Haurtzaro Ikastolaren barne komunikaziorako buletina. Ikusi mezu hau zure nabigatzailean
logoa

24.
zenbakia


2024ko martxoaren 1a

Berri Orokorrak

1. Ikastolen VII. Batzarra

Ekainaren 22an, Iruñean, Ikastolen VII. Batzarra egingo dugu, hurrengo zortzi-hamar urteetako ikastolen erronkei aurre egin eta xede nagusiak ezartzeko.

Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko ahalegina egitea dagokigu, eta horretarako, Ikastolen Elkarteak egin duen proposamenari ekarpenak egiteko aukera izango du Haurtzaro Ikastolako hezkuntza komunitateak. Horregatik, martxoaren 14an ikastolako jantokian, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egingo dugun lan bilerara gonbidatu nahi zaituzte Kontseilu Errektoreak.

Hausnarketan parte hartu nahi izanez gero, eztabaidatzeko txostenak eskuratu beharko dituzue https://7batzarra.ikastola.eus/eu webgunetik edo idazkaritzan paperezko aleak eskatuta. Hura irakurrita eta landuta etorri bilerara, mesedez.

2. Martxoa: ingurumen hilabetea

Martxoan Ingurumenaren aldeko hainbat egun ospatzen direla eta, Haurtzaro Ikastolak aurten, lehen aldiz, Ingurumen Aste Ekosoziala antolatuko du martxoaren 14tik 21era.

Aste horretan ikasleek Energiaren inguruko lanketa egingo dute. Aurrerago zehaztuko dugu egitaraua.

Bien bitartean, gogoratu nahi genuke, asko direla familiek ingurumenaren harira jorratu ditzakezuen gaiak, martxoan zehar, baina baita egunerokoan ere. Horregatik, ingurumenarekiko ditugun zenbait portaera behatuta, honako erronkari erantzun nahi genioke: baietz baztertu aluminio-papera eta gosari-zorroetan egunero hamaiketakoa ekarri. Berreskuratu dezagun ohitura!
23-24 Haurtzaro Ingurumen aste EKOSOZIALA (1)

3. Martxoak 8: ekitaldia anfiteatroan

Hurrengo ostiralean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dugu. Aurten, emakumeak itzaletik argira eramateko beharra aldarrikatuko dugu.

Gai honen lanketa eta hausnarketa egingo ditugu eta, ondoren, maila guztien artean partekatutako ekintza bat egingo dugu. 11:15ean izango da ekitalditxoa anfiteatroan, eta parte hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu familiei.

Ez ahaztu morez jantzita etortzea!

4. LH6. mailakoen kanpaina, Beskoitzeko ikastolaren alde

2. hiruhilekoan Hobetu dezakegu gure bizitza? unitatean egindako lanketaren ondorioz, aurten ere ekintza solidarioa martxan jarriko dugu. Denon artean Beskoitzeko ikastolaren aldeko kanpaina martxan jartzea erabaki dugu, egun bizitzen ari diren egoera dela eta. Helburua ikastola honi ahal den laguntza ekonomiko handiena ematea izango da.

Kanpaina hiru ekimenetan banatua egongo da:
  1. LHko eta DBHko gela bakoitzean eta idazkaritzan dirua biltzeko ELTZEITSUAK jarriko ditugu: martxoaren 4tik 15era.
  2. Martxoaren 23an, Korrikaren etorrerarekin batera, AZOKA SOLIDARIOA antolatuko dugu herrian.
  3. ERRIFAK saltzea ere erabaki dugu. Antolaketa fasean ditugunez, aurrerago izango duzue ekimen honen berri.
Ekintza horietan parte hartzera eta zuen ekarpena egitera animatzen zaituztegu, denon artean hobe dezagun gure eta ingurukoen bizitza.

Honen guztiaren berri ematen duen bideoa hemen duzue: https://youtu.be/FdWlGc0XFTg

5. Errigoraren kanpaina, martxan

Martxan da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina, martxoaren 13ra arte. Kanpaina honetan parte hartuz:
  • Bertako elikagaien alde egingo duzu.
  • Euskara indartuko duzu.
  • Auzolana bultzatuko duzu.
  • Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.
Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.

Animatu eta parte hartu! Webgunea: www.errigora.eus

Banaketa
Banaketa maiatzaren 20tik aurrera egingo dute. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua (Haurtzaro Ikastola) eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. 200 bat herritan daude banaketa-guneak.

Ordainketa
Webgunean bertan, txartel bidez. 100 eurotik gorako ordainketak bi zatitan egiteko aukera izango duzu (erdia martxoan eta bigarren zatia apirilean).

6. Azterketak euskaraz aldarria Korrikan

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek bideo bat sortu dute Korrikan "azterketak euskaraz" aldarria zabal dezagun:

Bernat Etxepare lizeoko ikasleok bideo hau igortzen dizuegu helburu batekin. Euskal Herriko ikastolek korrikako lekukoa hartzean alboan gure aldarria eman dezazuen galdetzea.

Herri bezala erantzun diezaiogun hizkuntz eskubideen urraketari!

Ikusi bideoa.
Euskararen paparazziak

Apartekoak

1. Atera argazkia euskarari eta irabazi saria!

Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Aurreko edizioetako bideari jarraituz, argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean. Aurtengo edizioa eskualdeko Korrika kulturaleko ekintza izango da.

Argazkiak martxoaren 18ra bitartean bidali beharko dira eta lehiaketaren lau irabazleek 2024ko martxoaren 25etik apirilaren 30era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 150 euroko diru-saria irabaziko dute. Martxoaren 21ean emango dira ezagutzera irabazleen izenak. Informazio gehiago nahi duenak oinarriak eskura ditu hemen.

2. Korrikako petoak eta banderolak

Dakizuenez, KORRIKAren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea. 23. KORRIKAk jasotzen duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dute.

Korrika Laguntzailea izatez gain, petoak eta banderolak ere eros ditzakezue. Haurtzaron eskuragarri ditugu, asteazkenera arte (martxoak 6).
Petoak eta banderolak

3. Korrika Kulturala

    Oiartzungo martxoko agendako protagonista izango dira Korrika Kulturaleko ekitaldiak. Hilabete osoan zehar hamarnaka ekintza antolatu dituzte Korrika Kulturalaren bueltan.

    Gotti Betti agendan kontsulta ditzakezue guztiak, hemen.

    4. Oiartzungo Udaleku Irekiak

    Udalekuetako matrikulazioa zabalduko dute laster. Ondoko kartelean eta atxikitako orrialde honetan duzue udalekuen eta izen-ematearen informazioa guztia.
    UDALEKUAK 2024
    Hiru etxeak

    5. Euskal Udalekuak

    Martxoaren 3an, igandean, zabalduko dute Euskal Udalekuetarako izen-ematea. Udan ere euskaraz bizi nahi duenak horretarako aukera ezin hobea du. 40 urte baino gehiago pasa dira euskara hutsezko udalekuak antolatzen hasi zirenetik, eta gaur egun ere hasiera hartako asmo eta ilusio berberak dituzte Abaigar, Goñi eta Bernedoko Euskal Udalekuetan dabiltzan hezitzaileek. Informazio guztia webgunean duzue: https://udalekuak.eus
    footerra
    facebook instagram twitter youtube website