiltzen dugun plastikoaren %65, gure artean barreiatua dago, batez ere, itsasoan. Gure itsasoetan dagoen plastiko kopurua handia da; Frantziaren tamainako zabor uharteak daude ozeanoetan. Baleek, dortokek, itsas txakurrek irentsi egiten dituzte plastiko handiak janaria direlakoan, eta ito egiten dira. Horrez gain, itsas hondoan pilatutako plastikoek bertan bizi beharreko alga eta landareei hazkundea galarazten diete.

Hala ere, plastiko handiak errazak dira topatzen. Okerrena plastiko txikiak, mikroplastikoak, dira.

Plastikoa degradatu egiten da, eta zati txikiagoetan zatitu, mikroplastikoak sortuz. Mikroplastikoak ikusezinak dira guretzat, baina egon badaude, eta horiek kate trofikora eta ozeano hondora igarotzen dira. Beraz, kaltegarriak dira ingurumenerako, naturarako, baita gizakien osasunerako ere.

Horregatik Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu zuen egunerokoan ahal duzuen zabor gutxiena sortzera. Adibidez: ikastolara hamaiketakoa edota merienda ekartzerakoan ontzi berrerabilgarriak erabiltzera. Eta zaborra sortzen duzuenean ongi sailkatzera.

Xumea irudituagatik, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.

MIKROPLASTIKOEI buruzko informazio gehiago:
https://youtu.be/KhPrHynr-7A?si=YHQfNH5XUDpCrccz
Jolaslekuko zikinkeria 3
Jolaslekuko zikinkeria 2

2. Jolaslekuaren erabilera: hausnarketa

Arratsaldetan jolaslekuan egoten zareten familia al zarete?

Ingurua nola dagoen begiratzen al duzue?

Hartu 5 minutu ingurua begiratzeko eta egoeraz hausnartzeko.

Eta nik/guk zer egin dezaket/dezakegu arduraz jokatzeko?

Egin hausnarketa etxekoekin!
Jolaslekuko zikinkeria 1

3. Treba Gaitezen Elkarrekin: Leyre Cano

Lehen bi saioak:
  1. ARAUAK ETA MUGAK II: kasu praktikoak. Leyre Cano.
    1. Azaroak 7, 17:00etan: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.
    2. Azaroak 12, 17:00etan: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4. mailako familientzat.
Saio horiek aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat pertsona etorriko zareten. Hemen dituzue izena emateko inprimakiak:
Saioetan apuntatzeko epeak astebete lehenago itxiko ditugu. Izen-emate kopuruaren arabera eskainiko ditugu zaintza eta itzulpen zerbitzuak.

Animatu eta treba gaitezen elkarrekin!
Leyre Cano, azaroa 2024

4. Guraso musikarien parte-hartzea Ekintza Osagarrietan

Ikastola komunitate osoak parte hartzen duen Ekintza Osagarriak aberasteko, gurasoen laguntza ezinbestekoa da, eta hitzordu hauetan, bereziki musikariena:
  • San Nikolas egunean, abenduaren 5ean, HHko eta LH 1go zikloko ikasleekin goizean ateratzeko.
  • Olentzero egunean, abenduaren 24an, goizez, ikastolako hainbat ikasle talderekin ateratzeko.
  • Oles, Oles ospakizuna dela eta, ikasturte honetan LH 2. eta LH 3. zikloetakoek otsailaren 4ean kantatuko dute 14:30ean.
Ekimen hauetakoren batean parte hartzeko prest izanez gero, zuen gelako Guraso Ordezkariarekin harremanetan jarri.
Xiberoko saskiak

5. Xiberoko ikastolen alde elkartasuna hedatzen

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basabürüan, eta Eperra Pettarrean) tokiko mozkinekin osatutako saskiak salgai jartzen dituzte Gabonetarako. Iaz, 2.200 saski saldu zituzten.

Hiru saski dituzue aukeran:
  • Pettarra 50€: Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak.
  • Arbaila 57€: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisana eta pastak.
  • Basabürüa 68€: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.
Osagai guztiak, produkzio txikiko ekoizleenak dira. Kalitate handiko eta bertan ekoiztutako produktuak eskaintzen dituzte.

Xiberoko ikastolen saski salmenta azaroaren 24an bukatuko da. Haurtzaro Ikastolan abenduaren 16tik aurrera egingo dugu banaketa. www.ikaskoli.eus webgunean eros ditzakezue, eta eskuratzeko guneak ere webgunean hautatu behar dituzue.

Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!

Escuela Kanpoko Ekintzak

1. Mendi Taldearen lehen irteera: azaroak 10

  • Eguna: 11/10/2024, igandea.
  • I rteera: 09:00etan Iturriozko frontoitik.
  • Itzulera: 13:15ean Iturriozko frontoira.
  • Ibilbidea: 10 kilómetros. Ikasturte honetako 1go irteera izango dugu.
  • Bazkaria: 15€. Iturri Berri elkartean izango da.
  • Izen-ematea (irteerarako eta bazkarirako): https://forms.gle/3VMVhpqruNWFE51X9
  • Epea: azaroaren 7ra arte, osteguna.
Mendi Irteera 2024-11-10
GAU BELTZA ona

Apartekoak

1. Gaur, urriak 31, Gau Beltza

  • 19:30ean: Mendibilgo frontoian elkartu (Zilarkale kalea), eta norberak eramandako janaria afaldu. Beldurrak erre, koplak, dantza…
  • Ondoren, ibilbidea: ejuak, izuak, sustuak… Gau Beltzaren Argitan abestia, suzko akerra.
Gogoratu ARROPA ZAHARREKIN mozorrotua joatea.

Animatu!

2. Heriotzaren Pedagogia Familian

Gau Beltzaren inguruan antolatu duten egitaraua ez da gaurko egunez bukatzen. Azaroaren 5ean, asteartea, 17:30etik 19:30era, udaletxeko pleno aretoan, Manex Beristainekin Heriotzaren Pedagogia Familian tailerra izango da, 5 urtetik gorako haurrei zein helduei zuzendua.

Tailerrean parte hartzeko plazak mugatuak direnez izena eman behar da, 722 437 681 edo 688 850 604 zenbakietara deituz. Bixkor ibili!
HERIOTZAREN PEDAGOGIA FAMILIAN
Txerri Eguna 2024

3. Txerri Egunean postua jartzeko deialdia

2024ko Oiartzungo Txerri Eguna antolatzen ari dira eta postua jartzeko izen-emate epea zabalduko dute.
  • Izen-emate epea: azaroaren 4tik 10era.
  • Izena emateko:
Irakurri baldintza guztiak, hemen.
footerra
facebook instagram twitter youtube website