Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

27.
zenbakia


2024ko martxoaren 22a

20240318_110645_0000

Berri Orokorrak

1. Zuzendaritzaren oharra

Hau da opor aurretik bidaltzen dizuegun azken buletina.

OPOR ZORIONTSUAK izan ditzazuela opa dizuegu Haurtzaro Ikastolaren izenean, eta ATSEDENALDI ON!
Leyre Cano, apirila 2024
Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente? Leyre Cano.
Apirilak 16: HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4. mailako familientzat.

2. Guraso Eskolen hurrengo saioak, apirilean

Saio guztiak 17:00etan izango dira, jantokiko goiko solairuan.


Inma Ibañez, apirila 2024
Substantziarik gabeko adikzioak: kirol-apustuak, ausazko jokoak, bideo jokoak… Zer egin dezake familiak? Inmaculada Ibañez Minguito.
Apirilak 25: LH5, LH6 eta DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4 mailako familientzat.

3. Apirilaren 27an, larunbata, Pagolan, aurtengo maskaradaren azken emanaldia!

Aurtengo maskaradak berezitasuna izan du: lehen aldia da behenafartarrek Zuberoako maskarada antolatzen dutela! Hizkuntza moldatu behar izan dute, dantzak ikasi… herriko gazte andana pastorala antolatzen!

Duela urte pare bat bezala, irakasle, guraso eta laguntzaile talde batek gonbidatzen zaitu, guraso nahiz ikasle, Pagolara. Aurtengo azken emanaldiaz gozatu nahi baduzu, zatoz gurekin!
  • Apirilaren 27an, 08:30ean abiatuko gara Pagolara ikastolako aparkalekutik. Autobusez joango gara. Oiartzunera, 20:00ak aldera iritsiko gara.
  • Autobusera apuntatzeko azken eguna, apirilaren 17a izango da. Izena emateko: https://forms.gle/ePHNhNnsDukTVPK97
  • Bertan bazkalduko dugu (zalantza da ea maskaradak antolatzen duen bazkarian parte hartuz ala bakoitzak eramango duen horrekin).
Egunpasa bikaina izango dugu, guretzat hain ezagunak ez diren ohitura, festa egiteko manera eta kritika xorrotxak entzun, ikusi eta ikasteko.

Animatu!

4. LH6: Beskoitzeren aldeko ekimenaren 2. urratsa

Dakizuenez, LH6. mailakoak kanpaina solidarioa martxan dute, Beskoitzeko ikastolaren alde. Kanpaina hiru ekimenetan banatua dago:
  1. LHko eta DBHko gela bakoitzean eta idazkaritzan dirua biltzeko ELTZEITSUAK jarri zituzten eta diru dexente bildu dute.
  2. Bihar martxoak 23, larunbata, Korrikaren etorrerarekin batera, AZOKA SOLIDARIOA antolatuko dute herrian.
  3. ERRIFAK salgai dituzte dagoeneko. Errifa bat euro baten truke. Saria: bi pertsonentzat otordua Rezola sagardotegian (Astigarraga).
Ikusi bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=mFJOFtVCV64
LH6: Beskoitzeren aldeko eskulanak
LH6: Beskoitzeren aldeko eskulanak
LH6: Beskoitzeren aldeko eskulanak
Mendi Irteera 2024-04-14 EUS

Apartekoak

1. Abaraxka: Aste Santuko egitaraua

Abaraxka Udal Ludotekak Aste Santuko oporretarako egitarau osatua prestatu du. Hementxe duzue.

Eskolaz kanpokoak

1. Mendi Taldearen irteera apirilaren 14an

Oiartzungo Txokoak ezagutzeko irteera izango da.
Informazio guztia atxikitako orrialdean duzue, baita ondoko argazkian ere.
ASTE SANTUKO PLANGINTZA

2. Adi memelari!

15-18 urte bitarte dituzu eta meme zale amorratua zara? Udaberrian, Memekan, dibertitzea saritzen da! Meme Lehiaketa abiatu dute Euskararen Etxeak eta Azkue Fundazioak: Umorea zure indargunea bada, parte hartzeko eta sariak irabazteko aukera duzu. Euskaraz memeak sortzeko zure trebetasuna probatu besterik ez duzu egin behar!

PARTE HARTZEKO:
Zure memeak sortzeko epea: martxoaren 20tik apirilaren 21era.
  • Sortu zure memea Memeka plataforma erabiliz.
  • Sakatu memea lehiaketara aurkeztu aukera!
  • Ondoren epaileek aukeraketa bat egingo dute eta www.memeka.eus webgunera eta @memeka.eus Instagram zein Pixelfed kontuetara igoko dute.
  • Bi irabazle egongo dira:
    • Bozka kopuru altuena www.memeka.eus webgunean.
    • Like kopuru altuena: @memeka.eus Instagram kontuan eta Pixelfed kontuan izandako like kopuruen batura.
SARIAK:
  • Webguneko meme bozkatuenak 200€ko saria eta bere memea duen kamiseta pertsonalizatua jasoko ditu.
  • @memeka.eus instagrameko zein Pixelfed.eus-eko kontuetan (biak batuta) like kopuru altuena duenak 150€ko saria eta bere memea duen kamiseta pertsonalizatua jasoko ditu.

3. Etzi itxiko dute Oiartzungo udalekuetan izena emateko epea

Herriko udaleku irekietan izena emateko epea etzi bukatuko da, igandea, martxoak 24.

Atxikitako dokumentu honetan duzue informazio guztia. Izena emateko, berriz, hemen webguneko lotura: http://www.gazteoiartzun.net/udalekuak-2022-matrikulazioa/

4. Mugaldeko udalekua: martxoaren 29an itxiko dute izen-ematea

  • 2009-2010 urteetan jaiotako gaztetxoek parte hartu ahalko dute.
  • Udaleku ibiltaria Oiartzunen hasiko da, uztailaren 15ean, eta Urruñan bukatuko, uztailaren 20an.
  • Izen-ematea online egin behar da, martxoaren 29ra arte.
Jarduera honen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta helburu zehatzak honakoak dira:
  • Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
  • Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
  • Parte hartzea bultzatzea.
  • Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuz.
Udalekuaren antolatzailea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta honako erakundeon babesa dauka: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako Herriko Etxea, Urruñako Herriko Etxea. Informazio zehatza eta izen ematea: https://ttipi.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena
footerra
facebook instagram twitter youtube website