|
|
|
|
|
31. zenbakia
|
2024ko maiatzaren 3a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Ikasturte bukaerako Guraso Bilera Orokorrak
HAUR HEZKUNTZA maiatzaren 21etik 23ra
|
- HH5 URTE: maiatzak 21
- HH4 URTE: maiatzak 22
- HH3 URTE: maiatzak 23
LEHEN HEZKUNTZA maiatzaren 20tik 30era
|
- 1. MAILA: maiatzak 20
- 2. MAILA: maiatzak 29
- 3. MAILA: maiatzak 30
- 4. MAILA: maiatzak 30
- 5. MAILA: maiatzak 28
- 6. MAILA: maiatzak 23
- 1. MAILA: ekainak 5
- 2. MAILA: ekainak 4
- 3. MAILA: ekainak 6
- 4. MAILA: ekainak 3
|
2. Xanistebanetako txosnan lan egiteko deialdia
Txosna martxan da eta, urtero bezala, oiartzuarrei xanistebanetan zerbitzu txukun bat eskaintzeko asmoa dugu. Ikasleek oporrak hartu aurretik antolatu nahi ditugu egun bakoitzeko txandak eta aurten TABERNAN zein egunetan lana egiteko prest zaudeten jakin nahi dugu. Guztira 150 lagun behar ditugu txandak osatzeko, txanda bakoitzeko 28 lagun inguru; urtero lan egiten duzuenez gain, orain arte tabernan lana egin ez duzuenen partehartzea ere beharrezkoa dugu.
|
- Abuztuaren 2tik 5era (abuztuaren 6a inprimakitik kendu dugu, DBH3. mailako gurasoekin osatu baititugu txandak):
- txanda (16:00-19:00). Txanda motzetan HHn haurrak dituzten gurasoak lehenesten ditugu.
- txanda (19:00-bukatu arte).
- Madalenetan, Orereta Ikastolako tabernako txanda: uztailaren 21ean. Xanistebanetan lan egitea gaizki badatorkizue, txanda honetan izena ematera animatzen zaituztegu. Madalenetan Haurtzaro Ikastolak lan egiten du hango txanda batean eta Oreretako gurasoak, trukean, abuztuaren 2an gure tabernan aritzen dira lanean, koadrilen afari egunak direlako bi egunak.
- Inprimakia: https://forms.gle/og85nRDns3Emh2JPA
OHARRA: Txandak osatu ahala, inprimakitik kentzen joango gara.
|
|
|
|
3. Herri Urratsera joateko autobusa: maiatzak 12
Aurten ere, udaberriarekin batera heldu da Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 41. festa, Ortzadarra lelopean. Maiatzaren 12an, maiatzeko bigarren igandean, jende ugari biltzea espero dugu Senpereko aintziraren inguruan. Inoizko handiena izango dela iragarri dute, Beskoitze ikastolak hala behar baitu. Hori dela eta, Haurtzaro Ikastolatik bertara joateko dei berezia egiten dizuegu. Bertaratzeko autobus zerbitzua antolatuko dugu.
|
Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 09:00etan aterako da eta Senperetik arratsaldeko 19:00etan itzuliko da. Autobuseko txartela idazkaritzan eros dezakezue: maiatzaren 9a, osteguna, izango da azken eguna. Txartelaren prezioa 10 eurokoa da.
|
Ikastolen festa honen helburua, ikastola zaleok elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzea da. Helburu hori bete dadin, autobusez bertaratuko diren gaztetxoen gurasoen kolaborazioa ezinbestekoa dugu gai horretan. Beraz, gurasoei arduraz jokatzea eskatzen dizuegu. Ikastolak autobusa antolatzen badu ere, ez da adingabekoek bertan izan dezaketen jokabideez arduratuko.
|
|
|
|
4. Elkartasun eskaera: Dravet sindromea
DRAVET SINDROMEA duten pertsonei laguntzen dien elkartearentzat material ezberdinak (boligrafoak, errotulagailuak...) birziklatzea eskatzen dizuegu. Erabili ondoren, hondakinen edukiontzietara botatzen ditugun materialak hain zuzen ere. Ondoko argazkian ikusi ditzakezue.
|
Materiala uzteko kutxa idazkaritzako sarreran duzue.
|
|
|
|
5. Oxford azterketa: ekainak 13
Oiartzok, Haurtzaro eta Orereta Ikastolon batxilergo ikastolak, Oxford University-ren “Oxford Test of English” azterketa egiteko aukera eskaintzen du C1 mailara arte. Froga honen bitartez ingeleseko ezagutzak neurtu eta ziurtagiria lortzeko aukera eskaintzen da, ikastetxean bertan azterketa bakarra eginda. Hona hemen azterketaren beraren ezaugarriak eta Oiartzoko deialdiaren xehetasunak.
|
“OXFORD TEST OF ENGLISH” AZTERKETAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
|
- Bi orduko iraupena du eta ordenagailuz egiten da.
- Hizkuntzaren ezagutzaren oinarrizko lau konpetentziak neurtzen ditu: speaking, writing, listening eta reading.
- Konpetentzietako batean desio den maila lortzen ez bada, hurrengo deialdi batean konpetentzia hori bakarrik hobetzeko aukera du ikasleak, ongi egin dituen konpetentzien frogak berriz egiteko beharrik gabe.
- Azterketak ikaslearen ingeles-maila ziurtatzen du (ez dago “gainditua” edo “ez gainditua” kalifikatiborik). Oinarrizko konpetentzia bakoitzean ikasleak duen maila erakusten du azterketak (A2, B1, B2, C1). Batez besteko maila orokorra ere adierazten du C1 mailara arte, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua oinarri hartuta.
- Azterketaren emaitzak 15 egunen buruan jasotzen dira.
- Azterketaren gaineko informazio gehiago eta eredu bat ikusteko aukera: www.oxfordtestofenglish.es
OIARTZOKO DEIALDIAREN XEHETASUNAK
|
- Eguna: ekainak 13
- Ordua: 10:00-12:00
- Lekua: Oiartzo Ikastola
- Prezioa: 80€
- Mailak: DBH3ko, DBH4ko eta Batxilergoko ikasleentzat
- Plaza kopurua: 10 ikasle (gehiagok izena emango balute, deialdi gehiago egiteko aukera egon daiteke)
- Azterketa egiteko eskaera: bete inprimaki hau (https://forms.gle/RPo8dDJJ7pRzhYYn8 maiatzaren 17a baino lehen. Inprimakia betetzea ez da matrikula egitea. Azterketa egiteko eskaera egiten dutenekin harremanetan jarriko dira Oiartzoko arduradunak matrikulazioari lotutako xehetasunen berri emateko.
|
6. Prosa eta Poesia Lehiaketako liburuxka
XXXVI. XABIER LETE Prosa eta Poesia Lehiaketako liburuxka banatu dugu ikastolan gaur. LH1. mailatik DBH4. mailara arteko ikasleen eskutik jasoko duzue etxean.
|
|
Eskolaz kanpokoak
1. Kirol Jarduerak euskaraz
Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, dei egiten diete eskualdeko kirol elkarteei 12 urte arteko haurrentzako kirol jarduerak euskaraz eskain ditzaten. Oso garrantzitsua da adin tarte horretako neska mutikoek eskola orduetatik kanporako jarduerak ere euskaraz egitea. Kirola euskaraz egiteak, euren hizkuntzaren jabetze prozesuan eta hizkuntza ohiturak finkatzeko orduan, berebiziko eragina izango du, bai haurraren garapenerako bai euskarak espazioak irabazteko ere.
|
Ildo beretik, udalek, gurasoei arreta berezia eskatzen diete euren seme-alabentzako euskarazko jarduerak eska ditzaten eta horien aldeko hautua egin dezaten.
|
Oarsoaldeko 8-12 urteko ikasleek ikastetxetik kanpo egiten duten jarduera nagusia kirola da. Kanpaina honen helburua euskara eta kirola uztartzea da. Eskuorria eraman dute gaur etxera LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek.
|
Eskatu kirol jarduerak euskaraz!
|
|
Apartekoak
1. EITBren Makusi plataforma
Haurrentzako eta gaztetxoentzako euskarazko unibertso digital bat osatu du EITB taldeak: Makusi, haurrentzako euskarazko lehen plataforma digitala. Sakelakoetarako, tabletetarako, webguneetarako eta telebista konektatuetarako prestatua egongo da plataforma berria.
|
Hain zuzen ere, www.makusi.eus webgunea dago, batetik, eta aplikazioa doan deskargatu daiteke Google Play eta App Store dendetan, bestetik. Edukiak ikusteko, nahikoa da erregistratzea.
|
|
2. Xanistebanetako kartel lehiaketa
2024ko Xanistebanak iragartzeko lehiaketa martxan jarri duela jakinarazi du Oiartzungo Udalak. maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak, Oiartzungo udaletxearen informazio bulegoan.
|
|
|
|
3. Oiartzun Burujabe-ren aurkezpena, bihar
Oiartzun Burujabe proiektua martxan jarri dute, eta bihar aurkeztuko dute, larunbata hilak 4, Done Eztebe plazan. Orain arte egin dituzten urratsen berri emango dute, eta etorkizunean egingo dituzten pausoei buruz ariko dira eguerdiko ekitaldian. Oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte prestatutako jardueretan —bai aurkezpenetan zein alde ludikoan— parte hartzera.
|
|
|
|
4. Bihar, Abaraxkaren zirkua
Bihar maiatzak 4, larunbata, Abaraxkako lagunek zirku emanaldia egingo dute 17:00etan Abaraxkako plazan.
|
Ondoren, beraien eskutik, zirku tailerra ere egongo da bertan.
|
|
|
|
|
|
|