Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

35.
zenbakia


2024ko maiatzaren 31

Ikastola Eguna 2024 azala

Berri Orokorrak

1. Haurtzaro Ikastolaren Eguna: ginkanarako oharrak

Igandean, Ikastola Eguneko ospakizuna eguna izango dugu eta guztia prest edukitzeko, kontuan har itzazue, mesedez, ondorengo oharrak:
  • Ohar garrantzitsuak:
    • Arrazoiren batengatik, bereziki eguraldi txarragatik, ginkana bertan behera geldituko balitz, sare sozialetan argitaratuko dugu albistea 07:15ean. Ordu horretan berririk ez badago, egingo dela ulertuko da.
    • OHAR BEREZIA: ginkanako irteerako eremua parte-hartzaileentzat izango denez, beste guztiei eremu horretan ez sartzea eskatzen dizuegu.
  • Ginkanan parte hartuko duzuen ikasleentzat:
    • Ekarri beharrekoak: bizikleta, kaskoa, uretan ibiltzeko arropa (neoprenoa baldin baduzue, ekarri), sandaliak edo uretan ibiltzeko oinetakoak (oinetako zahar batzuk izan daitezke).
    • Eguzkia bada, eguzkitako krema emanda etorri behar duzue.
    • Ginkana 08:00etan hasiko den arren, taldeak minutuero aterako dira. Ikasleei geletan adierazi dizuegu zein ordutan atera behar duzuen eta 5 minutu lehenago prest egon beharko duzue irteera lekuan. Ordua errespetatzea eskatzen dizuegu.
    • Ikasleak jantoki aurreko eremuan elkartuko zarete dagokien orduan, eta hor adieraziko dizuegu nondik atera behar duzuen.
  • Ginkanan lanean parte hartuko duzuen gurasoentzat:
    • Txaleko reflektante bat ekarri behar duzue.
    • Errekan eta tirolinan lagunduko duzuen gurasoak 07:00etan ikastolako anfiteatroan elkartuko zarete.
    • Besteak 07:30ean ikastolako anfiteatroan elkartuko zarete.
    • Elkartzean adieraziko dizuegu egin beharrekoa.
    • Mezu elektroniko bidez adierazi zitzaizuen atzo guraso bakoitzari zertan lagunduko duzuen.
  • OHAR GARRANTZITSUA: Ikastola Eguneko antolaketa dela eta, Urmendiko aparkalekura doan frontoiko sarreratik ezingo dute sartu autoek, sarrera hori itxita egongo da.
Ikastola Eguna 2024 egitaraua

2. Ikastola Eguna: Kilometroetako arropa salmenta

Ikastola Egunean Kilometroetako arropa salmenta postua izango da. 11:00etatik 13:30era izango duzue KMK materiala erosteko aukera. Animatu eta egin zuen ekarpena!

3. Guraso Ordezkarien bilera ekainaren 17ra atzeratu dute

Guraso Ordezkarien bilera ekainaren 3tik 17ra atzeratu dute. Talde eragileak ez du izan kalitatezko denborarik saioa prestatzeko eta ondorioz bilera dataz aldatu dute. Barkatu eragozpenak.

4. Xanistebanetako txosnan lan egiteko deialdia

Txosna martxan da eta, urtero bezala, oiartzuarrei xanistebanetan zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta aurten TABERNAN zein egunetan lana egiteko prest zaudeten jakin nahi dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.
  1. Abuztuaren 3an, 4ean eta 5ean: 2. txanda (19:00-bukatu arte).
  1. Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrilen afari egunak direlako bi egunak.
  2. Inprimakia: https://forms.gle/og85nRDns3Emh2JPA
OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.

Eskolaz Kanpokoak

1. Ikastola Egunerako oharrak

Etzi, ekainak 2 igandea, Eskolaz Kanpoko ekintzen erakustaldia egongo da Ikastola Egunean, non zenbait ekintzek parte hartuko duten. Ezusteko bat tarteko, zirku tailerreko ikasleak ezingo dute egun horretan saioa egin. Parte hartuko duten gainontzeko ekintzak honako ordutan egon behar dute prest:
  • Bertsolariak: 10:45erako anfiteatroan, oholtzaren ondoan.
  • Trikitilariak eta panderojoleak: 10:45ean anfiteatroan, oholtzaren ondoan.
  • Musikart: 10:45ean idazkaritzako kanpoaldean. Arduradunek adierazi dizuete jantzita ekarri beharrekoa.
  • Euskal Dantzako dantzariak: biharko emanaldian zehaztuko dizuegu, baina dantzari bakoitza jantzita dagoen bezala egingo dugu egin beharrekoa.
  • Gimnastika Erritmikoa: arduradunek adierazi dizuete informazioa.
  • Arratsaldean Dantza Modernoko ikasleek izango dute emanaldia: 16:15ean arduradunak adierazitako jantziekin ikastolako gimnasioan elkartuko gara.

2. Rafting irteera: ekainak 16, igandea

Aurreko urteetan irteera honek izan duen arrakasta ikusita, aurten Errobi ibaian rafting jaitsiera bat egiteko aukera proposatzen dizuegu. Horren ondoren, Bidarrai herrian bakoitzak eramandako janariarekin bazkalduko dugu eta, solasean eta jolasean denbora pixka bat pasatu ondoren, Oiartzunera bueltatuko gara.

Informazio guztia informazio orrialde honetan duzue. Animatu!

3. Errenteriako VII. Saria

  • Data: ekainaren 8a, larunbata
  • Ordua: 16:30
  • Benjaminak, alebinak eta infantilak
  • Informazio gehiago: Laguntasuna elkartea, 656 740 363.
Errenteriako VII. Saria
AGUR FESTA

Apartekoak

1. Abaraxkako Agur Festa, gaur, ostirala

Gaur ostirala, maiatzak 31, ikasturte honetako Abaraxkaren azken eguna izango da. Hau ospatzeko eta ikasturteari amaiera polit bat emateko Agur Festa antolatu dute, Abaraxkako plazan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Bertan elkar ikustea espero dugu!

2. Sehaska Kanten Tailerra, bihar, ekainak 1

Soinueneak tailer hau etxeko goxotasunean haurrei kantatu izan zaizkien kantak gogoratzeko helburuarekin antolatu du. Alaitz Guridik eta Edurne Saizarrek emango duten tailer honetako egitaraua sehaska kantek osatuko dute bere osotasunean. Haurra izatekotan direnei edota haur txikiak dituztenei zuzenduta dago, bereziki.
Sehaska kantak
footerra
facebook instagram twitter youtube website