Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

29.
zenbakia


2024ko apirilaren 19a

juul kanpaina

Berri Orokorrak

1. DBH4ko ikasleen pultsera postua

Guraso agurgarriak:

DBH4ko ikasleok ikasturte bukaerako bidaia finantziatzeko harizko eta bestelako bolatxoekin egindako pultserak egin ditugu eta salgai jarriko ditugu 16:00etatik 17:15era, apirilaren 26an, ostirala, ikastolako anfiteatroan.

Zuen laguntza asko eskertuko genuke. Animatu!

DBH4ko ikasleak.
Pultxeren argazkia buletinerako

2. Gurasoen parte-hartzea

Xanistebanetara begira jarriak hasiak gara eta gurasoen parte-hartzea behar dugu hurrengo ekintzetarako:
  • TXOKO JOLASAK (LH1-2ko gurasoak): abuztuaren 5ean, 17:00etatik 19:00etara.
    Haur bakoitzari jolasak non dauden adierazten duen plano bat ematen zaio. Txoko bakoitza topatu, bertan proposatzen zaion jolasa edo ekintza egin, zigiluarekin lortu izana adierazi eta objektu bat ematen zaie. Denak lortutakoan Arizmendienean “saria” dute, frutekin egindako brotxetak txokolatetan bustita. Gure egin beharra, jolasez arduratzea (txoko bakoitzean 2 guraso nahikoa da) merienda prestatu eta laguntzea da.
  • DISKO-ROLLER (DBH1eko gurasoak): abuztuaren 5ean 19:00etatik 23:00etara.
    DBHko ikasleek antolatzen dute festa hau: musika, argiak, afari-merienda, patinak, kartelak egin eta jarri, sarrerak egin eta banatu… Gure lana antolatze prozesu honetan bidelagun izatea da eta beraiek ezin dituzten gauzak egitea: Udalari eskaerak, erosketak, fotokopiak… eta egunean bertan egon, behar dutenean laguntzeko. Egin beharrekoa erraza eta polita da. Animatu! Edozein zalantza izanez gero zure gelako Guraso Ordezkariarekin harremanetan jarri.
  • Izen-ematea: https://forms.gle/iddrWCJxex9dEzAZ9
  • Epea: maiatzak 3.
Estibaliz Ansotegi, apirila 2024

3. Guraso Eskolara etorri ezin baduzue, abisatu

Guraso Eskolen azken saioa apirilaren 25ean izango da. Izena eman duzuenak, mesedez, ezin baduzue etorri, garaiz jakinarazi idazkaritzara deituz, antolatu edo ez erabaki ahal izateko.
  • Substantziarik gabeko adikzioak: kirol-apustuak, ausazko jokoak, bideo jokoak… Zer egin dezake familiak? Estibaliz Ansotegi Guruziaga.
  • Apirilak 25: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
  • 17:00etan, jantokian.

Apartekoak

1. Pello Añorgaren ipuin kontaketak: hilaren 23an eta 25ean

  • Apirilaren 23an, 4 urtetik gorako haurrentzat.
  • Apirilaren 25ean 2-3 urteko haurrentzat.
  • 17:00etan.
  • Manuel Lekuonan Bibliotekan.
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko ditugu:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.

2. Mugaldeko udalekua: apirilaren 30era arte luzatu dute izen-ematea

  • 2009-2010 urteetan jaiotako gaztetxoek parte hartu ahalko dute.
  • Udaleku ibiltaria Oiartzunen hasiko da, uztailaren 15ean, eta Urruñan bukatuko, uztailaren 20an.
  • Izen-ematea online egin behar da, apirilaren 30era arte.
Jarduera honen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta helburu zehatzak honakoak dira:
  • Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
  • Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
  • Parte hartzea bultzatzea.
  • Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuz.
Udalekuaren antolatzailea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta honako erakundeon babesa dauka: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako Herriko Etxea, Urruñako Herriko Etxea. Informazio zehatza eta izen ematea: https://ttipi.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena
Mugaldeko Udalekua. Info orokorra
Apirilak 20, ipuin kontaketa

3. Ipuin kontaketak Abaraxkan

Bihar larunbata, apirilak 20, ipuin kontaketak izango dira Abaraxkan irakurketa taldeko gazteen eskutik.
  • 17:00etan HH eta LH1-2ko haurrentzat.
  • 17:30ean LH3-6ko haurrentzat.
Anima zaitezte!

4. Ate Irekiak 1545 argitaletxean

Datorren asteartean, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna da, eta 1545 argitaletxean ate irekiak egingo dituzte:
  • 16:00etatik 19:00etara.
  • Kontzejupe plaza 8 helbidean dago.
Liburuak deskontuekin erosteko aukera izango da, baina horrez gain, helburu nagusia, argitaletxea bera ezagutaraztea da.

Animatu!
Ate irekiak, liburuaren eguna 2024
footerra
facebook instagram twitter youtube website