Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

28.
zenbakia


2024ko apirilaren 12a

juul kanpaina

Berri Orokorrak

1. Zirimolaren udalekuak

Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak antolatutako udalekuak martxan daude: ikastoletako udalekuak, udaleku itxiak eta 10 eguneko txandak.

Zabalik dago izena emateko epea, maiatzaren 14ra arte. Banaka, binaka, hirunaka edo launaka matrikulatzeko aukera dago.

Informazio guztia atxikitako dokumentu honetan duzue edo taldearen webgunean: https://zirimola.eus/eu

2. Guraso Ordezkarien bilera: apirilak 15, astelehena

Guraso Ordezkariek bilera egingo dute apirilaren 15ean, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan.

Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

3. Uztaileko udalekuetako goizeko zaintza

Uztailean Herriko Udaleku irekiak 09:30ean hasiko direnez, guraso talde batek 09:30 aurretik zaintza zerbitzua antolatzeko saiakera egin nahi luke aurten ere. Ikastolan gela bat prestatuko litzateke horretarako, zaintzarako arduradun bat aukeratu, eta 09:30ean arduradunak berak eramango lituzke haurrak dagokion lekura.

Aurrera jarraitzeko zerbitzu horretan interesaturik zenbat guraso zaudeten jakin nahi dugu. Asmoa ondorengoa da: gurasoen beharren baitan ordutegia finkatzea, eta arduradunaren gastuak interesa duten guraso guztien artean ordaintzea. Zaintza zerbitzu hau interesatzen bazaizue, bete ezazue inprimakia, jarraian duzuen loturan: https://forms.gle/6nvV5WorDw4Z5g3v5.

Erne! Azken eguna apirilaren 26a izango da.

Oharrak:
  • Zerbitzu hau antolatzeko gutxieneko izen-emate kopurua beharrezkoa izango da.
  • Interesa azaldu dutenekin maiatzean jarriko gara harremanetan gaia zertan den adierazteko.

4. Guraso Eskolen azken saioa, hilaren 25ean

  • Substantziarik gabeko adikzioak: kirol-apustuak, ausazko jokoak, bideo jokoak… Zer egin dezake familiak? Inmaculada Ibañez Minguito.
  • Apirilak 25: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.
  • 17:00etan, jantokian.
  • Saioa aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu aurrez jakitea zenbat etorriko zareten. Hemen duzue izena emateko inprimakia. Astebete lehenago itxiko dugu (apirilaren 18an). I
  • Izen-emate kopuruaren arabera itzulpen zerbitzua ere eskainiko dugu.
Animatu!
Inma Ibañez, apirila 2024

5. Apirilaren 27an, larunbata, Pagolan, aurtengo maskaradaren azken emanaldia!

Aurtengo maskaradak berezitasuna izan du: lehen aldia da behenafartarrek Zuberoako maskarada antolatzen dutela! Hizkuntza moldatu behar izan dute, dantzak ikasi… herriko gazte andana pastorala antolatzen!

Duela urte pare bat bezala, irakasle, guraso eta laguntzaile talde batek gonbidatzen zaitu, guraso nahiz ikasle, Pagolara. Aurtengo azken emanaldiaz gozatu nahi baduzu, zatoz gurekin!
  • Apirilaren 27an, 08:30ean abiatuko gara Pagolara ikastolako aparkalekutik. Autobusez joango gara. Oiartzunera, 20:00ak aldera iritsiko gara.
  • Autobusera apuntatzeko azken eguna, apirilaren 17a izango da. Izena emateko: https://forms.gle/ePHNhNnsDukTVPK97
  • Bertan bazkalduko dugu (zalantza da ea maskaradak antolatzen duen bazkarian parte hartuz ala bakoitzak eramango duen horrekin).
Egunpasa bikaina izango dugu, guretzat hain ezagunak ez diren ohitura, festa egiteko manera eta kritika xorrotxak entzun, ikusi eta ikasteko.

Animatu!

6. Ikastola aldizkariaren 258. zenbakia

Zuen seme-alaben eskutik, gaur jasoko duzue zuen etxeetan Ikastola aldizkariaren 258. zenbakia.
Haurtzaro Bertso Saioa 2024

7. Ikasbidaia finantzatzeko bertso saioa antolatu dute DBH4koek

  • Maiatzak 4, larunbata
  • 18:00etan
  • Landetxen
  • Bertsolariak: Miren Amuriza, Joanes Illarregi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Jon Martin.
  • Txartelak: 10€
  • Salmenta puntuak: ikastolako idazkaritza eta Garmendi txokolategia
Bertan espero zaituztegu!

Eskolaz kanpokoak

1. Mendi Taldearen irteera apirilaren 14an

Oiartzungo Txokoak ezagutzeko irteera izango da.
  • Eguna: etzi, apirilak 14, igandea.
  • Irteera: 09:00etan Iturriotzeko frontoitik.
  • Itzulera: 13:15ean, Iturriotzeko frontoian.
  • Izena emateko: bertara agertu 09:00etarako.
Informazio guztia atxikitako orrialdean duzue, baita ondoko argazkian ere.
Mendi Irteera 2024-04-14 EUS

Apartekoak

1. Berria egunkariak podcast-a jarri du martxan

BERRIAko euskara taldeak Ezer ez eta festa podcasta atera berri du, hizkuntzaren gaineko askotariko gaien inguruko gogoetak eta jakingarriak zabaltzeko.

BERRIAren webgunean eta ohiko plataformetan, eta asteartero atal bat entzuteko aukera izango da. Hala ere, ohiko atal luzeaz gain, ostiraletan atal labur bat zabalduko dute, AEKrekin elkarlanean ekoitzia.

Irene Arrarats Lizeaga BERRIAko euskara taldeko arduraduna eta Maialen Berasategi Catalan BERRIAko zuzentzaile eta itzultzailea izango dira podcastaren aurkezleak.
Nire gorputza nirea da

2. Nire gorputza nirea da

Bihar larunbata, apirilak 13, Nire gorputza nirea da ekimena izango da Abaraxkan. Arratsaldean zehar margotu, antzeztu, jolastu… egingo dute.

Ekintza LHko haurrentzat izango da soilik.

Animatu!
footerra
facebook instagram twitter youtube website