Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

33.
zenbakia


2024ko maiatzaren 17a

Berri Orokorrak

1. Ikastola Eguna: bazkarirako txartelak eta ginkana

  • BAZKARIA: Bazkarirako txartelak maiatzaren 17tik 28ra arte, edo txartelak agortu bitartean, idazkaritzan eros ditzakezue. Prezioa: 26€ helduak eta 13€ ikasleak.
    • MENUA
      • Helduek:
        • Antzara mousse-a tostadekin
        • Bakailaoz beteriko pikillo piperra
        • Paella mistoa
        • Txekor gisatua patatekin
        • Postrea
      • Umeek:
        • Pasta tomatearekin
        • Eskalopea eta txip patatak
        • Sandwich izoztua
Bazkalorduan ikasleen ardura gurasoena dela gogorarazi nahi dizuegu.
  • GINKANA: Gogoratu gurasorik gabe ezinezkoa dela ginkana antolatzea, ikasle guztiek parte har dezaten, 75 gurasoen laguntza beharrezkoa dugu. Orain arte 42 gurasok eman duzue izena eta ez da nahikoa. Jarraian duzue izena emateko inprimakia: https://forms.gle/qZrWJVF9AX6cAqcdA
  • EGITARAUA ere prest dago eta hemen duzue.
Ikastola Eguna 2024 egitaraua

2. Jantokiko erabiltzaileentzat ohar garrantzitsua: EKAINA

Gogoratu nahi dizuegu, datorren ekainaren 10etik 21era, ikasturteko azkeneko egunetan, ikasleak jardunaldi murriztuan egongo direla, goizez bakarrik. Xehetasunak:
  • HH eta LHko ikasleen kasuan goizeko saioa 12:00etan amaituko dute, ondoren bazkaltzera joango dira eta zerbitzua 14:30ean amaituko da. HH3ko ikasleek ez dute siestarik egingo egun hauetan.
  • DBHko ikasleen kasuan, ondorengo ordutegia izango dute: 09:00-13:10. Ikasturte hasierako lehenengo astean bezala. Jantokian geratuko diren ikasleek zaintza izango dute 14:00ak arte eta jarraian jantokiko zerbitzua izango dute 15:15ak arte.
  • Azken egunean ere, ekainak 21, jantokiko zerbitzua eskainiko dugu.
  • Jantokiko erabiltzaile FINKO GUZTIEK bete behar duzue inprimakia. BAIEZKOA edo EZEZKOA IZAN, bete egin behar duzue.
Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar duzue eta bertan zehaztu irteteko baimenak ere. Datu horiek orain jakitea beharrezkoa dugu gure antolaketarako. Maiatzaren 24a izango da inprimakia betetzeko azken eguna: https://forms.gle/LXzyVX7HkhcqJjtNA

3. Xanistebanetako txosnan lan egiteko deialdia

Txosna martxan da eta, urtero bezala, oiartzuarrei xanistebanetan zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta aurten TABERNAN zein egunetan lana egiteko prest zaudeten jakin nahi dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.
  1. Abuztuaren 2tik 5era (abuztuaren 6a inprimakitik kendu dugu, DBH3. mailako gurasoekin osatu baititugu txandak):
    1. txanda (16:00-19:00). Txanda motzetan HHn haurrak dituzten gurasoak lehenesten ditugu.
    2. txanda (19:00-bukatu arte).
  2. Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrilen afari egunak direlako bi egunak.
  3. Inprimakia: https://forms.gle/og85nRDns3Emh2JPA
OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.

4. Gelako argazkiak: nork EZ du nahi?

Urtero bezala, gelako talde argazkiak ateratzen ari gara HH3, HH5, LH2, LH4, LH6, DBH2 eta DBH3. mailetan.

Familiaren batek argazkia EZ badu nahi jarraian dagoen inprimakia bete behar du maiatzaren 24a baino lehen: https://forms.gle/y9QwaX3iBcL7E4268.

Ezer adierazten ez duzuen kasuan argazkia nahi duzuela ulertuko dugu eta ikasleen bidez jasoko duzue. Prezioa 2,75 eurokoa da eta kontu korrontetik kobratuko dizuegu ekaineko erreziboan. Bestalde, familiaren batek bat baino gehiago nahi badu idazkaritzan adierazi beharko du.

Eskolaz Kanpokoak

1. Eskolaz Kanpoko Ekintzen azken saioak

  • Eskola Kirola: entrenamenduak, maiatzaren 31n amaituko dira, ostirala. Azken jardunaldia maiatzaren 25ean izango da.
  • Eskolaz kanpoko beste ekintzak: gainontzeko ekintzen azken eguna ekainaren 7a izango da.
  • Dantza Modernoa: taldeak ekainaren 17an eta 18an emanaldia eskainiko du. Xehetasunak aurrerago emango dizkizuegu. Hori dela eta, ekintza hau ekainaren 14ra arte luzatuko dugu.
  • Antzerkia: emanaldiak ekainaren 7an eta 11n izango direnez, saioak ekainaren 14an bukatuko dira.

Apartekoak

1. LH5-6. mailako gaztetxoentzat Futbito Txapelketa Xanistebanetan

2022. urtean Oinherri herri hezitzaileen sareko Oiartzungo taldeak herriko haurren batzorde bat sortu zuen Xanistebanetako haurren egitaraua osatzeko asmoz. Lehen urtean proposamenak biltzeko kutxak jarri zituzten ikastetxeetan eta bertan jasotako ekintzak egitarauan txertatzen joan ziren, herriko eragileen laguntzarekin.

Aurten hirugarren urtez lanketa bera egin dute, eta buzoietan jasotako proposamen bat gauzatzeko asmoz dabil lanean Oinherri. LH5 eta LH6ko proposamenak bildu dituen buzoian haurrentzako futbito edo futbol txapelketa bat antolatzeko eskaera jaso zuten. Ez da eskaera hau jaso duten lehen urtea eta, beraz, aurten saiakera egitea erabaki dute

Horretarako, gazteen eta helduen txapelketa antolatzen dutenekin jarri da Oinherri harremanetan eta laguntzeko prest agertu dira Aitor Txiki txapelketa antolatzen dutenak.

2. Gaur, ostirala 17, Abaraxka itxita

Gaur ostirala, maiatzak 17, Abaraxka itxita egongo da. Arraguako jaiak dira eta bertan egongo dira Abaraxkako kideak.

Bertan elkar ikustea espero dugu!

3. Dantz DJing ikastaroa

Dantz DJing ikastaroa antolatu dute gazteentzat.
  • Maiatzak 25, larunbata
  • 17:30etik 19:30era
  • Landetxen
  • DBHko ikasleentzat
  • Izena emateko: oiartzun@loiri.eus
Sagardo eguna dela eta, gazteak eremu horretatik urruntzeko helburuarekin antolatu dute ikastaroa. Gazteek DJ mundua ezagutzeko eta bertan esperimentatzeko aukera izango dute.
Dj ikastaroa kartela
footerra
facebook instagram twitter youtube website