|
|
|
|
|
38. zenbakia
|
2024ko ekainaren 21a
|
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Zuzendaritzaren oharra
Ikasturte honetako azken buletina duzue hau, eta bihotz-bihotzez, opor garai lasai eta zoriontsua pasa dezazuen opa dizuegu.
|
|
2. Idazkaritza irekita, uztailak 19ra arte
Uztailaren 19ra arte, ostirala, goizez irekita egongo da idazkaritza.
|
|
3. 2024-25 ordutegiak
- HH3ko ikasleek irailaren 6an, ostirala, hasiko dute ikasturtea
- HH4-DBH4ko ikasleek irailaren 9an, astelehena, hasiko dute ikasturtea
- HH4-LH6koentzat goizeko zaintza zerbitzua ere irailaren 9an hasiko da: 07:30-09:00
- HHn sarrerako ordutegia malgua izango da
- Irailak 9-13: 09:00-12:00
- Irailaren 16tik aurrera: 09:00-12:00 eta 14:30-16:30
- LHn
- Irailak 9-13: 08:30-12:00
- Irailaren 16tik aurrera: 08:30-12:00 eta 14:30-16:30
- DBHn
- Irailak 9: 11:00etan
- Irailak 10-13: 09:00-13:00
- Jantokia 14:00 (zaintza 13:00-14:00)
- Irailaren 16tik aurrera: 08:00-14:00
|
4. Tutoreei buruzko informazioa
Alexia bidez jasoko duzue honi dagokion informazioa, uztailean zehar.
|
|
|
|
5. Xanistebanetako txosna: abuztuak 4 eta 5
Txosna martxan da eta, urtero bezala, oiartzuarrei xanistebanetan zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak. Urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.
|
- Abuztuaren 4ean eta 5ean: 2. txanda (19:00-bukatu arte).
- Inprimakia: https://forms.gle/og85nRDns3Emh2JPA
|
6. Udan, ikastolako eremua itxita
Jolas leku berriko lanak direla eta, gogoratu Haurtzaro Ikastolako jolas eremuak itxita izango ditugula irailaren erdira arte.
|
|
Eskolaz Kanpokoak
1. 24-25 ikasturterako izen-ematea
Joan den ekainaren 7tik 17ra arte ireki genuen epea datorren ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko. Zerrendarik ez da argitaratuko, irailean familiak ez badu bestelako abisurik, ikaslea talde barruan dagoelako da, eta urriaren 1etik aurrera ekintzan parte hartzen hasteko aukera izango du. Aldaketarik balego, familia abisatuko genuke Alexia bidezko jakinarazpenaren bitartez.
|
Epea itxita dago eta berriro irailean irekiko dugu. Ekintza batzuetan gerta daiteke aforoa beteta egotea eta, beraz, itxaron zerrendan geratzea, baina, irailean, berriz ere irekitzen dugunean, interesa duzuen ekintzetan izena eman ezazue, agian bajaren bat izan baitaiteke eta lekua egon. Baina gogoratu, aldi berean, ez dugula plaza egongo dela ziurtatzen.
|
Hurrengo izen-ematearen datak:
|
- IRAILEAREN 13tik IRAILAREN 17ra BIAK BARNE. Irailaren 17an arratsaldeko 17:00etan itxiko dugu epea.
- INPRIMAKI BIDEZ EMAN BEHAR DA IZENA. Hona hemen lotura: https://forms.gle/6EdsrKwWxGNhw3897
|
Apartekoak
1. Arituz baliabide bilduma
Opor sasoia iristear dagoenez, asko dira euskaraz aritzeko zailtasunak izaten dituzten ikasleak. Erabilerak eta gozamenak etenik izan ez dezan, Arituz baliabide bilduma sortu dute. Sakelakoetan, tabletetan edo ordenagailuetan erabili ahal izateko prestatu dute:
|
Etapaka banatuta ageri da eskaintza, eta klik bat eginez sartu ahalko zarete aukeratutako eremuan. Kantak, jolasak, asmakizunak, filmak, ipuinak... denetarik aurkituko duzue bertan.
|
Oporretan ere euskaraz gozatzen jarrai ezazue!
|
|
|
|
2. Altxa Burua: Gurea erabil dezakezu ekimena
Oiartzungo Altxa Burua taldeak Gurea erabil dezakezu ekimenarekin bat egin du. Azken hilabeteetan, pil pilean dagoen gaia da gazte zein haurren mugikorraren erabileraren auzia. Hainbat herrik egin du bat Tolosak hasi zuen ekimen honekin: herriko komertzio zein udal eraikinek, beraien telefonoa eskuragarri izatea txiki eta gazteentzat, behar dutenean, behar dutena deitu ahal izateko. Horrela, mugikorra erosteko arrazoi bat gutxiago izango dute, deitzeko aukera bermatuta izango dutelako.
|
Oiartzungo komertzio, taberna edota udal eraikinek eskaparate edo toki ikusgarriren batean pegatina hau izango dute.
|
|
|
|
3. Oiartzungo Antzerkizaleak: izena emateko epea, zabalik
Urtero bezala, Oiartzungo Antzerkizaleek beraien eskaintza zabaldu dute datorren ikasturterako: DBHko eta batxillergo ikasleek zein helduek antzerkian eta klown-en izena emateko aukera dute.
|
|
|
|
4. Oiartzun Irratiaren 25. urteurrena
Uztailaren 13an, larunbata, Oiartzun Irratiaren 25. urteurreneko festa izango da herrian. Ondoko irudian duzue egitaraua.
|
Bazkarirako txartelak Landetxe tabernan eta irratian bertan (Landetxe auditoriumean) dituzue salgai:
|
- Helduen txartela: 15 euro
- Haurren txartela: 8 euro
|
|
|
|
|
|