Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

26.
zenbakia


2024ko martxoaren 15a

Korrika

Berri Orokorrak

1. Korrika Txikia: kamiseten kolorea eta ibilbidea

Korrika Euskal Herri osoan egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. AEK erakundeak antolatzen du eta euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzea ditu helburu. AEK euskaltegiak KORRIKArekin loturiko hainbat ekintza antolatu ditu, tartean Korrika Txikia.

Martxoaren 22an, ostirala, arratsaldeko 15:00ak aldera Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Ikastetxearen artean dagoen biribilgunetik aterako da Korrika Txikia. Bertan parte hartzeko HHko eta LHko ikasleek dagokien koloreko kamiseta jantzita ekarri behar dute:
  • HH3: kamiseta urdina
  • HH4: kamiseta gorria
  • HH5: kamiseta beltza
  • LH1: kamiseta gorria
  • LH2: kamiseta urdina
  • LH3: kamiseta gorria
  • LH4: kamiseta beltza
  • LH5: kamiseta txuria
  • LH6: kamiseta urdina
IBILBIDEA honako hau izango da:
  • HH3: biribilgunetik aparkaleku berrira.
  • HH4: aparkaleku berritik karreterako bidegurutzera.
  • HH5: bidegurutzetik Pikabeneko autobus geltokira.
  • LH1: Pikabeneko autobus geltokitik Isastiko kaskora.
  • LH2: Isastiko kaskotik Matteora.
  • LH3: Matteotik Iturriozko gasolindegira.
  • LH4: Iturriozko gasolindegitik Iturriozko autobus geltokira.
  • LH5: Iturriozko autobus geltokitik Altzibarko bidegurutzeraino, bidegorritik barrena.
  • LH6: Altzibarko bidegurutzetik plazaraino, Belutenetik gora.
OHARRA: ikasle bakoitzak 4 katekorratz ere ekarri behar ditu.

2. Korrika Gaztea

KORRIKA GAZTEA, martxoaren 22a, ostirala: arratsaldeko 19:00ak aldera plazatik abiatuko da.

Animatu! Bertan ikusiko dugu elkar! Hasi prestatzen!

3. Haurtzaroren kilometroa

KORRIKA, martxoaren 24an, igande goizaldean (larunbatetik igandera) pasatuko da Oiartzundik. Ugaldetxon elkartuko gara, eta 00:33ean iritsiko da. Gure kilometroa: 2.664 km. Honela banatuta egongo da:
  • Ugaldetxoko Futbol Zelaia: OKE
  • Matteo kurba emanda: Ugaldetxo Kultur Taldea
  • Mendibilgo autobus geltokia: Haurtzaro Ikastola (Eskuttun Taldea)
Animatu! Bertan ikusiko dugu elkar! Hasi prestatzen!
Gure kilometroak

Eskolaz kanpokoak

1. Egitaraua Korrikarako

Martxoak 22, ostirala, arratsaldeko 17:45ean hasiko da ekitaldia Landetxe plazan, eta 18:30ean bukatuko da Oiartzungo plazan.

Noiz eta non elkartuko gara?
  • 17:00: Dantza modernoko dantzariak, Landetxeko plazan.
  • 17:15: Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariak, Landetxeko plazan. OHARRA: ikasle batzuk dantza modernoa izango dute eta ondoren euskal dantza. Tartea izango dute arropak aldatzeko.
  • 17:30: Trikitilariak, panderojoleak eta bertsolariak, Landetxeko plazan.
  • 17:45: Dantza modernoko dantzariek beren emanaldia hasiko dute.
  • Jarraian, trikitilariekin eta panderojoleekin kalejiran joango gara plazara eta, bertan, trikitilariek, panderojoleek eta dantzariek (Lartaun txistularien laguntzarekin), beraien saioa eskainiko dute.
  • Ondoren, festak jarraituko du, baina guk Haurtzaro Ikastolako partaide guztiak Ludotekako plazara eramango ditugu eta bertan jasoko dituzue zuen seme alabak.

Apartekoak

1. Korrika, herriko egitaraua

Hemen duzue herriko programa osoa: martxoaren 21etik, osteguna, martxoaren 24 igandeko goizaldera arte.
Korrika Herriko Egitaraua

2. Oporrak Bakean programa

Uda honetan saharar haur baten harrera familia izan nahi baduzu, jarri El Watan elkartearekin harremanetan eta eskatu informazioa.
Informazio jardunaldi bat ere egingo dute:
  • Martxoak 22, ostirala: 16:30etik 20:00etara Kontzejupe plazan.
Kartela
footerra
facebook instagram twitter youtube website