|
|
|
|
|
30. zenbakia
|
2024ko apirilaren 26a
|
|
|
|
Berri Orokorrak
1. Gurasoen parte-hartzea ekintza osagarrietan
Ikastolako ekintza osagarriak gure hezkuntza proiektuaren parte dira. Horretan guztiak gara ezinbesteko eta guztion laguntza behar dugu.
|
Guraso Ordezkarien bidez adierazi bezala, hurrengo irudian duzue maila bakoitzeko gurasoei dagozkizuen ekintzak (eta hemen PDFn).
|
Ikasturte bukerako Guraso Bilera Orokorretan ere aurkeztuko eta landuko ditugu.
|
Mila esker zuen parte-hartzeagatik!
|
|
|
2. Ikasturte bukaerako egonaldietarako baimenak
HH5etik DBH4ra arteko ikasleek (DBH1ekoek izan ezik) gaur eramango dituzte etxera ikasturte bukaerako egonaldietarako baimenen orria. Ibilaldira joan ahal izateko, gurasoek sinatuta ekarri beharko dituzte bueltan ikastolara, eta tutoreei entregatu. Maiatzaren 3a, ostirala, izango da entregatzeko azkeneko eguna.
|
|
3. Xanistebanetako txosnarako arduradun bila
Urtero, Xanistebanetako txosnako txandak osatzeko deialdia egiten dizuegu. Deialdi hori aurrerago jasoko duzue, baina orain arduradun taldea osatu nahi genuke.
|
Xanistebanetan, 5 egunez txosna irekita egoten da eta egun bakoitzerako 2 arduradun izendatzen dira. Arduradun horiek eguneko zerbitzua eskaini ahal izateko, hornidurak eta azpiegitura kontrolatzeko ardura daukate eta Txosna Batzordeko kide dira. Orain arte arduradun gisa aritu diren batzuk beraien etapa amaitutzat eman dute eta ardura hori beste batzuk hartzeko garaia iritsi da. Taldean lan egiteko prestutasuna, ardurak hartzeko gaitasuna eta ilusioa eskatzen dizkiegu hautagaiei.
|
- Zalantzarik, xehetasun gehiagoren beharrik edo galderarik bazenu, jarri Txosna Batzordearekin harremanetan, ikastolako idazkaritzaren bitartez.
- Izena emateko azken eguna maiatzaren 10a izango da.
|
|
|
4. 2024ko Ikastola Eguna: ekainak 1 eta 2
Ikastola Egunaren data gorde agendan: ekainaren 1ean eta 2an izango da, larunbata eta igandea. Informazioa osatuagoa eta egitarauaren berri aurrerago emango dizuegu.
|
|
Eskolaz kanpokoak
1. Eskubaloian jokatzeko aukera, etzi
Bera Bera klubak antolatuta, datorren maiatzaren 10etik 12ra, Eskubaloiko 2024ko Erreginaren kopa Donostian jokatuko da. Ondorioz, zenbait jarduera antolatu dira. Horien artean, etzi, apirilak 28, igandea, PLAZARATU ekintza egingo da, eskubaloia kantxetatik plazetara eramanez: Ereintza Eskubaloia elkartetik eskubaloi jarduera bat antolatu dute txikienentzat.
|
- Alebinei eta benjaminei zuzendua izango da, hau da, 2012an, 2013an, 2014an eta 2015ean jaiotakoei.
- Errenteria-Oreretako Gernika Plazan izango da (Lekuonaren ondoan), eguraldi ona egiten badu. Eguraldi txarra egingo balu, Koldo Mitxelenako patio estalian egingo litzateke (Fernandez Landa Plaza), 11:00etatik 13:00etara.
- Opariak eta zozketak izango dira.
|
Apartekoak
1. Jolas kooperatiboak, bihar, Abaraxkan
Bihar larunbata, apirilak 27, jolas kooperatiboak izango dira 16:30ean Abaraxkan, LHko haurrentzat. Animatu!
|
|
|
|
2. HMT: Udaberriko Kontzertua
- Bihar, apirilak 27, larunbata
- 19:00etan
- Landetxe Auditoriuma
- Sarrera: 8,00€
Besaide, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa topatzen diren lekua da. Besaide; Aritz (Gernika), Gorka (Gasteiz) eta Teresa (Donostia) elkartu dituen musika proiektua da. Talde honen ardatz nagusia, kantutegietan eta ahoz aho gaur egunera iritsi zaizkigun Euskal Herriko herri musikaren erritmo, doinu eta kopla zaharrak dira. Aldez aurretik existitzen diren doinuak eta kantak berrinterpretatu eta beste berri batzuk sortzen dituzte bertako eta beste leku urrunagoetako tradizioetako soinu-tresnak erabiliz; zarrabetea, albokak, buzukia, klarinetea, bağlama...
|
Kontzertu honetarako Iraide Ansorena perkusionistarekin elkarlanean ariko dira.
|
|
|
|
|
|
|