Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

5.
zenbakia



2024ko urriaren 4a

Kabezera

Berri Orokorrak

1. Eskolako Agenda 2030: Oinez, patinetez, txirrindaz, hobe!

KEINUA: Kotxe pribatua erabili beharrean oinez, patinetez edo txirrindaz ibiltzea. Bestela, garraio publikoa erabiltzea ahal den neurrian edo kotxea partekatzea.

Berotegi Efektuko Gasak dira klima-aldaketaren erantzule nagusiak. Gaur egun bizitzeko dugun moduaren eta eguneroko praktika eta ohituren ondorioz, geroz eta CO2 tona gehiago isurtzen ditugu atmosferara. 85.676 tona CO2 igorri zituen Oiartzunek 2019an, 2010ean baino 3.000 gehiago. Joera hau mantenduko bagenu, 2030ean 90.000 CO2 tonatik gora isuriko lirateke herrian.

Azken 40 urteetan 1,2ºC igo da Oiartzungo batez besteko tenperatura eta prezipitazio kopuruak behera egin du. Bizi eta kontsumo ohiturak mantendu eta neurririk hartuko ez bagenu, mende amaierarako 4,5ºC igoko litzateke tenperatura. Bero boladak, lehorteak eta gau tropikala ere ugaritu egingo lirateke.

Autoek eta beste garraiobide kutsakorrek sortzen dute CO2 gehien. Garraiobide kutsakorrak eta bereziki autoak erabiltzeagatik 53.000 tona CO2 isurtzen ditugu urtean Oiartzunen, kopuru osoaren %61.

Pertsonako gutxi gorabehera:
● Ibilgailu partikularretan, 208 g CO2e/km.
● Hiri-busean, 135 g CO2e/km.
● Oinez, patinetez edo txirrindaz, 0 g CO2e/km.

Horregatik Talde Berdeko kideok animatzen zaituztegu kotxe pribatua gutxiago erabiltzera eta leku batetik bestera oinez, patinetez edo txirrindaz joatera.

Xumea irudituagatik, ekintza bakar bat ere ez da alferrikakoa.

Apartekoak

1. Lizarrako Gaiteroak & Lizarrako musika banda, gaur, Musikenen

Gaur ostirala, urriak 4, Lizarrako Gaiteroen & Lizarrako Musika Bandaren kontzertua izango da Musikenen, euskal konpositoreen musika eta Lizarrako eskualdeko herri folklorea uztartzen dituen musika proposamena. Emanaldia, Soinueneak Musikenerekin elkarlanean antolatua, 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Gaiteroak
kartela (urriak 5)

2. Liburutegiko lehen partehartze saioa

Martxan da dagoeneko Oiartzungo Udal liburutegiaren eraldaketa prozesua, eta, bideari jarraipena emateko, lehen parte hartze saioa iragarri dute.

“Herritarren ahotsa ezinbestekoa da herriarentzat izango den liburutegi bat diseinatzeko”, diote antolatzaileek.

Hitzordua bihar larunbata, urriak 5, izango da, 10:00etan, udal liburutegiko ikasle gelaren beheko solairuan.

Zalantzaren bat izanez gero, helbide honetara idatzi behar da mezua.
Gazte taldea 24-25

3. Gazte Literatura Taldeak, martxan

Aurten ere DBHko gazteentzat Literatur Taldeak jarriko dituzte martxan herrian. Oraingoan, gainera, bi talde izango dira: DBH1-2koena eta DBH3-4koena.

Herriko idazleek gidatuko dituzte saioak: Olatz Mitxelenak, Goiatz Labandibarrek, Alaia Martinek eta Oier Guillanek.

Xehetasunak:
  • Hilean behin izango dira:
    • DBH1-2: asteazkena, 18:30etik 19:30era.
    • DBH3-4: asteartea, 18:30etik 20:00etara.
  • Izena emateko: harremanak@1545.eus
  • Lekua: Manuel Lekuona Biblioteka

4. Abaraxkaren Irekiera Eguna, bihar

Bihar larunbata, urriak 5, Irekiera Eguna izango dute Abaraxkan, 24/25 ikasturteari hasiera emateko. Abaraxko plazan izango dira bertako kideak, 16:30etik aurrera.

Anima zaitezte!
IREKIERA EGUNA 2425

5. Gau Beltzaren ipuina eta abestia

10 urte dira herrian lehen Gau Beltza ospatu genuela. Geroztik, gero eta presentzia handiagoa du festak herrian, eta gero eta gehiago zarete egutegian egun hau borobildua duzuenak. Aurtengoa bi berrikuntza nagusirekin dator: batetik, Karmele Mitxelena Etxebestek idatzitako eta Naiara Mitxelena Etxebestek ilustratutako Gau Beltz on ipuina. Bestetik, Esteban Martiarenak idatzitako eta Gorka Irastorza Lezoti-k musikatutako Gau Beltzaren argitan abestia.

Hau guztia ezagutu eta esku artean edukitzeko gogoz bazaudete, laster izango duzue aukera:
  • Urriak 11, ostirala, 16:30ean ikastolako anfiteatroan egongo gara ipuinak saltzen.
  • Urriak 13, igandea, ipuinaren eta abestiaren AURKEZPENA Landetxen. Doakoa izango da, baina sarrerak hartu behar dira web orrian (aurrerago irekiko da).
footerra
facebook instagram twitter youtube website