Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

37.
zenbakia


2024ko ekainaren 14a

Berri Orokorrak

1. Guraso Ordezkarien bilera: ekainak 17, astelehena

Guraso Ordezkariek bilera egingo dute ekainaren 17an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan. Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

2. Jantokia 2024-25

Datorren ikasturterako jantokiko izen-emate epea abuztuaren 26tik irailaren 2a bitartean irekiko dugu. Aurrerago jakinaraziko dizkizuegu izena emateko jarraibideak.

3. Garraioa 2024-25

Orain arteko erabiltzaileek ez dute izena eman behar, automatikoki erabiltzaile izaten jarraituko dute.
BAJA EMAN edo ALTA BERRIA egin nahi duenak idazkaritzan adierazi behar du ekainaren 21a bitartean.

4. Egutegia 2024-25

Hemen duzue 2024-25 ikasturteko ikasleen egutegia.

OHARRAK:
  • Abenduaren 6a, ostirala. Euskal Egutegiarekin jarraituz, egun honetan ikastola irekita egongo da bertaratu nahi duten ikasle guztientzat. Egun horretan etortzen ez den ikasleak ez du inongo galera akademikorik izango.
  • Ikasle bakoitzari egutegi txiki bat banatu diogu.
Egutegia 2024-25

5. Xanistebanetako txosnan lan egiteko deialdia

Txosna martxan da eta, urtero bezala, oiartzuarrei xanistebanetan zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta aurten TABERNAN zein egunetan lana egiteko prest zaudeten jakin nahi dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.
  1. Abuztuaren 4ean eta 5ean: 2. txanda (19:00-bukatu arte).
  2. Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrilen afari egunak direlako bi egunak.
  3. Inprimakia: https://forms.gle/og85nRDns3Emh2JPA
OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.

6. Xanistebanetarako eta Madalenetarako izena eman duzuenei, eskerrik asko!

Mila esker Xanistebanetako eta Madalenetako txosnetako txandetan izena eman duzuen guztiei! Apuntatutako egunetan eta orduetan ikusiko dugu elkar.

Mila esker muntaiarako eta desmuntaiarako izena eman duzuen guztiei ere! Zuen kasuan ere, apuntatutako egunetan eta orduetan ikusiko dugu elkar.

7. Arropa asko pilatu da sarrerako pertxeroan

Ikasleek ahazten duten arropa sarrera nagusian dagoen pertxeroan zintzilikatzen dugu. Hiruhileko honetan asko pilatu da, baita Eskolaz Kanpoko ekintzetakoa eta atletismokoa ere, tuperrak...

Galdu duenaren ardura da bertan begiratzea, eta galdutako arropa egongo balitz, zuzenean hartzea. Arropa dezente pilatzen denez, oporraldi bakoitzean jaso egiten dugu. Aurkitzen ditugun gainontzekoak idazkaritzan jasotzen ditugu; bertan galde dezakezue zerbait galdu baduzue. Ikasturte amaierarekin batera, ekainaren 25ean bertatik kenduko dugu eta El Watan elkarteak laguntzen dituen umeei bideratuko diegu.

8. Xanistebanetako danborradak

Haurtzaro Ikastolako eta Ergoiengo Jai Batzordeko kideak 2024ko Xanistebanetako danborradak prestatzen hasiak dira.

Gaztetxoen danborrada:
  • LH1. mailatik gora
  • Uztailaren 2an hasiko dira entseguak
  • Astearteetan eta ostegunetan
  • 18:30-19:30, ikastolako sarrera nagusiko kanpoaldean
Ohar garrantzitsua: gaztetxoen danborrada antolatzeko beharrezkoa izango da, gutxiengo batek izena ematea. Hala ez bada, tamalez, ezin izango da ekintza hau aurrera atera.

Helduen danborrada:
  • DBH4. mailatik gora
  • Uztailaren 16an hasiko dira entseguak
  • Astearte eta ostegunetan
  • 20:00etan ikastolako sarrera nagusiko kanpoaldean
Zuen partaidetza aldez aurretik eskertzen dute Batzordeko kideek.

9. Hendaiako Ikastola laguntzeko garagardoak eta sagardoa

Hendaiako Ikastolako Ideien Kutxatik ateratako bi eskaintza dituzue jarraian:
  • *PIRATAK* artisau garagardoa. 12 botilaz (25zl.) osaturiko kaxa 30€an (horietatik 12€ ikastola laguntzeko lirateke).
  • *EGI-LUZE* Euskal sagardoa. 6 botilaz osaturiko kaxa 21€an (horietatik 9€ ikastola laguntzeko lirateke).
  • Ekainaren 20a arteko epea duzue eskaerak egiteko, eta ikasturteko azken astean izango dira ikastolan bertan banatuak.
  • Eskaerak hemen: eskaera@gureikastola.eus

10. Txinpart! aldizkariaren 81. zenbakia

Atera dugu Txinpart! Haurtzaroko aldizkariaren 81. zenbakia.

Haurtzaro Ikastolaren webgunean eskura duzue: https://haurtzaroikastola.eus/txinpart/

Eskolaz Kanpokoak

1. 24-25 ikasturterako izen-ematea

Gogoratu, ekainaren 17ra arte, astelehenera arte, alegia, zabalik dagoela datorren ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea.
Kartela

Apartekoak

1. 15 urte amesten: 15 orduz korrika eta beste hainbat ekintza solidario

Arkaitz Erice Kalu lezoarrak kirol erronkak egin izan ditu urte batzuetan, elkartasunez, behar bereziak dituzten haurren elkarteei laguntzeko. Osasun-larrialdiko egoeraren eta arrazoi pertsonalen ondorioz, jarduera horiek eten egin ziren. Bada, horiei berriro ekiteko unea iritsi dela uste du, eta erronka berria aurkeztu du: 15 URTE AMESTEN izeneko erronka, Markel Merinoren 15. urtebetetzea dela eta. Kaluk, MARKELEN IRRIA taldearen eta JUNEREN HEGOAK elkartearen laguntzarekin, 15 orduko martxa edo lasterketa egiteko asmoa du, Oarsoaldea eskualdeko zirkuitu batean, Lezo, Donibane, San Pedro, Trintxerpe, Antxo, Errenteria eta Oiartzun zeharkatuz. Lasterketa Lezon hasiko da, ekainaren 21eko 22:00etan, eta amaitu ere Lezon amaituko da, hilaren 22an (larunbata), 13:00etan. 15 ordu horietan Kaluk hainbat buelta emango dizkio zirkuituari eta, konpainia izan nahi duenez, nahi duenari gonbita egiten dio, harekin batera aritzeko edo hura animatzeko.

Aldi berean, hainbat ekintza izango dira. Erronka honen, ekintza paralelo guztien eta herri-bazkariaren helburua dirua biltzea da, eta diru hori guztia behar bereziak dituzten haurrei laguntzen dieten hainbat elkarteri emango diete, egiten duten lan garrantzitsua egiten jarrai dezaten.

Eskualdeko kirol elkarteak eta klubak gonbidatu dituzte ekitaldiaren kirol arloan lagun dezaten; halaber, bestelako elkarteak eta norbanakoak ere, ahal duten neurrian lagun dezaten. Laguntza oro beharrezkoa da eta, beti bezala, ongi etorria izango da. Animatu!

2. Feminismoa eta (in)justizia hitzaldia

  • Ekainak 19, asteazkena
  • 18:30ean
  • Udaletxeko pleno aretoan
  • Hizlaria: Onintza Ostolaza abokatua
Feminismoa eta injustizia

3. Oiartzungo Herri Musika Eskolan matrikulatzeko epea zabalik

Oiartzungo Herri Musika Eskolak matrikulatzeko epea zabalik du ekainaren 30era arte. Ikasturte berrian soinu-tresna hauek ikas ditzakezu:
  • Alboka eta alboka taldea: asteazkenetan eta ostegunetan
  • Biolina eta biolin taldea: astearteetan eta ostegunetan
  • Txistua: ostiraletan
  • Xirolarrua eta xirolarru taldea: asteazkenetan
  • Dultzaina: asteazkenetan eta ostegunetan
  • Txalaparta: ostegunetan
  • Danborra: astelehenetan
  • Musika lengoaia: asteazken eta ostegunetan
  • INFORMAZIO GUZTIA: https://www.soinuenea.eus/files/edukiak/44_4.pdf
III.poesia_errezitaldia

4. Poesia errezitaldia, hilaren 20an

Poesia errezitaldia egingo dute datorren asteko ostegunean, hilak 20, Iturriozko dorretxean, 19:00etan hasita. Haur eta gazte irakurle taldeetako kideak zein herriko hainbat poeta arituko dira errezitatzen, ikasturtea amaitzeko.

Pello Añorgak gidatuko du saioa, eta lehenago sarrera egingo die dorretxera bertara hurbiltzen direnei. Edurne Saizarrek musikatuko du. Malen Etxebesteren eta Xabi Belaunzaranen emanaldi berezia ere izango da.


Animatu!
footerra
facebook instagram twitter youtube website