Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

36.
zenbakia


2024ko ekainaren 7a

Ikastola Eguna eskerrik asko

Berri Orokorrak

1. Ikastola Egunean parte hartzeagatik, ESKERRIK ASKO!

Joan den asteburuan ospatu genuen Ikastola Eguna oso arrakastatsua izan zen bertan parte hartu zenuten guztiei esker. Buletin honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu:
  • Antolaketa lanetan parte hartu zenutenei: ikasleei, langileei eta gurasoei.
  • Eskolaz Kanpoko Ekintzetako emanaldietan parte hartu zenuten ikasle guztiei, ikasturtean egindako lana modu bikainean eskaini zenutelako. Nola ez, ikasle horiekin lanean aritutako monitoreei ere eskerrik asko. Zorionak guztiei!
  • Ikastola Egunean parte hartu zenuten familia guztiei ere eskerrik asko.
Guztion artean giro aparta lortu genuen. ESKERRIK ASKO!

2. Bizikleta, zenbaki sariduna: 5392

DBH4. mailako ikasleek saldutako errifen zenbaki sariduna suertatu da 5392a (igandeko ONCE zozketako azken lau zenbakiak). Irabazleak idazkaritzarekin jarri behar du harremanetan. Bizikleta bat jasoko du opari.

3. Datorren astetik aurrera, goizez

Ikasturtea bukatzen ari da, eta datorren astetik aurrera, azkeneko bi asteetan, ikasleek goizez bakarrik izango dituzte eskolak. Hauek izango dira ordutegiak:
  • HH eta LH: 12:00ak arte. Ondoren, jantokian geldituko dira horrela adierazi zutenek.
  • DBH: 09:00-13:00. Ondoren, zaintza eta jantokia izango dute horrela adierazi zutenek.
congo_47548c

4. DBH3: sakelakoak biltzen, Kongoren alde

Kongon, arazo larria gertatzen ari da, ankerra, krudela, zitala, gizagabea. Emakumeen eta umeen eskubideak urratuak izaten ari dira. Diru falta handia dago herrialdean eta familiek dituzten irabaziak oso txikiak direnez, emakumeek beraien gorputza saltzen dute sos gutxi batzuen truke. Umeak ere meatzetan lana egitera behartzen dituzte, oso baldintza kaskarretan: ordu ugari igarotzen dituzte bero handiarekin, gelditu gabe eta diru gutxiren trukean. Meategi hauetan, koltan izeneko minerala ateratzen dute mugikorrak sortzeko.

Egoera honi irtenbidea eman ahal izateko, laguntza eskatu nahi dizuegu. Oso erraza da: sarrera nagusian egongo den kaxan mugikor zaharrak uztea besterik ez duzue egin behar. Mugikor hauetan dagoen koltana berrerabili egingo da eta Kongoko umeek ez dute minetan egoera txarrean lanean aritu beharko. Zuen laguntza beharrezko dute!

Eskerrik asko.
DBH3ko ikasleak.

5. Ikastola aldizkariaren 259. zenbakia

Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan Ikastola aldizkariaren 259. zenbakia.

Eskolaz Kanpokoak

1. 24-25 ikasturterako izen-ematea

Ekainaren 17ra arte, astelehena, zabalik dago datorren ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea.

2. Rafting irteera: izen-ematea, 11ra arte

Aurreko urteetan irteera honek izan duen arrakasta ikusita, aurten ere Errobi ibaian rafting jaitsiera bat egiteko aukera proposatzen genizuen lehengo astean. Izena emateko epea luzatu egin dugu hilaren 11ra arte, asteartea.

Informazio guztia informazio orrialde honetan duzue. Animatu!

Apartekoak

1. Udaleku irekiei buruzko bilera: 12an

Udako Udaleku ireki buruzko bilera ekainaren 12an, asteazkena, izango da, 17:00etan udaletxeko pleno aretoan. Informazio gehiagorako eta harremanetarako: udalekuak.oiartzun@gmail.com.

2. Erraldoi erraldoiak, bihar, Landetxen

Garena baino txikiagoak sentitzen gara askotan; gutxitan, garena baino handiagoak.

Emanaldi honek ere badu txikitik zein handitik, txikitik handirako bidaia erraldoia baita. Zuzeneko musika eta ahotsekin lagundutako ipuin kontaketa dramatizatua familia osoarentzat.
  • Landetxe kultur aretoa (Oiartzun).
  • Bihar, ekainak 8, 16:30.
  • Sarrerak agortuta daude.
EU-1
Erraldoi erraldoiak

3. Udalab 2024

Gaztetxoen gaitasun digitala garatzeko Udako Campusa Donostian (5-16 urte): programatzen ikasten eta zibersegurtasunarekiko sentsibilitatea lantzen! Informazio guztia: https://www.kode-eskola.eus/eu/udalab-2024/

4. Antzerki emanaldiak, Landetxen

  • Indio eta bakeroak: Haurtzaroko LH1, 2 eta 3ko ikasleen antzezlana.
    • Gaur ostirala, ekainak 7.
    • 17:30ean.
    • Doan.
  • Gure kuadrilan eta Klinika: Haurtzaroko LH4-5 eta LH5-6ko ikasleen antzezlanak.
    • Asteartea, ekainak 11.
    • 17:30ean.
    • Doan.
  • Polit politenak eta Gaizto gaiztoak gara: Haurtzaro Ikastolako DBH1eko ikasleen antzezlanak.
    • Asteazkena, ekainak 12.
    • 17:30ean.
    • Doan.
  • Live Sport Golf eta Amonaren testamentua: Haurtzaro Ikastolako DBH2ko ikasleen eta gazteen antzezlanak.
    • Ostirala, ekainak 14.
    • 17:30ean.
    • Doan.
ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Antzerkizale Elkartea.

SARRERAK: https://sarrerak.oiartzun.eus/inicio
footerra
facebook instagram twitter youtube website