Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

32.
zenbakia


2024ko maiatzaren 10a

Berri Orokorrak

1. Guraso Ordezkarien bilera: maiatzak 13, astelehena

Guraso Ordezkarien bilera egingo dute maiatzaren 13an, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.

Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

2. Ikastola Eguna: ginkana, ekainak 2

Ikastola Egunaren antolaketarako zenbait informazio aurreratu nahi dizuegu, eta zuen laguntza eskatu:
  • Ikasleek hainbeste estimatzen duten ginkanarekin hasiko da eguna 08:00etan. LH3. mailatik DBH4. maila arteko ikasleak har dezakete parte. Izena emateko zerrendak eta araudia parte hartu dezaketen ikasleen geletan zintzilikatu ditugu. Jada izena eman dezakete ikasleek. Epea maiatzaren 20an amaituko da (astelehena).
  • Laguntza eskaera: 75 guraso behar ditugu. Urtero bezala, ginkana antolatu ahal izateko, eta horrela nahi duten ikasle guztiek parte har dezaten, 75 gurasoren laguntza beharrezkoa dugu. Jarraian duzue lagundu ahal izateko inprimakia: https://forms.gle/qZrWJVF9AX6cAqcdA. Izena emateko epea maiatzaren 20an amaituko da, astelehena (ginkanaren iraupena: 07:30-11:00). JENDE NAHIKOA APUNTATZEN EZ BADA EZ DUGU GINKANARIK EGINGO.
  • Gogoratu: gurasorik gabe ezinezkoa izango da egitea. Azken egunean izenik eman gabe bertaratzen da guraso asko, baina hori antolatzaileentzat ez da antolatzeko modu egokiena. Mesedez, aurrez izena eman ezazue! Izena ematen duzuen gurasoentzat oharra: txaleko islatzailea (reflektantea) ekarri behar duzue egun horretarako.
  • BAZKARIA ETA PROGRAMA: bazkarirako txartelen salmentaren eta egitarauaren berri aurrerago emango dizuegu.

3. Jantokiko erabiltzaileentzat ohar garrantzitsua: EKAINA

Gogoratu nahi dizuegu, datorren ekainaren 10etik 21era, ikasturteko azkeneko egunetan, ikasleak jardunaldi murriztuan egongo direla, goizez bakarrik. Xehetasunak:
  • HH eta LHko ikasleen kasuan goizeko saioa 12:00etan amaituko dute, ondoren bazkaltzera joango dira eta zerbitzua 14:30ean amaituko da. HH3ko ikasleek ez dute siestarik egingo egun hauetan.
  • DBHko ikasleen kasuan, ondorengo ordutegia izango dute: 09:00-13:10. Ikasturte hasierako lehenengo astean bezala. Jantokian geratuko diren ikasleek zaintza izango dute 14:00ak arte eta jarraian jantokiko zerbitzua izango dute 15:15ak arte.
  • Azken egunean ere, ekainak 21, jantokiko zerbitzua eskainiko dugu.
  • Jantokiko erabiltzaile FINKO GUZTIEK bete behar duzue inprimakia. BAIEZKOA edo EZEZKOA IZAN, bete egin behar duzue.
Ikasle bakoitzeko inprimaki bat bete behar duzue eta bertan zehaztu irteteko baimenak ere. Datu horiek orain jakitea beharrezkoa dugu gure antolaketarako. Maiatzaren 24a izango da inprimakia betetzeko azken eguna: https://forms.gle/LXzyVX7HkhcqJjtNA

4. Guraso Eskolak 2023-24

Ikasturte honetan egin ditugun Guraso Eskoletako materiala hemen duzue, webgunean, nahi duzuenean kontsultatu ahal izateko: https://haurtzaroikastola.eus/guraso-eskolak-2023-24-2/

5. Sukaldari laguntzaileen lan-poltsa osatuko du Urmendik

Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoak (Urmendi Haur Eskola) sukaldari laguntzaileen lan-poltsa osatzeko oposaketa martxan du. Ordezkapenak egiteko erabiliko dute hautaketa prozesutik aterako den zerrenda.

Bete beharreko baldintzak dira, besteak beste, oinarrizko lanbide heziketa edo erdi mailakoa edukitzea, janari-erabiltzaile txartela izatea eta euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea.

Prozesuan parte hartzeko eskaerak Urmendi Haur Eskolako bulegoan bertan utz daitezke (astelehenetik ostiralera, 09:30etik 15:00etara) edo urmendi@ouip.ikastola.eus helbidera bidali, maiatzaren 30 bitarte.

10 galderako azterketa teorikoa gainditu beharko dute hautagaiek eta lan esperientzia eta prestakuntza ere baloratuko dituzte. Hemen ikusi daitezke prozesuko oinarriak. Zalantzak argitzeko, 943 26 00 86 telefonora dei dezakete interesatuek.

6. Maiatzak 17: LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 17an, LGBTIQ+ fobiaren aurkako egunean, komunitate guztiak elkarrekin aniztasuna aldarrikatzeko ekintza egingo dugu goizeko 11:15ean. Komunitateko kideei etortzera animatu nahi zaituztegu eta egingo dugun ekintzarako ikasleek kolore hauetako kamiseta jantzita ekartzeko eskaera egin nahiko genizueke:
  • HH: morea
  • LH 1. zikloa: urdina
  • LH 2. zikloa: berdea
  • LH 3. zikloa: horia
  • DBH 1. zikloa: laranja
  • DBH2. zikloa: gorria
Mila esker eta jarrai dezagun denon artean komunitate anitz eta askea eraikitzen!

7. Arropa asko pilatu da sarrerako pertxeroan

Ikasleek ahazten duten arropa sarrera nagusian dagoen pertxeroan zintzilikatzen dugu. Hiruhileko honetan asko pilatu da, baita Eskolaz Kanpoko ekintzetakoa eta atletismokoa ere, tupperrak...

Galdu duenaren ardura da bertan begiratzea, eta galdutako arropa egongo balitz, zuzenean hartzea. Arropa dezente pilatzen denez, oporraldi bakoitzean jaso egiten dugu. Beraz, ekainean bertatik kenduko dugu.

Aurkitzen ditugun gainontzekoak idazkaritzan jasotzen ditugu; bertan galde dezakezue zerbait galdu baduzue.
Pertxeroa

Apartekoak

1. Udalerri Euskaldunen Eguna, Lesakan, 18an

Lesakan izango da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 18an. Bi urtetik behin egin ohi da udalerri euskaldunen ekarpena eta garrantzia nabarmentzeko topaketa. Arnasguneek eta udalerri euskaldunek euskararen biziberritzeari egiten dioten ekarpena ikusaraztea, eta euskararen lurgunea babesteko eta sendotzeko beharra nabarmentzea izango da maiatzaren 18ko asmo nagusia, festa eta aldarrikapena uztartuz.

Egun osorako egitarau zabala izango da, eta ohi bezala UEMAren batzar nagusia ere egingo dute egun horretan Lesakan. Horrez gain, bazkari herrikoia ere antolatuko dute egitarauaren barruan.

Oiartzungo Udala UEMAko kide izanik eta gertu egonik, herritarrei hara joateko bi aukera proposatu dizkie Oiartzungo Udalak: OINEZ edota AUTOBUSEZ. Argazkietan dituzue xehetasun guztiak. Animatu!
M18-Lesaka-kartela
20240518 UEE2024-Oiartzun

2. Lur Kortaren ipuin kontaketa: maiatzak 17, ostirala

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
  • Eguna: maiatzak 17, ostirala
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 4 urtetik gorako haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko ditugu:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.

3. Ku-ku Eguna

Bihar larunbata, maiatzak 11, KU-KU haur literatur ekimena izango da herrian. Egunean zehar hainbat ekintza izango dituzue:
  • 11:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 19:00etara: kaleko liburutegia eta hainbat taller, Kontzejupean.
  • 16:30etik aurrera: ipuin kontaketa, Arizmendienean.
Animatu!
KUKU eguna
PIF MARTXA

4. Itsaso eta pertsonen zaindari martxa, gaur

PASAIA ITSAS FESTIBALA dela eta gaur ostirala, maiatzak 10, itsaso eta pertsonen zaindari martxa antolatu dute, bizi dugun garai honetan bizitzaren zaintza aldarrikatzeko. Hona hemen ordutegi eta ibilbidea:
  • 16:00-17:00: Gudari plaza (Trintxerpe).
  • 17:00-18:00: Lonjako teilatutik ibilbidea.
  • 18:00-18:30: Lonja plazako oholtza (San Pedro).
Animatu!
footerra
facebook instagram twitter youtube website