Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

25.
zenbakia


2024ko martxoaren 8a

martxoak-8

Berri Orokorrak

1. Guraso Ordezkarien bilera: martxoak 11, astelehena

Guraso Ordezkarien bilera egingo dute martxoaren 11, astelehena, 17:00etan, jantokiko goiko solairuan. Gogoratu bilera irekiak direla eta guraso guztiak gonbidatuta zaudetela.

2. Inauterietako emanaldiko bideo osoa

Hemen duzue Inauterietako arratsaldeko emanaldiko bideo osoa: https://youtu.be/jmZAtkkjXQk?feature=shared

Mila esker Mikel eta Gexan Mendizabal! Gozatu!

3. Tanta elkartasun txartelak

TANTA egitasmoa ikastolen jaien ekimenez sortu genuen. Jaiok finantzatzeko, urtean zehar diru sarrerak lortzeko bideak irekitzen ditugu: arropa salmenta, txosnak, tonbola, sarrerako kutxak, kultur eta kirol ikuskizunak… Baliabide horietako bat zozketa izan da. Jai bakoitzak bere zozketa antolatu izan du: dirua, auto bat, bidaia bat… gauza desberdinak zozkatzen genituen. Helburua bera izanik ­–jaien autofinantzazioa–, bost zozketa horiek egin beharrean, ikastolen jaiek elkartasun txartelak egitea erabaki genuen, eta TANTA sortu.

Txartel bakoitzak 5€ balio du, eta saria 60.000€koa da. Laguntzeko erabakia hartua du gure ikastolako Kontseilu Errektoreak eta horretarako ikastolako familiei eta langileei BI TXARTEL banatuko dizkizuegu martxoan (martxoko erreziboan kobratuko ditugu). Txartelak lortzeko aukera hori herritar orori ere eskaintzen diogu. Prozedura ondorengoa izango da:
  • Ikastolak, familia eta langile guztientzat bi txartel, gutxienez, eskatuko dizkie antolatzaileei.
  • Familiaren batek edo langileren batek, txartela EZ BADUZUE EROSI NAHI, jarraian duzuen inprimakia bete behar duzue, beranduenez martxoaren 15erako: https://forms.gle/6bQd58rzfJUaUi6i8. Ondoren ez dugu itzulketarik onartuko.
  • Norbaitek txartel bat baino gehiago nahiko balu, familian, lagunartean... saltzeko, bete inprimakia: https://forms.gle/fTpNoN5BMPRVfLbc6. Epea martxoaren 15ean amaituko da.

4. Korrika peto zaharrena

Korrikako peto zaharren lehiaketako irabazlea HH4C gelako Uxue Loidi Aranburu eta bere aitona Juantxo izan dira. Saria, berriz, honakoa: martxoaren 22an, Korrika Txikian, HH4 urteko lekukoa eramatea.

1995. urtekoa da petoa, 9. Korrikakoa.

Eskerrik asko eta zorionak!
Juantxo-Uxue
Peto zaharrena

5. Periferiako ikastolei aitortza

Etzi, martxoak 10 igandea, Beskoitze herrian, Euskal Herriko Mugan dauden ikastolak omenduko dituzte.

Aitortza ekitaldia biribiltzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute ikastolen jaiek, jolas, pailazo, bazkari eta Bizkarsoro filmaren emanaldiarekin, besteak beste.

Honako hauek dira Euskal Herriaren periferian koka daitezkeen zortzi ikastolak eta, beraz, Beskoitzeko ekimenean ordezkatuta egongo direnak:
  • Beskoitzeko Ikastola
  • Sohütako Eperra Ikastola
  • Zangozako Ikastola
  • Lodosako Ibaialde Ikastola
  • Tuterako Argia Ikastola
  • Vianako Erentzun Ikastola
  • Oiongo San Bizente Ikastola
  • Balmasedako Zubi Zaharra Ikastola
Informazio gehiago, webgunean: https://nonetamugan.blogspot.com
NONetaMUGAN 1
NONetaMUGAN 2
Pilota

Eskolaz kanpokoak

1. Alebin nesken pilota topaketa

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Oiartzunen emakume profesionalen partida jokatuko da Madalensoron, etzi igandea, martxoak 10.

Historikoki maskulinizatutako kirola den heinean, ikusarazi nahi dute pilota emakumeen kirola ere badela, eta urteak baldin badaramatzate ere Oiartzunen pilota arlo ezberdinak jorratzen, oraindik ere zaila egiten dela emakumeak pilotara hurbiltzea. Beraz, Eskola Kirolako proiektuarekin elkarlanean, Oiartzungo alebin neska guztiak deitu nahi dituzte bihar larunbata, martxoak 9, goizean zehar egingo duten pilota topaketara. Bertan, pilotako modalitate ezberdinak probatu eta lantzeko aukera izango dute LH5 eta LH6ko neskek, txanda ezberdinetan banatuta.
  • 10:00etan hasiko dira LH6ko neskekin eta 11:00etan LH5ko neskekin egingo dute txanda.
Eskola Kiroleko partehartzaileez gain, LH5 eta LH6ko neska guztiak gonbidatuta daude pilota topaketara. 15 minutu lehenago geldituko dira Madalensoro kanpoan, eta bertatik abiatuko dira, jarduera ezberdinetara. Leku berean bukatuko dute 11:00etan (LH6) eta 12:00etan (LH5).

Apartekoak

1. Astelehenean irekiko dute Oiartzungo udalekuetan izena emateko epea

Astelehenean, martxoak 11, herriko udaleku irekietan izena emateko epea zabalduko dute. Martxoaren 24ra arte, igandea, egongo da zabalik.

Atxikitako dokumentu honetan duzue informazio guztia.

Izena emateko, berriz, hemen webguneko lotura: http://www.gazteoiartzun.net/udalekuak-2022-matrikulazioa/

2. Zirimolaren udalekuak

Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak antolatutako udalekuak martxan daude: ikastoletako udalekuak, udaleku itxiak eta 10 eguneko txandak.

Zabalik dago izena emateko epea, maiatzaren 14ra arte. Banaka, binaka, hirunaka edo launaka matrikulatzeko aukera dago.

Informazio guztia atxikitako dokumentu honetan duzue edo taldearen webgunean: https://zirimola.eus/eu

3. UEMAren Salto udalekuak

UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, beste urte batez udalerri euskaldunetako gazteentzako SALTO udalekua antolatuko du. Zehazki, 2006-2009 urteen artean jaiotako gazteentzako da aurtengo udalekua. Ohi bezala, udalekua ibiltaria izango da. Aurten bi txanda egongo dira, eta bakoitzean 60 lagun elkartuko dira. Lehenengo txanda ekainaren 24tik uztailaren 2ra izango da, eta bigarrena uztailaren 4tik 12ra.
  • Arantza: ekainaren:24tik 26ra eta uztailaren 4tik 6ra.
  • Doneztebe: ekainaren 26tik 28ra eta uztailaren 6tik 8ra.
  • Oronoz-Mugaire: ekainaren 28tik 30era eta uztailaren 8tik 10era.
  • Elizondo: ekainaren 30etik uztailaren 2ra eta uztailaren 10etik 12ra.
Informazio gehiagorako: labur.eus/salto2024
Salto-kartela-2024

4. Mugaldeko udalekua: Oiartzun-Lesaka-Bera-Sara-Urruña

  • 2009-2010 urteetan jaiotako gaztetxoek parte hartu ahalko dute.
  • Udaleku ibiltaria Oiartzunen hasiko da, uztailaren 15ean, eta Urruñan bukatuko, uztailaren 20an.
  • Izen ematea online egin behar da, martxoaren 29ra arte.
Jarduera honen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta helburu zehatzak honakoak dira:
  • Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
  • Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
  • Parte hartzea bultzatzea.
  • Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuz.
Udalekuaren antolatzailea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta honako erakundeon babesa dauka: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako Herriko Etxea, Urruñako Herriko Etxea.

Informazio zehatza eta izen ematea: https://ttipi.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena
2024-Martxoak-9-Gure-hilak-oroitzen--1024x1449

5. Gure hilak oroitzeko festa

Bihar larunbata, martxoak 9, gure hilak oroitzeko festa ospatuko dute Abaraxkako kideek. 17:00etan Ibargain parkean elkartuko dira intxaurrondo inguruan. Antzerkia, musika, erraldoi txikiak, betsoak, merienda… Denetarik izango da.

Animatu!

6. Danbolin didaktikoa

Martxoaren 16an, larunbata, Soinueneak eta Abaraxkak antolatutako Danbolin didaktikoa kontzertua izango da Landetxen.

Txistua zer da? Nola jotzen da? Eta Oiartzunen, zer jotzen dute txistulariek? Noiztik? Galdera hauei erantzuna emango diete, musikaren eta umorearen bidez. Lartaun Txistulari taldearen emanaldi didaktikoa da, haur, heldu eta nagusientzat.

Eskuratu hemen doako sarrera.
Txistupedagogikoalandetxen

7. Lur Kortaren ipuin kontaketa, hilaren 18an

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan, ipuin kontaketa izango da Lur Kortaren ahotik:
  • Eguna: martxoak 18, astelehena
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 2-3 urteko haurrentzat
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburua bete eta saioa atsegina izan dadin guztiontzat gomendio hauek jarraituko ditugu:
  • Garaiz etorriko gara eta gelako atea itxita baldin badago ez gara sartuko: saioa eten egiten da eta haurrek haria galtzen dute.
  • Adina errespetatuko dugu: kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa.
  • Lau urtetik gorako haurren saioetan, helduok ez gara gelara sartuko.
  • 2-3 urteko haurren saioetan heldu bakar batek lagunduko du haurra.
footerra
facebook instagram twitter youtube website